Banaketa-egoera bereziak

Herrialde hauetako egungo egoera dela-eta, bermeen gaineko ardura eta entregan egondako atzerapenei lotutako kalte-ordainak ez dira aplikagarriak izango.

Ekialde Ertaina:

Eskualdeko egoeraren eta garraiobiderik ezaren ondorioz, Irango onarpena aldi baterako etenda dago

Era berean, eremuko herrialdeetarako norakoa duten bidalketek atzerapen handiak izaten jarraitu ahal izango dute garraiatzean eta banatzean.

Ukraina: 

Onarpena zabalik dago. Helmuga horretarako bidalketak Ukrainako postak banatzen ditu, eta banaketan zailtasunak eta ordu eta zonako mugak daude; beraz, bidalketak atzeratu egin daitezke.

Errusia: 

Onarpena  zabalik dago. Eskasia eta garraiatzeko zailtasunak direla eta, helmuga horretara zuzendutako bidalketak atzeratu egin daitezke.

Errusiara bidalitako bidalketek Europar Batasunak esportaziorako ezarritako murrizketak dituzte. Horregatik, agintaritza eskudunek bidalketa horiek ikuskatu ditzakete, aipatutako neurriak betetzen direla egiaztatzeko.