Zure datuen tratamendua

Bidalketa bat egitean edo jasotzean zure datu pertsonalak tratatzen ditugun moduari buruzko informazio gehiago lortu nahi duzu?

Kontsultatu gure Datuak babesteko politika.
Datuak babesteko politika

Zertan datza DBEO araudi berria?

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua eta zirkulazio askea arautzen eta babesten dituen Europako araudia da.

Zer dira izaera pertsonaleko datuak?

Zu erraz identifikatzea ahalbidetzen duten datuek: izena, abizenak, NANa, helbidea, helbide elektronikoa...

Hori dela eta, datu horiek babestea oinarrizko eskubide bat da.

Zergatik tratatzen ditu Correosek nire datuak? Zertarako erabiltzen ditu?

Correosen zure datuak erabiltzen ditugu kontratatu duzun zerbitzua eskaintzeko, eskaera bati erantzuteko edo zertan hobetu dezakegun ikusteko balioko diguten inkestak egiteko, betiere horretarako baimena ematen badiguzu.

Zure informazioa Legeak behartuta eta epaile edo auzitegiek horrela eskatuz gero bakarrik emango dugu. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Datuak Babesteko Politika kontsulta dezakezu.

Datuak babesteko politika

Baimena emanez gero atzera egin dezaket?

Bai, noski. Gure posta-helbidera idatziz edo derechos.protecciondatos.correos@correos.com helbidera mezu elektronikoa bidaliz, zure datuak kentzea edozein momentutan eta doan eskatu ahal izango duzu. Gainera, aukera hori bidaliko dizkizugun merkataritza-komunikazio guztietan gogoraraziko dizugu.

Zer beste eskubide ditut?

  • ARCO eskubideak: sartzea, zuzentzea, ezeztatzea eta aurkaratzea.
  • Eramateko eskubidea: eman dizkiguzun datu guztiak jasotzen dituen kopia baten bidalketa.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: ezingo ditugu zure datuak tratamendu zehatz batzuetarako erabili; hori eginez gero, denboraldi batez blokeatuko litezke.

Azkenik, zure datuak oker erabili ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke datuak babesteko gure ordezkariarekin, edo erreklamazio bat aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

Noiz arte gordeko dira nire datuak?

Aurreikusitako tratamenduak burutzeko behar den denboraz baino ez. Denbora hori amaitutakoan, ezabatu egingo dira.

Beste pertsona batzuekin partekatzen ditu Correosek nire datuak?

Correosen ez ditugu zure datuak inoiz emango, salbu eta honako egoera hauetan: 

  • Legeak behartzen bagaitu.
  • Correos Taldeko beste konpainia bati zuzendu beharko litzaiokeen eskaera bat Correosi bidaltzen badiozu.
  • Zure datuak Correos Taldeko beste enpresa batzuekin edo hirugarren enpresa batzuekin partekatzeko baimena ematen badiguzu.

Datuak Babesteko gure Politikan zehazten dira aurreikusitako jakinarazpen guztiak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Datuak Babesteko Politika kontsulta dezakezu.

Datuak babesteko politika

Zer da datuak babesteko ordezkaria?

Datuak babesteko ordezkaria Correosek datuak babesteko araudia betetzen duela ziurtatzen duen arduraduna da.

Hona hemen bere helbide elektronikoa: dpdgrupocorreos@correos.com.