Self-service makina

Ilaran itxaron zerbait bidaltzeko? Hori iraganeko kontua da. Orain zuk zeuk bidal ditzakezu zure paketeak penintsulan eta Balear Uharteetan. 

Zeuk nahi duzun bezala bidaliko duzu, presarik gabe. 

Jarraitu irakurtzen nola egin jakiteko:

 

Jarri zure paketea baskulan.

Hautatu bidalketa mota.

Bete eta baieztatu bidaltzailearen eta jasotzailearen datuak.

Egin ordainketa.

Jaso emango dizugun etiketa eta itsatsi hori bidalketaren leku ikusgarri batean.

Joan postontzira, irakurri zure bidalketaren kodea eta utzi bertan. Dena prest!

Zer behar dut self-service makinetan nire bidalketak egiteko?

Oso erraza da! Zure bidalketa ekarri (betiere estatu barruan bidaltzeko) eta hoberen egokitzen zaizun entrega-epea aukeratu besterik ez duzu egin behar: 24, 48 edo 72 ordu. Ondoren, gainerakoaz arduratuko gara zure paketea garaiz irits dadin.

Zer bidalketa egin ditzaket self-service makinetan?

Paketeak Paq Premium eta Paq Estándar modalitateetan bidal ditzakezu. Garrantzitsua! Onarpen-modalitate honek ez du zerbitzu osagarririk onartzen, hala nola dirua itzultzea edo hartu-agiria.

Kanarietarako, Ceutarako eta Melillarako bidalketak egin ditzaket?

Oraingoz, ez. Bidalketa horiek ez dute BEZ zenbateko bera eta aduana-lurralde ezberdinak dira; horregatik, izapide zehatzak jarraitu behar dituzu gure mostradoreetan.

Posta-bidalketak egin ditzaket?

Gaur egun, ezin da posta-bidalketarik egin self-service makinetan. Paq Premium eta Paq Estandarreko bidalketak egin ditzakezu, baina etorkizunean zerbitzu berriak eskaintzeko lanean jarraitzen dugu.

Zer gertatzen da bidalketa hori jasotzeko irekitzen den postontzia baino handiagoa dela konturatzen banaiz?

Ez kezkatu! Nahikoa duzu bidalketarekin bulegoko mostradorera joatea, bezeroaren arretako langile batek zure paketea prozesatu arte zaindu dezan.

Nire bidalketa self-service makinetan uzteak aparteko kosturik al du?

Ez horixe! Self-service aukera erabiltzeak ez du inolako kostu gehigarririk. Zure bidalketak errazagoak eta erosoagoak izan daitezen eskaintzen dugun beste aukera bat da.

Zer gertatzen da nire paketea utzi aurretik atea ixten badut?

Ez dago arazorik! Hori gertatzen bada, laguntzeko prest egongo gara beti. Bulegoko langile bati jakinarazi eta lagunduko dizu. Guztiak du konponbidea. 

Zenbat denbora behar da nire bidalketa jaso eta helmugara bidaltzeko?

Autozerbitzuko bidalketak uzten diren egun berean jasotzen ditugu. Gogoan izan hori lanegunetan baino ez dela posible. Bidalketa jaiegun batean uzten baduzu, hurrengo egun baliodunean jasoko dugu.

Bidalketa utzi ondoren, horri buruzko informaziorik edo agiririk jasoko dut?

Jakina! Zure bidalketa bulegoan onartzen denean, egiaztagiria posta elektronikoz bidaliko dizugu.