Zure bidalketak lehentasunez joango dira, poltsikoak hustu gabe.
Aseguratu are gehiago dokumentu edo salgai garrantzitsuenak.
Itxaron ezin duten bidalketa horietarako preziorik onena nahi baduzu, Paquete Internacional Standard-ak aukera ideala emango dizu:
Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Eskuragarri dauden produktu ugari eros ditzakezu gure Online Dendan eta Correosen bulego guztietan!
Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:
Gehienez:
Gutxienez:
Zerbait txikiagoa bidali nahi baduzu, ez zaitez kezkatu, nahikoa duzu 10 x 7 cm-ko etiketa bat eranstearekin, bertan helbidea eta frankeoa adierazita.
Eta ez dezala pisu errealeko 30 kg gainditu! (helmugako herrialdearen arabera).
Pisu bolumetrikoa guk kalkulatzen dugu.
Azkenik, nora bidali nahi duzun esan beharko diguzu:
Garrantzitsua! Gogoratu bidalketa hauek ezin direla igorri Apartado Postal edo Correosen Zerrendetara.
Bidalketa helmugara iristean arazoren bat egonez gero, Correosek kalte-ordaina emango dizu. Ordaina hartzaileak jasotzea nahiago baduzu, sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.
Badakigu gutaz fidatzen zarela; horregatik, honela eskertzen dizugu:
Horrez gain, bidalketa ahal bezain laster entregatuko dugu.
Aurkitu gertuen duzun zure Correosen bulegoa eta bidali zure bidalketa. Kontuan izan entregatzeko epeak norako herrialdearen araberakoak izango direla:
Pisu bolumetrikoa pakete baten pisua da, baina neurriak kontuan hartuta. Gure tarifak kalkulatzeko, garraio-enpresok neurri hori erabili ohi dugu pisu errealaren ordez; izan ere, ez du toki bera hartzen tamaina handiko objektu baten kg bat edo objektu txiki baten kilo bat garraiatzeak, nahiz eta pisua berbera izan.
Correosen 167 kg/m3-ko pisua/bolumena irizpidea aplikatzen dugu paketea onartzeko unean, formula honi jarraituz: luzera x altuera x zabalera cm-tan / 6.000.