Correosen, gure zerbitzua hobetzeko tresna garrantzitsuenetariko bat gure bezeroen erreklamazioak, gorabeherak eta kontsultak dira. Eraginkortasunez erantzun behar diegu bezeroei beren eskaeraren edo kexaren arrazoia konpontzen laguntzeko, eta etorkizunean beste eragozpen batzuk saihesteko.
Zer ezberdintasun dago gorabehera, erreklamazio eta kontsulta baten artean?
Gorabehera: bezero bat Correosekin harremanetan jartzen da, konpondu beharreko zerbitzu edo produkturen batean arazoren baten berri emateko.
Erreklamazioa: gure bezero bat Correosekin harremanetan jartzen da gure zerbitzu edo produkturen batekin gustura ez dagoela adierazteko.
Kontsulta: pertsona batek Correosek eskaintzen duen produktu edo zerbitzuren bati buruzko informazioa eskatzen digu.
Gure bezeroei erantzuteko eskaintzen ditugun kanalak:
Bidalketa nazionalen gorabeherak / erreklamazioak:
Nazioarteko bidalketen gorabeherak / erreklamazioak:
Correosen zerbitzuen gorabeherak / erreklamazioak:
Webgunearen bidezko kontsultak :
Sare sozialen bidezko kontsultak:
(*) 2021 ekitaldian erantzuteko batez besteko epearen arabera
(**) Herrialdearen eta UPU araudiaren arabera
Ebazpena ezezkoa bada, bezeroari jakinaraziko zaio eta bere erreklamazioa edo gorabehera zergatik ezetsi den azalduko zaio. Ebazpena baiezkoa bada, bezeroaren arazoa konpontzeko behar diren neurriak hartuko dira.
Gogoratu Correoseko produktu batzuek estaldura eta berme batzuk dituztela. Ebazpenean hartutako erabakiaren arabera, eta eragindako produktua edo zerbitzua kontuan hartuta, baliteke bezeroak kalte-ordaina edo konpentsazioa jasotzea. Kalte-ordain horiek Estaldurak eta bermeak atalean kontsulta ditzakezu.