Paq Today

Ez utzi biharko gaur bidal dezakezuna.

Egin zaitez bezero

Zerbitzu gehigarriak

Entregaren Froga Elektronikoa (PEE)

Entrega ziurtatuaren frogagiri digitala.
INFORMAZIO GEHIAGO

Entrega hartzaileari soilik

Bidalketa hartzaileak besterik ezin du jaso, beti bere burua identifikatu eta gero. Ez da onartzen erakunde edo enpresei edo hirugarren pertsonei ematea, baimen sinatua izan arren. Bi hartzaile adierazteko aukera dago.

Diru-itzulketa

Jaso zure bidalketen kobrantza modu seguruagoan, errazagoan eta fidagarriagoan. Correosen hartzaileak aurrez ordaindutako eta bidalketan agertzen den kopurua itzuliko dizugu.

Entrega aurreko baimena (APE)

Kontrolatu bidalketak uneoro. Blokeatu zure bidalketa, automatikoki geldi dadin banaketa-bulegora edo -unitatera iristen denean, eta desblokeatu entregatzeko edo itzultzeko baimena eman nahi duzunean. 

Parametroen bidez kalkula daitezkeen entrega saiakerak

Kontratua duten bezeroentzako.

Aukeratu entrega-saiakeren kopurua, gehienez 3 izanda. 

Egonaldi-epea zerrendan

Kontratua duten bezeroentzat.

Erabaki zenbat denbora egongo den erabilgarri zure bidalketa Correos-eko bulego batean, gehienez 30 egunera arte. 

Etxean jasotzea

Kontratua duten bezeroentzako.

Zure paketeak etxean edo biltegian jasotzen ditugu. Erabilgarritasuna bidalketaren bolumenaren eta entrega-gunearen araberakoa da.

 

Aseguruak

Aseguratu are gehiago dokumentu edo salgai garrantzitsuenak.
INFORMAZIO GEHIAGO
Aukeratu bilgarri ezin hobea. Produktu ugari dauzkagu eskuragarri gure online dendan eta bulego guztietan!
Prestatu zure bidalketa. Idatzi zure datuak eta hartzailearenak letra irakurgarriarekin bilgarriaren toki ikusgarrian eta itxi ondo.
Zatoz gu bisitatzera! Zatoz Correoseko bulego batera eta eskatu Paq Today bat bidaltzea, edo esan non jaso behar dugun Kontratua duen bezeroa bazara.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Paq Today da aukera aproposa biharamunera arte itxaron ezin duten bidalketentzat:

  • Berehalakoa: eraman zure paketea 14:00ak baino lehen gure bulegoetako batera. Kontratua duen Bezeroa* bazara, esan iezaguzu 13:00ak baino lehen non jaso behar dugun. Etxean entregatzen dugu egun bereko 15:00etatik 21:00etara bitartean. 
  • Bermea: etxean entregatzeko bi saiakera egiten dira sinadura bidez eta bermatutako epean. Ezin bada egin, postontzian ohar bat utziko dugu adierazitako bulegoarekin bidalketa 15 egun igaro baino lehen jasotzeko. Epeak betetzen ez baditugu, ordaindutako tarifa itzultzen dizugu.
  • Zure lasaitasunerako: zure bidalketa uneoro lokalizatuta, eta hartzaileentzako iriste-jakinarazpenarekin SMS bidez edota e-postaz. Gainera,Kontratua duen Bezeroa bazara eta zure paketea bere jomugara heltzen dela ziurtatu nahi baduzu, gorabeheren kudeaketa eta informazio itzulketa eska dezakezu.
  • Zugandik hurbil: jatorria eta helmuga lurralde nazionaleko probintzia berean duten bidalketentzat. Probintzietako hiriburuetan bakarrik erabilgarri.
Informazio itzulketa

Bidalketaren xehetasunak

Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:

Neurriak: gehienez 39 x 39 x 29 cm.

Pisua: 5 kg-ra arte.

Pisu bolumetrikoa: gehienez 8 kg. 

Pisu bolumetrikoa pakete baten pisua da, baina neurriak kontuan hartuta. Gure tarifak kalkulatzeko, garraio-enpresok neurri hori erabili ohi dugu pisu errealaren ordez; izan ere, ez du toki bera hartzen tamaina handiko objektu baten kg bat edo objektu txiki baten kilo bat garraiatzeak, nahiz eta pisua berbera izan.

Correosen 167 kg/m3-ko pisua/bolumena irizpidea aplikatzen dugu paketea onartzeko unean, formula honi jarraituz: luzera x altuera x zabalera cm-tan / 6.000.

Gainera, Kontratua duen Bezeroa bazara, 10 pakete arte ere bidali ditzakezu Pakete askoko Bidalketa aukerarekin.

Jada guri nora bidali nahi duzun esatea besterik ez zaizu geratzen!

  • Oso garrantzitsua da zure datuak eta hartzailearenak bilgarrian jarrita egotea, ikusteko moduan. 
  • Etxean entregatzeko bi saiakera, entrega-probarekin. Entrega ezin bada egin, bidalketa 15 egunez egongo da eskuragarri zugandik gertuen dagoen bulegoan.

Bermeak eta entrega-epeak

Bidalketa helmugara iristean arazoren bat egonez gero, Correosek kalte-ordaina emango dizu. Ordaina hartzaileak jasotzea nahiago baduzu, sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.

Badakigu gutaz fidatzen zarela; horregatik, honela eskertzen dizugu:

Paquetería nacional zerbitzuen baldintzak

Berme nazionalak:

Atzeratuz gero:

  • Erreklamazioa aurkezteko epeak: Bezeroak 21 egun izango ditu gehienez, lehen entrega-saiotik kontatzen hasita. 
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa itzultzen da.
  • Baldintzak: Entrega-epeak 48-72 ordukoak izango dira Espainia osoan, jatorriaren eta helmugaren arabera, eta  bidalketaren onarpen-orduaren mende egongo dira.
  • Kanarietara doazen edo handik datozen bidalketen kasuan, epeak 5 egunez luzatuko dira, eta Ceuta eta Melillaren kasuan, 6 egun gehiago izango dira. 
  • Andorra, Kanariak, Ceuta eta Melillara zuzendutako edo bertatik bidaltzen diren bidalketen kasuetan, ez da aduanako izapideari dagokion denbora zenbatuko.
  • Entregatu gabeko bidalketak itzultzeko epea joaneko bidalketak egiteko epea baino 24 ordu gehiagokoa izango da. 

Horrez gain, bidalketa ahal bezain laster entregatuko dugu.

Lokalizatu Correos-eko zure bulego hurbilena eta ekarri zure bidalketa 14:00ak baino lehen. Kontratua duen bezeroabazara  esan non jaso 13:00 aurretik. Etxera eramango dugu 15:00etatik 21:00etara.

Prezioak

Eskaintza pertsonalizatu bat egitea nahi baduzu, utz iezazkiguzu zure datuak hemengo inprimakian.