Tenperatura kontrolatuko garraio-soluzioak

Correos Frío Gure garraio-zerbitzu berria, zure bidalketaren hotz-katea denbora errealean kontrolatzeko eta edukia egoera ezin hobean iristen dela ziurtatzeko. ESKATU INFORMAZIOA
Tenperatura kontrolatuko garraio-soluzioak ESKATU INFORMAZIOA

Eremua

Correosen estaldurarik hoberena bermatzen dizugu, eta, horretarako, hurbiltasuneko eta banaketako garraio-soluzioak eskaintzen dizkizugu, Estatu osoan. Gainera, bidalketak Portugalera eta Andorrara ere eramaten ditugu.

Kaxa isotermikoak

Kaxa isotermiko sentsoredunak ditugu, hotz-katearen fidagarritasuna eta kontrol-bermea ematen dutenak. Halaber, gure kaxek tenperatura-tarte desberdinak ezartzeko aukera ematen dute, garraioa zure produktuaren beharretara egokitzeko.

Denbora errealeko monitorizazioa

Denbora errealean monitorizatzen ditugu tenperatura, hezetasuna edo gerta daitezkeen inpaktuak, bidalketa jasotzen denetik entregatu arte, IoT teknologiari esker.

Ibilgailu berezien flota

Ibilgailu isotermiko eta hoztuen flota dugu, zure bidalketen hotz-katea kontrolatzeko eta mantentzeko bereziki diseinatuta dagoena.

Farmazia eta Osasuna

Correosek hotzean garraiatzeko soluzio berriak eskaintzen dizkizu, farmaziako produktuak, txertoak, kosmetika edo osasun-produktuak bidaltzeko, segurtasuna eta kontrola bermatuz.

Farmazia eta Osasuna

Correosek hotzean garraiatzeko soluzio berriak eskaintzen dizkizu, farmaziako produktuak, txertoak, kosmetika edo osasun-produktuak bidaltzeko, segurtasuna eta kontrola bermatuz.

Elikadura

Produktu freskoak tenperatura kontrolatuan garraiatzen ditugu, kalitatea jatorritik helmugaraino bermatzeko.

Elikadura

Produktu freskoak tenperatura kontrolatuan garraiatzen ditugu, kalitatea jatorritik helmugaraino bermatzeko.

Farmazia eta Osasuna

Tenperatura kontrolatuan presaz garraiatzeko soluzioa industria farmazeutikoarentzat eta sanitarioarentzat. Fidagarritasun handiena eskaintzen dizugu eta zure produktuen segurtasun-baldintzak bermatzen ditugu. Correosek osasun-sektorerako partner logistiko hoberena izatearen alde apustu egiten du.
BJEren ziurtagiria Giza erabilerarako botikak

Konponbide zehatzak

Cold Chain

Logistikan dugun lidergoa eta merkatuko azken teknologia bat egiten dute Coldchain zerbitzuan. Ospitale, klinika edo osasun-zentroetan produktuak entregatu behar dituzten laborategi eta banatzaileentzat bereziki diseinatua:

Ospitaleko farmazia

Hurbiltasuna, segurtasuna eta bermea elkartu egiten dira Ospitaleko Farmaziako entrega-zerbitzuan. Sendagaiak eta osasun-produktuak pazienteen etxera eraman behar dituzten ospitale eta klinikentzat bereziki diseinatua:

Banaketa farmazeutikoa

Salgaia laborategi farmazeutikoetan jaso behar duten, bere gune logistikoen artean garraiatu behar duten edo produktuak farmazietan banatu behar dituzten banatzaile farmazeutikoentzako zerbitzua. Tenperatura kontrolatuta duten ibilgailuekin egiten ditugu banaketa-ibilbideak

Elikadura

Zure produktu freskoen kalitatea bermatzen dugu, Correos Frío-k negoziorako eskaintzen dizkizun garraio-soluzioei esker.

Konponbide zehatzak

Handizkarien banaketa

Zuzen zaitez salmentak handitzera eta zure negozioa indartzera. Correosen zure logistikaz arduratuko gara:

Hurbiltasuneko zerbitzuak

Zure produktu freskoak egoera ezin hobean iritsiko dira bezeroen etxera, entrega-zerbitzurik hurbilenarekin, hotzean entregatzeko diseinatuta, arin eta segurtasunez:

Ecommerce eta Gourmet

Internet bidez saltzen baduzu eta zure produktuen kalitatea bermatzeko tenperatura kontrolatuko garraio-soluzioa bat behar baduzu, zure bezeroa edonon dela ere, zerbitzu hau da behar duzuna:

Nola kontratatu Correos Frío?

Correos Frío-rekin harremanetan jartzea oso erraza da, eta egiten duzun kontsultak ez dizu konpromisorik ekarriko. Nahikoa duzu agertuko zaizun inprimakia betetzea, “Eskatu informazioa” botoian klik eginda. Zure kontaktua jasoko dugu, eta aholkulari espezializatu bat zurekin harremanetan jarriko da zure negozioarentzako soluziorik onena eskaintzeko.
ESKATU INFORMAZIOA

Zergatik Correos Frío?

Soluzio pertsonalizatua eskaintzen dizugu, zure negozioaren helburuak betetzen laguntzeko. Orobat, hirietan trafikoa kudeatzen laguntzen dugu, eta, horren ondorioz, CO2 emisioak murrizten. 

Eta bidalketa puntuala egin behar baduzu, Paq Frío-ren bidez ere egin dezakezu.

Ez duzu zertan biltegi bat izan behar, ezta handizkako salgai-banaketa eskatu behar ere! Bidalketa puntual bat egin behar baduzu eta hotz-katea kontserbatzea funtsezkoa bada, Correos da zure irtenbidea. 
BIDALKETA EGIN PAQ FRÍO ZERBITZUARI BURUZKO INFO GEHIAGO