Berandutzea

Edozein kalte-ordainen onuraduna beti igorlea da. Igorleak nahi badu kalte-ordaina hartzaileak jasotzea, sinatutako eskabidea aurkeztu beharko du Correosen; horretan, igorleak baimena emango du hartzaileak ordaina jaso dezan.

Hauek dira berandutzeagatiko estaldura edo bermea duten produktuak:

Burofaxa

Nazioarteko bermeak:
  • Gorabehera edo erreklamazioa aurkezteko epeak: gutxienez 3 egun eta gehienez 4 hilabete.
  • Kalte-ordaina: Correos-i egotzi ahal zaion atzerapenagatik, gehituta eta helmugako herrialdean bidalketa entregatzeko moduaren arabera, burofaxari dagokion tarifa itzuliko da, balioak sartu gabe.
  • Baldintzak: kontsultatu bulegoan hau onartzen duten herrialdeak.
  • Gogoratu entrega-epeak beteko direla online onartzeko prozesua 13:00ak baino lehen bete bada eta bidalketaren norakoa banaketa bereziko unitateak dituzten herriak badira.
  • Gainera, larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpoan geratzen dira. 
Kontsultatu partikularrentzako burofaxari buruzko informazio guztia
Kontsultatu enpresentzako burofaxari buruzko informazio guztia

Paquete Internacional Premium (Nazioarteko Premium Paketea)

Nazioarteko bidalketetarako bermeak:
Atzeratuz gero:
  • Gorabehera jakinarazteko edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 7 egun eta gehienez 21 egun, bidalketaren entrega-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: Correosi egotz dakiokeen atzerapenagatik, dagokion tarifa itzultzen da, balio erantsirik gabe.
  • Baldintzak: entrega-epeak Espainiako harrera-bulegoko jatorritik helmugako herrialdeko hiri handietara kalkulatuko dira. Lurraldeko beste lekuetara iristeko egun bat edo 2 egun gehiago beharko dira.
  • Halaber, bidalketa 14:00ak ondoren onartzen bada probintziako hiriburuetan eta 13:00ak ondoren gainerako herrialdean, entrega-epea hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.
  • Jatorrizko edota helmugako aduanetan bidalketek ematen duten denbora ez da zenbatuko entregatzeko epea kalkulatzerakoan. Horregatik da garrantzitsua posta-dokumentazioan datu guztiak argi eta garbi ematea, baita aduanako izapideak errazteko beharrezko dokumentuak ematea ere (faktura komertziala, proformako faktura, etab.).
Kontsultatu partikularrentzako Paquete Internacional Premiumi buruzko informazio guztia
Kontsultatu enpresentzako Paquete Internacional Premiumi buruzko informazio guztia

Telegrama Internacional

Nazioarteko bidalketetarako bermeak:
  • Gorabehera edo erreklamazioa aurkezteko epeak: gutxienez 3 egun eta gehienez 4 hilabete.
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa itzultzen da zerbitzu gehigarriak kontuan hartu gabe, Correosi egotz dakiokeen atzerapena gertatzen bada.
  • Baldintzak: epeak helmugako herrialdearen araberakoak izango dira.
Kontsultatu partikularrentzako telegramari buruzko informazio guztia
Kontsultatu enpresentzako telegramari buruzko informazio guztia

Bezeroarentzako arreta

Eskatu informazio gehiago

Eskatu behar duzun informazioa inprimaki honen bidez.

Gure bulegoetan

Aurrez aurreko arreta nahi baduzu, Correoseko edozein bulegotara joan zaitezke.

Bezeroaren Arretarekin harremanetan jartzeko modu gehiago

Kontsulta: Lege-oharra