Zure bidalketak Europar Batasunetik kanpo datoz? Erantzuna baiezkoa bada… Irakurtzen jarraitu behar duzu!
2021eko martxoaren 15etik aurrera, Europar Batasuneko araudi berri bat jarriko da indarrean, merkatu bakarra eta bertako herritarrak babesteko. Correosek nahitaez eta aldez aurretik eman beharko dio EBko Inportazioa Kontrolatzeko 2 Sistemari (ICS2) Espainian airez sartzen diren salgaien datuen berri.
Ez kezkatu! Zure eskaerak erregistratzean datu pertsonal guztiak ondo sartzen dituzula ziurtatu baino ez duzu egin behar.
Datuak formatu elektronikoan eman beharko dira merkantziaren jatorrizko herrialdearen (EBtik kanpoko herrialde bat) edo erosketa egiten den salmenta plataformaren/web-aren bidez. Informazio horri esker, Batasuneko Aduana Kodean (CAU) indarrean dauden segurtasun-kontrol iraunkorrak egingo ditu Aduanak.
Emandako datuak zuzenak eta benetakoak badira, Espainiako bidalketen hartzaile zaren aldetik, inportatzeko ohiko bideak erabiliz arazorik gabe jasoko dituzu zure eskaerak.
@CorreosAtiende