Nortasun bakarra Correoseko zerbitzu guztietarako.

Correos IDaren bidez, identitate bakar batekin identifikatu ahal izango zara eta Correosen zerbitzu eta produktu guztietara sartu, erregistro edo sarbide bakoitzean zure informazio pertsonala berriro sartzeko beharrik gabe.

Erregistratzeko, nahikoa duzu helbide elektroniko edo telefono bat ematea erabiltzaile-identifikatzaile bezala erabiltzeko, eta pasahitz segurua aukeratzea. Behar duzun guztietan alda dezakezu aukeren goiko menutik, edo Correoseko beste zerbitzu digital batetik eskatuta.

Gainera, baja ematea oso erraza da; aukeren goiko menuan “Correos IDa ezabatu” hautatu besterik ez duzu egin behar. Kontuan izan zure Correos IDarekin Correoseko produktu edo zerbitzuren batera sartu bazinen, zerbitzu horiekiko ere kontua ezabatuko dela. Zerbitzu horien guztien baja prozesatu ondoren, Correos IDak zure kontua ezabatuko du.

Eta damutuz gero, ez kezkatu; izan ere, zure kontua 30 egun arteko epean berreskuratu ahal izango duzularik, bitartean zure informazio guztiaren segurtasun-kopia gordeko dugu. Epe hori iraganik, behin betiko ezabatuko da eta ezin izango da berreskuratu; beraz, Correos IDa edo beste edozein zerbitzu berriro erabili nahi baduzu, alta-izapide osoa egin beharko duzu berriro.

Profila.

Osatu zure profila eta sartu zure datu pertsonalak, helbide elektronikoa eta telefonoa.

Gogoratu zure datuak aldatzeaz eta zure profila eguneratuta izateaz, Correoseko zerbitzu eta produktu guztietarako erabiliko baita, eta dagoeneko erabiltzen dituzunei eragingo baitie. Hau da, zure helbidea aldatzen baduzu online erosketen bidalketak jasotzeko, Correoseko gainerako zerbitzuetarako ere eguneratuko da.

Egiaztapenak.

Egiaztatu zure profilaren datuak, beste produktu eta zerbitzu batzuetan identifikatzeko balioko dizute. Zenbat eta datu gehiago egiaztatu, orduan eta seguruagoa izango da zure kontua.

Gogoratu zure telefonoa aldatzeko, zenbaki berria baliozkotzeko urratsak errepikatu beharko dituzula SMS bidez bidaliko dizugun kodea sartuta; eta zure helbide elektronikoa aldatzeko, helbide berria berretsi eta bidaliko dizugun baliozkotze-postako jarraibideei jarraitu beharko diezula.  

Correos IDn zure datuak baliozkotzeko hainbat modu eskaintzen ditugu, komunikazioak jasoko dituzula eta gure produktu eta zerbitzuetara sar zaitezkeela bermatzeko. Halere, zure informazio guztia behin eta zerbitzu bakar batean baliozkotzeko mekanismo berriak garatzen jarraitzen dugu.

Zerbitzuak.

Eskuratu Correoseko zerbitzuen zerrenda, non identifikatzeko Correos ID erabil dezakezun. Bertan sartuko ditugu merkaturatzen ditugun produktu eta zerbitzu berri guztiak.

Halaber, alta egoeran, baja prozesuan edo erregistratu gabe zeintzuk dituzun ikusiko duzu.

Pribatutasuna.

Kudeatu zure datuen gaineko baimenak eta zertarako erabiltzen diren, baimendu edo ukatu zure informazioa eskuratzea, eta eman baja nahi dituzun zerbitzuetan.

Gogoratu zerbitzu guztiei ezin zaiela automatikoki baja eman Correos IDren bidez; batzuetan, zerbitzuaren webgunearen edo mugikorrerako aplikazioaren bidez kudeatu beharko da. Nolanahi ere, zure datuak zerbitzu horrekin partekatzeari utziko diogu “kendu sarbidea” edo “baja eman” aukera hautatzen duzunetik, eta ezingo dituzu erabili berriro sarbidea baimentzen ez duzun bitartean:

Informazio guztia kudeatzen da Datu pertsonalak babesteko eta Eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra).

Nola erabili Correos ID

Erregistratu online bi minutu baino gutxiagoan.
Egiaztatu zure helbide elektronikoa edo telefonoa, hautatu nahi duzun horri bidaliko dizugun kodea sartuta, eta aukeratu pasahitz segurua.
Osatu zure profila eta sartu Correoseko zerbitzu eta produktu guztietara. 
 Datu osagarriak besterik ez zaizkizu eskatuko, horiek behar dituzten zerbitzuetan erregistratzeko.