1. Ez erabili WiFi sare publikoak edo autentifikaziorik gabeko sareak inolako kezkarik gabe: zure datu pertsonalak, bankuko datuak edo pasahitzak agerian utz ditzakezu.
2. Egiaztatu erabiltzen ari zaren Interneteko konexioa segurua dela eta ez duela arriskuen edo akatsen berri ematen.
3. Erabili pasahitz sendoak, letra, zenbaki, sinbolo, letra larri eta xeheak dituztenak. Halaber, ez partekatu eta ez utzi idatzirik leku ikusgarrietan.
4. Instalatu zure gailurako azken eguneratzeak, eta erabili beti banatzaile ofizialetako lizentziadun softwarea.
5. Ez fidatu datu pertsonalak edo banku-mugimenduak eskatzen dituzten edo zalantzazko iturrietatik datozen mezu elektronikoekin edo SMSekin.
6. Ez eman informazio konfidentzialik posta elektronikoz, SMS bidez edo telefono bidez.
7. Arreta jarri fitxategi erantsiak edo exekutagarriak dituzten mezuetan: inoiz ez ireki eta ez exekutatu ustez mezua bidaltzen duen erakundearekin harremanetan jarri gabe.
8. Kontuz ibili postako edo SMSko estekekin: pasatu sagua estekaren gainetik, zein helbidetara birbidaliko zaituen egiaztatzeko.
9. Ezabatu ordenagailuko cookieak nahi ez duzun informazioa ez gordetzeko. Horri buruzko informazioa behar izanez gero, begiratu hemen.
10. Ez eman informazio pertsonalik sare sozialetan eta ez egin argitalpenik zure oporrak non pasatuko dituzun, non lan egiten duzun edo zure seme-alabak zein ikastetxetara doazen adieraziz.
Azken finean, zentzuz jokatu eta zuhur jokatu: zure segurtasuna da garrantzitsuena.