Zuk ezin baduzu jaso, baimen bat bete behar duzu, zure izenean nork jasotzea nahi duzun adieraziz. Pertsona fisiko edo juridiko bati eman diezaiokezu baimena.
Bidalketak hauek jaso ditzakete:
Pertsona fisiko edo juridiko bati eman diezaiokezu baimena:
Pertsona fisikoa
Pertsona juridikoa
Pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenen entregak enpresaren ordezkariak edo langile batek egin beharko ditu. Jasotze-oharrean hau agertu beharko da:
Zigilua badu:
Zigilua ez badu:
Partikular batek enpresa edo sozietate baterako diren bidalketak jaso ahal izateko igorleek adierazi beharko dute, enpresaren izenaz gainera, bidalketa jaso behar duen partikularraren izen-abizenak.
Bestalde, kasu jakinetan, beste dokumentazio edo prozesu mota batzuk eskatuko dira:
Hildakoak
Pertsona juridikoentzako jakinarazpenak horien ordezkariei edo bertako langile bati entregatuko zaizkie eta Correos-en dokumentazioan eta, hala badagokio, jakinarazpenak dakarren jasotze-oharrean agertuko da:
Ondasun Erkidegoen kasuan, Jabeen Erkidegoa barne, jakinarazpenak zigilu estanpatua gabe entregatu ahal izango dira halakorik ez badute.
Era berean, zigilua ez da beharrezkoa izango organo judizialen jakinarazpenak onartzeko eta entregatzeko.
Erakunde publikoei egiten zaizkien jakinarazpenen entregak langile batek egin beharko ditu, eta jasotze-oharrean hau agertu beharko da:
Bidalketa bat web-domeinu bati zuzendua denean, eta soilik domeinu horretako jabeak Correos-ekin kontratu bat hitzarturik badu, bezeroari (pertsona fisikoa edo juridikoa) buruzko datuak biltzen dituen agiri bat egongo da.