Paq Ligero

Korapilorik gabeko bidalketak, pisu bat gainetik kentzeko.

BIDALI Egin zaitez bezero
Paq Ligero BIDALI
Aukeratu bilgarri ezin hobea. Produktu ugari ditugu gure Online dendan eta Correoseko bulego guztietan!
Prestatu zure bidalketa. Idatzi zure datuak eta hartzailearenak letra argiz, bilgarrian ikusteko moduan, eta ondo itxi.
Zatoz gu bisitatzera! Hurbil zaitez Correos-eko bulego batera eta eska iezaguzu Paq Ligero bidaltzea. Helmugara iristeaz arduratzen gara.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Paq Ligero da aukerarik sinple eta eskuragarriena zure bidalketentzat:

  • Kezkarik gabe: eta preziorik onenean.
  • Bizkorra: entrega hartzailearen etxean 48-72 ordu bitarteko epean eta sinadura beharrik gabe. Ezin bada egin, postontzian ohar bat utziko dugu adierazitako bulegoarekin bidalketa 15 egun igaro baino lehen jasotzeko.
  • Lasaitasuna: zure bidalketaren jarraipen informatizatua. Gainera, arazoren bat sortzen bada, 72 orduko epean jarraibide berri batzuk emateko aukera eskaintzen dugu, gorabeheren kudeaketa tarteko.
  • Zugandik hurbil: eskuragarri nazio mailako eta Andorrako bidalketentzat.

Bidalketaren xehetasunak

Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:

Gehienez: 35 x 23 x 2 cm. Ez da neurriak gainditzen dituenik onartzen.

Gutxienez: 15 x 10 cm.

Pisua: 2 kg-ra arte.

Jada guri nora bidali nahi duzun esatea besterik ez da geratzen!

  • Oso garrantzitsua da zure datuak eta hartzailearenak bilgarrian jarrita egotea, ikusteko moduan.
  • Entrega hartzailearen postontzian, sinadura beharrik gabe.

Bermeak eta entrega-epeak

Correos-ek ez du kalte-ordainik ematen galdu, lapurtu edo narriatzeagatik edo entrega-epea ez betetzeagatik.

Bilatu gertuen duzun Correoseko bulegoa eta ekarri zure bidalketa; 1 edo 2 egunetan entregatuko dugu jatorri eta helmugaren arabera.

Aukera honetan ez da hitzartuta entrega-eperik.

Prezioak

Eskaintza pertsonalizatu bat egitea nahi baduzu, utz iezazkiguzu zure datuak hemengo inprimakian.