Atzerapena

Hauek dira atzerapenagatik estaldura edo bermea duten produktuak

Burofaxa

Bidalketa nazionaletarako bermeak:

  • Gorabehera edo erreklamazioa aurkezteko epeak: gutxienez egun bat eta gehienez 6 hilabete.
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa itzultzen da zerbitzu gehigarriak kontuan hartu gabe.
  • Baldintzak: egun berean entregatuko dira eguerdiko 13:00ak baino lehen onartutako eta Banaketa Berezien Unitatea duten udalerrietara helbideratutako bidalketak. Gainontzeko bidalketak hurrengo egun balioduneko goizean entregatuko dira. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak izan ezik.
  • Entrega egun berean ez da bermatuko uztailean, abuztuan eta irailean.
Kontsultatu partikularrentzako burofaxari buruzko informazio guztia
Kontsultatu enpresentzako burofaxari buruzko informazio guztia

Paq Premium/Paq Estándar/Paq Today

Berme nazionalak:

Atzeratuz gero:

  • Erreklamazioa aurkezteko epeak: Bezeroak 21 egun izango ditu gehienez, lehen entrega-saiotik kontatzen hasita. 
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa itzultzen da.
  • Baldintzak: Entrega-epeak 48-72 ordukoak izango dira Espainia osoan, jatorriaren eta helmugaren arabera, eta  bidalketaren onarpen-orduaren mende egongo dira.
  • Kanarietara doazen edo handik datozen bidalketen kasuan, epeak 5 egunez luzatuko dira, eta Ceuta eta Melillaren kasuan, 6 egun gehiago izango dira. 
  • Andorra, Kanariak, Ceuta eta Melillara zuzendutako edo bertatik bidaltzen diren bidalketen kasuetan, ez da aduanako izapideari dagokion denbora zenbatuko.
  • Entregatu gabeko bidalketak itzultzeko epea joaneko bidalketak egiteko epea baino 24 ordu gehiagokoa izango da. 
Kontsultatu partikularrentzako paketeei buruzko informazio guztia
Kontsultatu enpresentzako paketeei buruzko informazio guztia

Telegrama

Bidalketa nazionaletarako bermeak:

  • Gorabehera edo erreklamazioa aurkezteko epeak: gutxienez 2 egun eta gehienez 6 hilabete.
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa itzultzen da zerbitzu gehigarriak kontuan hartu gabe.
  • Baldintzak: egun berean entregatuko dira eguerdiko 13:00ak baino lehen onartutako eta Banaketa Berezien Unitatea duten udalerrietara helbideratutako bidalketak. Gainontzeko bidalketak hurrengo egun balioduneko goizean entregatuko dira. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak izan ezik.
  • Online telegrama bat baldin bada, entrega-epeak beteko dira online onartzeko prozesua 12:45ak baino lehen bete bada eta bidalketaren norakoa banaketa bereziko unitateak dituzten herriak badira.
Kontsultatu partikularrentzako telegramari buruzko informazio guztia
Kontsultatu enpresentzako telegramari buruzko informazio guztia