Nola funtzionatzen du Mi Oficina-k?

Nola funtzionatzen du Mi Oficina?

Mi Oficina Correosen plataforma birtuala da; bertan, zure bidalketa guztiak kudeatu ahal izango dituzu, adibidez paketeak prestatuz, agiriak online bidaliz edo zigilu pertsonalizatuak erosiz. 

Nola eman dezaket alta Mi Oficinan?

Bete inprimakia.

Sartzeko datuak:

  • Erabiltzailearen izena: 12 karaktere alfanumeriko izan ditzake, gehienez.
  • Pasahitza: 6 eta 10 karaktere alfanumerikoen arteko letra larri zein xehez osatua.
  • Helbide elektronikoa: beharrezkoa da kontua aktibatzeko eta pasahitza berreskuratzeko.

Kontuari emango zaion erabilera:

  • Pertsonala, erabiltzaile partikularrentzat: izena, abizenak, helbide elektronikoa, IFZa, helbidea eta posta-kodea, herria eta probintzia, eta telefono-zenbakiak (aukerakoa).
  • Profesionala, erabiltzaile autonomoentzat edo enpresentzat: izena, IFKa, helbidea eta herria, probintzia eta posta-kodea, merkataritza-jarduera eta telefono-zenbakiak (aukerakoa).

Gogoratu alta ematerakoan eskaintzen dizkiguzun datuak igortzailearen izen eta helbide gisa agertuko direla Mi Oficina plataformaren bidez egindako bidalketetan.

Informazio osagarria gehitu ahal izango da:

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Fakturazio-datuak.

Inprimakia betetakoan eta zerbitzuaren baldintzak onartu ondoren, baieztatzeko pantaila ikusiko duzu, eta erregistroa osatzeko aktibazio-mezu elektronikoa bidaliko dizugu.

 

Nola kudeatu ditzaket nire datuak?

Datu guztiak Mi Oficina plataforman alda ditzakezu, eskuineko goiko izkinan:

  • Datuak aldatzea: mantendu zure datu pertsonalak uneoro eguneratuta, pantailak erakusten duen inprimakian dagozkion aldaketak eginez. Izartxoa daramaten eremuak derrigorrez bete behar dira, ezin dira zuriz utzi.
  • Pasahitza aldatzea: zure pasahitz zaharra eta nahi duzun pasahitz berria idatzi beharko dituzu. Gogoratu gakoak 6 eta 10 karaktere artean izan behar dituela.
  • Baimenak aldatzea: Correosek edo taldearen bestelako enpresek bidaltzen duten publizitate bidalketa onartu edo ukatu ahal izango duzu, zure baimenen arabera.

Nola kudeatu ditzaket nire fakturak?

Mi Oficina menuko "Ordainketa-egiaztagiriak" aukeran, sarean egindako erosketa guztien fakturak izango dituzu gordeta.

Bertan kontsultatu edo inprimatu nahi duzun edozein faktura bila dezakezu produktu, faktura-zenbaki edo erosketa-dataren epearen araberako irizpideen arabera.

Irizpiderik ez baduzu sartzen, faktura guztiak erakutsiko dira.

  • Faktura bakoitzaren eragiketa-identifikatzailea hautatuz, xehetasun guztiak ikusi eta nabigatzailetik inprima ditzakezu.
  • Mi Oficina plataformako zerbitzu bateko zenbatekoaren itzulketa eskatzen baduzu, fakturaren ordainketa-oharra kontsulta eta inprima dezakezu.

Nola berreskuratu dezaket nire pasahitza?

"Berrezarri pasahitza" aukera Erabiltzailearen sarbidea atalean hautatuz.

Idatzi zure erabiltzaile-izena eta alta ematean eskainitako helbide elektronikoa, eta sistemak automatikoki bidaliko dizu mezu elektroniko bat sarbide-kode berria sartzeko eman beharko dituzun pausoekin.

Erabiltzaile-izena edo helbide elektronikoa ez baduzu gogoratzen, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin jarri beharko zara harremanetan. Haiek lagunduko dizute Mi Oficina plataforman sartzeko behar dituzun datuak berreskuratzen.

Nola kontsulta dezaket nire bidalketei buruzko informazioa?

"Kudeatu zure bidalketak" atalean, hautatu "Bidalketen jarraipena"; bertan, "Nire bidalketak" aukeran, Mi Oficina plataforman erregistratutako produktu guztien jarraipena egin dezakezu.

Bestalde, aurrez erregistratutako bidalketen etiketak eta zerrenda inprima ditzakezu, edota gehitu dituzun erantsitako zerbitzuak, hala nola Diru-itzulketa edo PEE (Entregaren Froga Elektronikoa). 

Zertan datza paketeria nazionalaren eta nazioartekoaren aurre-erregistroa?

Mi Oficina plataformaren bidez egindako bidalketen aurre-erregistroari esker, bidalketen etiketa etxean bertan egitea ahalbidetzen du, izapidea arinduz eta itxarotea saihestuz. Gainera, bidalketen jarraipena uneoro egin daiteke.

  • Erregistratu Mi Oficinan. Azkarra, erraza eta doan da.
  • Aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen den paketeria-produktua.
  • Prestatu bidalketa erreferentzia-izenaren bidez identifikatuz, eta adierazi entrega modalitatea eta helmugako herrialdea.
  • Idatzi hartzaileak banaka, fitxategi bat kargatuta edo aurreko bidalketen hartzaileak berrerabilita.
  • Osatu bidalketa, paketeko gehienez hiru erreferentzia gehituz; merkantziaren pisu, neurri eta edukierari buruzko informazioa eskainiz; eta nahi dituzun zerbitzu osagarriak gehituz (Entregaren Froga Elektronikoa, Diru-itzulketa, Paketeriaren Adierazitako Balioa, Entrega Hartzaileari Soilik edo Paketeriarako Aukerako Asegurua).
  • Ordaindu kreditu- edo zordunketa-txartela, PayPal edo Correos-ekin duzun kontratua erabilita.
  • Deskargatu, inprimatu edo bidali etiketa posta elektronikoaren bidez, eta itsatsi bidalketari gertuen duzun Correos bulegoan utzi baino lehen.