Paq Premium Internacional (Nazioarteko Paq Premium)

Zure bidalketaren helburua garaiz iristea da, munduko edozein tokitara.

Hemendik

38,95 €

BIDALI
Paq Premium Internacional (Nazioarteko Paq Premium) Hemendik 38,95 € BIDALI

Zerbitzu gehigarriak

Aseguruak

Aseguratu are gehiago dokumentu edo salgai garrantzitsuenak.
INFORMAZIO GEHIAGO
Hautatu BIDALIeta erregistratu aurretik online zure bidalketak prozesua azkartzeko, edo etorri gure bulegoetako batera.
Adierazi zer bidalketa mota egin nahi duzun, bete datuak eta beste zerbitzu gehigarririk sartu nahi duzun.
Egin ordainketa banku-txartelarekin, PayPal-ekin edo gure bulegoetan.
Inprimatu etiketakpaketeak identifikatzeko eta eraman Correoseko gure bulegoetako batera.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Paq Premium Internacional aukera onena da oso urrun iritsi arte itxaron ezin duten bidalketetarako:

  • Azkartasunik handiena: presazko bidalketak, beti garaiz. 
  • Segurtasun handiagoa: etxean entregak hartzailearen sinadurapean.
  • Zure lasaitasunerako: estaldura handia EMS sareari esker, aparteko bermeekin. EMS nazioarteko bidalketetarako Correo Express zerbitzu berezia da, bidalketa-prozesuan parte hartzen duen herrialde bakoitzeko posta-zerbitzuak eskainia. Gainera,Kontratua duen Bezeroa bazara eta zure paketea jomugara heltzen dela ziurtatu nahi baduzu, gorabeheren kudeaketa eta informazio itzulketa eska dezakezu.
  • Edonora: zerbitzu hau onartzen duten nazioarteko norakoetarako.

Bidalketaren xehetasunak

Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Eskuragarri dauden produktu ugari eros ditzakezu gure Online Dendan eta Correosen bulego guztietan!

Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:

Gehienez:

  • Kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 200 cm; neurri batek ere ezin du 105 cm gainditu.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera = 100 cm eta Diametroa = 15 cm.

Gutxienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 17 cm; ez da 10 cm-tik beherako neurririk egongo.

Zerbait txikiagoa bidali nahi baduzu, ez zaitez kezkatu, nahikoa duzu 10 x 7 cm-ko etiketa bat eranstearekin, bertan helbidea eta frankeoa adierazita.

Eta ez dezala pisu errealeko 30 kg gainditu! (helmugako herrialdearen arabera).


Gainera, Kontratupeko bezeroa bazara, 10 pakete bidal ditzakezu Fardel-anitzeko bidalketa aukerarekin.

Pisu bolumetrikoari dagokionez, guk kalkulatuko dugu.

Azkenik, nora bidali nahi duzun esan beharko diguzu:

  • Oso garrantzitsua da zure datuak eta hartzailearenak bilgarrian jarrita egotea, ikusteko moduan.
  • Gogoratu hemen bertan etiketa sortu eta bidalketa ordain dezakezula.
Zer da pisu bolumetrikoa?

Bermeak eta entrega-epeak

Bidalketa helmugara iristean arazoren bat egonez gero, Correosek kalte-ordaina emango dizu. Ordaina hartzaileak jasotzea nahiago baduzu, sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.

Badakigu gutaz fidatzen zarela; horregatik, horrela eskertzen dizugu:

Nazioarteko bermeak:

Atzeratuz gero:

  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 7 egun eta gehienez 21 egun bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa.
  • Baldintzak: entrega-epeak Espainiako harrera-bulegoko jatorritik helmugako herrialdeko hiri handietara kalkulatuko dira. Lurraldeko beste lekuetara iristeko 1 edo 2 egun gehiago beharko dira.
  • Halaber, bidalketa 14:00ak ondoren onartzen bada probintzia hiriburutan eta 13:00ak ondoren gainerako herrialdean, hurrengo egunean hasiko da zenbatzen entregatzeko epea.
  • Jatorrizko edota helmugako aduanetan bidalketek ematen duten denbora ez da zenbatuko entregatzeko epea kalkulatzerakoan. Horregatik da garrantzitsua posta-dokumentazioan datu guztiak argi eta garbi ematea, baita aduanako izapideak errazteko beharrezko dokumentuak ematea ere (faktura komertziala, proforma faktura, etab.).

Bidalketa hondatzeagatik:

  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 3 egun eta gehienez 1 urte bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: gehienez ere 52,98 €-ko kalte-ordaina, hondatutakoaren balioaren arabera. Kalte-ordainaren zenbatekoari ordaindutako tarifa eta asegurua gehitu behar zaizkio, kontratatu baduzu. Gehieneko estaldura 3.000 €-koa da. 
  • Baldintzak: Correosek kudeatutako nazioarteko bidalketa bat hondatutako bilgarriarekin jasotzen bada, hartzaileak, bidalketa jaso izana sinatu aurretik, gertakariaren berri eman beharko dio posta-langileari eta kalteen akta egitea eskatu beharko du. Bestalde, bidaltzailearekin harremanetan jarri beharko du, Correosekin dagokion erreklamazioa aurkez dezan.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat galtzeagatik, hondatzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.
  • Correosek beretzat gordetzen du paketea behar bezala babestuta zihoan aztertzeko eskubidea, edukiaren osotasuna bermatze aldera. Bidalketa onartzean, hura nola prestatu aholkatu eta bilgarririk egokiena eskain diezazukete gure langileek.

Bidalketa galtzeagatik:

  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 7 egun eta gehienez 4 hilabete bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa + 52,98 € + aseguratutako balioa, kontratatu bada. Gehieneko estaldura 3.000 €-koa da.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat galtzeagatik, hondatzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.

Horrez gain, bidalketa ahal bezain laster ere entregatuko dugu.

Aurkitu hurbilen duzun Correosen bulegoa, eta ekarri zure bidalketa. Kontuan izan entregatzeko epeak norako herrialdearen araberakoak izango direla:

  • Entrega-epeak lanegunetan kalkulatu dira, bai jatorrizko herrialdekoetan, bai helmugakoetan.
  • Paketea gure bulego batean jasotzen dugunetik helmugako hirian entregatzen dugun arte iraungo du entrega-epeak. Kanpoaldeko tokiren batera eramateko, 1-2 egun gehiago beharko ditugu.
  • Ez ditugu kontatzen Correosekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik sor daitezkeen atzerapen-egunak, esaterako, ekaitzak, grebak edo gatazka kolektiboak.
  • Bidalketek aduanetan ematen dituzten egunak ere ez ditugu kontatuko. Horregatik, oso garrantzitsua da datu guztiak argi eta garbi idaztea bilgarriaren ageriko leku batean, eta aduanetako izapideak egiteko behar diren dokumentuak aurkeztea (faktura komertziala, proform faktura, etab.).
  • Bidalketa Posta-kutxa edo posta-zerrenda batera zuzentzen bada, gure bulegoetako batean bidalketa onartzen dugunetik helmugan utzi edo dagokion oharra jaso arte kontatuko dugu.
  • Online aurre-erregistroarekin bidaltzeko entrega-epea Correosera ekartzen diguzunean hasiko da.
  • Idatzi zure bidalketako datuak gaztelaniaz edo ingelesez. Helmugako herrialdeko hizkuntzan egiten baduzu, ez ahaztu bi hizkuntza hauetako batera itzultzea. Ez dugu gomendatzen karaktere zirilikoak, arabiarrak edo txinatarrak idaztea, horrek entrega atzeratu baitezake.
  • Gogoan izan 17:00ak ondoren bidalketa ekartzen badiguzu, entregatzeko epea hurrengo egunetik aurrera hasiko dela.
Nazioarteko pakete zerbitzuen baldintzak - 2019ko urria Paq Premium Internacional -aren entrega-epeak I. Eranskina: Entrega-epeen baldintzak nazioarteko paketerian

Prezioa

Eskaintza pertsonalizatu bat egitea nahi baduzu, utz iezazkiguzu zure datuak hemengo inprimakian.