Galtzea

Edozein kalte-ordainen onuraduna beti igorlea da. Igorleak nahi badu kalte-ordaina hartzaileak jasotzea, sinatutako eskabidea aurkeztu beharko du Correosen; horretan, igorleak baimena emango du hartzaileak ordaina jaso dezan.

Hauek dira galtzeagatiko estaldura edo bermea duten produktuak:

Carta certificada internacional (nazioarteko gutun ziurtatua)

Bidalketa galtzeagatik:
  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 15 egun eta gehienez 6 hilabete, bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: gehieneko zenbatekoa tarifa + 30 IEB edo tarifa + Adierazitako balioa, baldin eta asegurua kontratatu baduzu; horren gehieneko estaldura 3000 €-kea da.
  • Igorpen Eskubide Berezia (IEB) da Nazioarteko Moneta Funtsak (NMF) sortutako eta erabilitako dibisa, eta haren balioa hainbat moneta kopuru jakin batzuen batura da: AEBko dolarra, euroa, Txinako renminbia, Japoniako yena eta libra esterlina. IEB erabilera libreko monetekin truka daiteke. UPUk 2026rako finkatutako IEBren balioa 1 IEB = 1,2119 € da.
  • Baldintzak: edukiaren osotasuna bermatzen duten gutun-azalak eta bilgarriak erabili behar dituzunez, Cortesek behar guztietara egokitzen diren produktuen aukera zabala eskaintzen dizu. Gogoan izan igorlearen eta hartzailearen datuak bilgarrian toki ikusgarri batean jarri beharko direla.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat galtzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.
  • Kontratua duten bezeroek bertan ezarritako baldintzen araberako kalte-ordainak jasoko dituzte. 
Kontsultatu partikularrentzako gutun ziurtatuari buruzko informazio guztia
Kontsultatu enpresentzako gutun ziurtatuari buruzko informazio guztia

Paquete Internacional Económico (Nazioarteko pakete ekonomikoa)

Nazioarteko bidalketetarako bermeak:
Bidalketa galtzeagatik:
  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 25 egun eta gehienez 6 hilabete, bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa + 40 IEB + 4,5 IEB/kg
  • Bidalketak asegurua edo aitortutako balioa kontratatuta badauka eta gehieneko estaldura 3.000 € bada, kalte-ordaina ordaindutako tarifa + asegurua edo aitortutako balioa izango da. 
  • Igorpen Eskubide Berezia (IEB) da Nazioarteko Moneta Funtsak (NMF) sortutako eta erabilitako dibisa, eta haren balioa hainbat moneta kopuru jakin batzuen batura da: AEBko dolarra, euroa, Txinako renminbia, Japoniako yena eta libra esterlina. IEB erabilera libreko monetekin truka daiteke. UPUk 2026rako finkatutako IEBren balioa 1 IEB = 1,2119 € da.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat galtzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.
Kontsultatu partikularrentzako Paquete Internacional Económico buruzko informazio guztia
Kontsultatu enpresentzako Paquete Internacional Económico buruzko informazio guztia

Paquete Internacional Standard (Nazioarteko Pakete Estandarra)

Nazioarteko bidalketetarako bermeak:
Bidalketa galtzeagatik:
  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 15 egun eta gehienez 6 hilabete, bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa + 40DEG + 4,5 DEG/kg
  • Bidalketak asegurua edo aitortutako balioa kontratatuta badauka eta gehieneko estaldura 3.000 € bada, kalte-ordaina ordaindutako tarifa + asegurua edo aitortutako balioa izango da.
  • Igorpen Eskubide Berezia (IEB) da Nazioarteko Moneta Funtsak (NMF) sortutako eta erabilitako dibisa, eta haren balioa hainbat moneta kopuru jakin batzuen batura da: AEBko dolarra, euroa, Txinako renminbia, Japoniako yena eta libra esterlina. IEBak erabilera libreko monetekin truka daitezke. IEBk 2026rako ezarritako balioa 1 IEB = 1,2119 € da.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat galtzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.
Kontsultatu partikularrentzako Paquete Internacional Standardari buruzko informazio guztia
Kontsultatu enpresentzako Paquete Internacional Standardari buruzko informazio guztia

Paquete Internacional Premium (Nazioarteko Premium Paketea)

Bidalketa galtzeagatik:
  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 7 egun eta gehienez 4 hilabete, bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa + 52,98 €.
  • Bidalketak asegurua edo aitortutako balioa (3.000 €-ko gehieneko estaldurarekin) kontratatuta badauka, kalte-ordaina izango da ordaindutako tarifa + 52,98 € + asegurua edo aitortutako balioa.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat galtzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.
Kontsultatu partikularrentzako Paquete Internacional Premiumi buruzko informazio guztia
Kontsultatu enpresentzako Paquete Internacional Premiumi buruzko informazio guztia

Bezeroarentzako arreta

Eskatu informazio gehiago

Eskatu behar duzun informazioa inprimaki honen bidez.

Gure bulegoetan

Aurrez aurreko arreta nahi baduzu, Correoseko edozein bulegotara joan zaitezke.

Bezeroaren Arretarekin harremanetan jartzeko modu gehiago

Kontsulta: Lege-oharra