COVID-19ren aurkako Correos-en protokoloa

Correos-en hartu diren segurtasun-neurriak 360°-ko ikuspegitik diseinatu dira, enpresaren sistema eragile konplexu osoa barne hartzen duten eta gure bezero-mota guztiak babesten dituzten gomendioak kontuan hartuta.

Halaber, gure langileak lanaldian babesteaz gain, Correos-en haratago heldu nahi izan dugu, eta gure langileak etxetik lanera doazenean jarraitu beharreko gomendioak zabaldu ditugu. 

Osasun- eta prebentzio-jarraibideak uneoro betetzea gomendatu da, hau da, pertsonen artean ahalik eta distantzia handiena izatea, eskuen ohiko higienea eta, segurtasun-tartea mantendu ezin denean edo araudiak hala eskatzen duenean, maskara erabiltzea.

Lanaldian maskara erabiltzea gomendagarria delarik, osasun agintaritzek xedatzen dituzten toki eta egoeretara mugatuko da bere erabilera, bai kanpoan bai barruan.

Jarraian, Bureau Veritas ziurtagiria eskuratzen lagundu diguten neurri espezifikoak aurkezten dizkizugu. Ziurtagiri horrek Correos Espazio Segurua aintzatesten du.

COVID-19REN ERAGINAREN PREBENTZIORAKO EGUNGO NEURRIAK CORREOSEN

Segurtasun orokorra Correos-eko instalazioetan

Jakin badakigu gure langileen lanaren zati handi bat aurrez-aurre egin behar dela nahitaez. Horregatik, gure eraikinetan prebentzioa funtsezkoa izan da. 

Eraikinetako sarrera eta irteera arautzeari dagokionez, langileen pilaketa galarazteko neurriak ezarri ditugu. Lantoki mota bakoitzaren arabera, sarrera eta irteera mailakatuak ezarri ditugu, edo txanda baten amaieraren eta hurrengoaren hasieraren arteko denbora-tarteak, eta abar. Orobat, lantokietan lan egiten ez dutenek ezin dute bertara sartu, eta beharrezkoa izanez gero, pertsonen arteko distantzia mantenduko dute, eta behar-beharrezkoa den gutxieneko denboran.

Bestalde, gure espazio eta eremu komunen edukiera kontrolatzea da gure lehentasun nagusietako bat. Segurtasuna babesteko, eremuen gehieneko okupazioa eta atsedenaldietarako txanda mailakatuak diseinatu dira. Era berean, komun eta aldagelen erabilera arautu da. Banan-banan erabiltzea gomendatzen da, eta aldizka garbitzeko protokolo zorrotza ezarri da.

 

Unitateen garbiketa eta higienea aldatzea

Correos-ek instalazioen garbiketa eta higienea optimizatu du pandemia hasi zenetik. Gure unitateentzako berariazko garbiketa-plana diseinatu dugu, non egindako jarduerak erregistratzen diren, eta garbiketaren maiztasuna eta intentsitatea areagotu egin da. 

Lantokiak egunero garbitzen dira, eta arreta berezia jartzen zaie honako eremu hauei: ate eta leihoetako helduleku, eskutoki eta tira-egitekoak; etengailuak; igogailuen botoiak; eskaileren barandak; lan-mahaien azalerak eta erabilera publikoko eremu komunak. 

Unitate guztiak Osasun Ministerioak baimendutako desinfektatzaileekin hornitu ditugu, langileek beren ibilgailuak eta lan-ekipoak egunero desinfekta ditzaten.

Etengabeko aireztapena 

Aireztapena eta klimatizazioa funtsezko neurriak dira gure lantokietan. Espazio bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako eguneroko aireztatze-lanak egiteko jarraibideak jaso dituzte gure unitate guztiek. 

Gainera, klimatizazio-ekipoei egiten zaien mantentze-lan prebentiboan, aldian behin aire-iragazkiak garbitu, mantendu eta ordezkatzen dira. 

 

Bereziki sentikorrak diren langileak

Gure langileak dira gure lehentasun nagusia! Horregatik, prozedura-multzo berezi bat sortu dugu COVID-19rekiko sentikortasun berezia duten langileentzat. Prozedura horietan, ohiz kanpoko neurriak ezartzen dira SARS-CoV-2 koronabirusarekiko ahultasun berezia duten langileentzat.

Banaketa

Pertsonen arteko segurtasun-distantzia eta maskararen erabilera gomendatua bidalketen banaketa-sarean ezarritako oinarrizko bi neurri dira. 

Gure langileek ez dute inoiz zuzeneko harremanik izan behar bidalketaren hartzailearekin. Entregatzeko unean, postariak hartzailearen informazioa jaso ondoren, bidalketa eskura utziko dio eta urrun egongo da.

Jakinarazpen administratiboen, burofaxen, telegramen eta zenbateko lotuak dituzten bidalketen kasuan, sinadurapean entregatuko dira; horretarako, segurtasun-protokolo zorrotza beteko da bai postariarentzat bai bidalketaren hartzaile den bezeroarentzat.

Azkenik, sare logistikoari dagokionez, eguneroko garbiketak egiten ditugu, zentroetako lan-tresnen eta elementu logistikoen desinfekzioa bermatzeko. Halaber, neurriak ezarri ditugu, sarreretan eta irteeretan langileak pilatu ez daitezen. Horretaz gain, eragiketa guztiak gutxieneko segurtasun-tartea errespetatuz egingo direla bermatzen dugu.

Bulegoak

Gure bulego-sarean harturiko neurririk garrantzitsuenetakoak dira pilaketak saihesteko edukiera-kontrola eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia. Nola lortu dugu?

Gure bulego guztietan adierazi dugu gehienezko edukiera, eta indarrean dauden araudi autonomikoen arabera, edukiera murrizteko prebentzio- eta kontrol-neurriak ezarri ditugu.

Sukurtsal guztietan joan-etortzeko bidea seinaleztatzeaz gain, bulego guztietako sarreran gel hidroalkoholiko-banagailuak jarri dira, edo txanda-kudeatzailearengandik ahalik eta hurbilen, sartu aurretik bezero bakoitzak bere eskuak garbi ditzan.

Jende ugari dagoen tokietan, bulegoko langile batek enbaxadorearen rola hartuko du eta bezeroen joan-etorriak dinamizatuko ditu, aurretik aipatutako edukiera neurriak bermatzeko. 

Leihatiletan, langileen eta erabiltzaileen arteko kontaktua saihestu beharra dago; horretarako, banantzeko manparak jarri ditugu bezeroaren arretarako lanpostuetan. Dokumentuak, gutunak, paketeak, tiketak, dirua eta abarrekoak trukatzeko, mostradorean utziko dira. Ez da inoiz harreman fisiko zuzenik izango langilearen eta bezeroaren artean.

Nola eskura dezake bezeroak sinadura elektronikoa, bidalketak onartu eta jasotzeko?

Bidalketak entregatzeko eta jasotzeko prozesuetako batzuk osatzeko, gure bulegoetako tableta elektronikoetan nahitaez sinatu behar dute bezeroek.  Sinatzeko unean bezeroak eskuak garbitu dituela bermatu beharko da, gel hidroalkoholikoa erabiliz. Gel hori sinadura-tabletatik hurbil dago. Bezeroak ezingo du sinatu eskuak garbitu ez baditu.