- Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 10 egun bidalketa hondatzeagatik eta gehienez 4 hilabete, bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
- Kalte-ordaina: 23,44 € + asegurua, kontrataturik baduzu.
- Kalte-ordainaren zenbatekoari Adierazitako balioa gehitu beharko zaio, baldin eta kontratatu baduzu. Ezbeharra jazotzen bada, honako zenbateko hauetako zenbatekorik txikiena ordainduko zaizu:
- Adierazitako balioa.
- Galdutako objektua birjartzea.
- Kaltetutako objektua konpontzea.
- Kalte-ordaina hartzaileak jasotzea nahiago baduzu, sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.
- Baldintzak: beharrezkoa da hondatzeari buruz bidalketa jasotzerakoan berri ematea. Bestela, bidalketa egoera onean entregatu dela izango da kontuan eta ez dugu erreklamaziorik onartuko.
- Aurkeztu beharreko dokumentuak: bilgarriaren eta hondatutako edukiaren argazkiak eskatu ahal izango dizkizugu, kaltea eta bidalketaren osotasuna bermatzeko bilgarri egokia zuen egiaztatzeko. Bidalketa onartzean, hura nola prestatu aholkatu eta bilgarririk egokiena eskain diezazukete gure langileek.
- Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat hondatzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.
Kontsultatu partikularrentzako bidalketei buruzko informazio guztia
Kontsultatu enpresentzako bidalketei buruzko informazio guztia