Konfiantza eta babesik handiena bidalketarik garrantzitsuenetarako.
Entregaren frogagiri ziurtatua, denbora-zigiluarekin elektronikoki sinatua eta hartzailearen sinaduraren xehetasunarekin, PDF fitxategi baten bidez bidalia. Correosen berme osoarekin.
CSV (Egiaztapen Kode Ziurtatua) bisorearen bidez egiazta daiteke. Bisoreak fitxategia deskargatzeko aukera ematen dizu, denbora-zigiluaren eta bertan dauden sinaduren osotasuna eta benetakotasuna egiaztatzeko.
Entregatu izanaren idatzizko berrespena, bidalketa noiz eta nork jaso zuen jasota gera dadin.
3000 €-ko kalte-ordaina ordainduko da gehienez ere, aseguratutako zenbatekoaren arabera.
Nazioarteko pakete ekonomikoa bada, gehieneko muga 3000 €-koa da, eta beharrezkoa da helmugako herrialdeak onartzea:
Bidalketaren itzulera egiteko edota helbide postala aldatu nahiz zuzentzeko eska dezakezu. Eskakizuna telegrafo bidez egiten bada, zerbitzu telegrafikoari dagokion prezioa ere ordaindu beharko duzu.
Zerbitzu hau bidalitako gai bakoitzeko eskaintzen da, ez bidalketa sorta bakoitzeko.
Kontratua duten bezeroentzako.
Zerbitzu hau eska dezakezu zure bidalketa garrantzitsuenetarako.
Kontratua duten bezeroentzako.
Eskatu zure bidalketen jarraipen telematikoa webgunearen bidez edo fitxategiak partekatuz.
Kontratua duten bezeroentzako.
Eskatu zure bidalketen jarraipen telematikoa webgunearen bidez edo fitxategiak partekatuz. Bidalketaren ezagutzen eta erregistratu den azken egoerari buruz jakinaraziko dizugu, baita jaso zuen pertsonaren datuei, entrega-data eta -orduari edo entrega-saiakerari eta bidalketan eragina daukan edozein egoerari buruz ere.
Bidalketa-sorta bat gordailutu zen egunetik 40 egun natural igaro direnean, prozesu informatiko bat abiaraziko dugu egoerari buruzko jakinarazpena jaso ez dutenak hautemateko. Jarraian, behar dugun informazio guztia eskatuko diegu banaketa-bulegoetako langileei, dagokion erantzuna erregistratzeko.
Kontratua duten bezeroentzat.
Zure helbideen kalitatea optimizatzen dizugu.
Kontratua duten bezeroentzat.
Zure helbideen kalitatea optimizatzeko tresna ezin hobea eskaintzen dizugu; horrela, zure kanpainak bezerogaiengana iritsiko dira. Normalizazioa eskuz edo automatikoki egin daiteke. Helbide-fitxategiak formatu estandarrean aztertu eta zuzentzen ditugu, eta zure datu-baseak aberastuko ditugu merkataritza-komunikazioak hobetzeko.
Kontratua duten bezeroentzako.
Eskatu zerbitzu hau Correosek zure bidalketak eremuen eta posta-kodeen arabera ordenatzeko. Hori ezinbestekoa da onarpen masiboko unitateetan korrespondentzia aurkezteko.
Kontratua duten bezeroentzako.
Eskatu entregatu diren eta entregatu ez diren bidalketen frogagiriak digitalizatzea. Gainera, aukera ematen dizugu bezeroei eskaneatutako irudiak ziurtagiri digitalarekin sinatuta bidaltzeko, baita denbora zigiluarekin ere.
Kontratua duten bezeroentzako.
Eskatu entregatu diren eta entregatu ez diren bidalketen frogagiriak digitalizatzea. Gainera, aukera ematen dizugu bezeroei eskaneatutako irudiak ziurtagiri digitalarekin sinatuta bidaltzeko, baita denbora zigiluarekin ere.
Bidalketa-sortaren gordailutze-datatik 60 egun natural igaro ostean, prozesu informatiko bat abiaraziko dugu, irudi eskaneaturik ez dutenak identifikatzeko. Horren arabera, ziurtagiri bat sortuko dugu, datu hauekin: entregaren egoera, jaso zuenaren datuak, hartzailearekiko erlazioa, entrega-saiaker(ar)en data eta ordua, Correos-eko langilearen nortasuna eta sinadura eta bulegoaren zigilua.
Erantzun eta irudirik gabeko bidalketen kasuan, “Galduta” gisa erregistratuko da, eta hala egin izanaren ziurtagiria digitalizatuko da. Digitalizazioa arduradunak sinatu beharko du.
Kontratua duten bezeroentzako.
Zure paketeak etxean edo biltegian jasotzen ditugu. Erabilgarritasuna bidalketaren bolumenaren eta entrega-gunearen araberakoa da.
Carta Certificada datu pertsonalak dauzkaten dokumentu garrantzitsuak bidaltzeko aukerarik onena da, hala nola, kontratuak edo sinatutako aurrekontuak.
Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:
Gehienez:
Gutxienez:
Zerbait txikiagoa bidali nahi baduzu, ez zaitez kezkatu, nahikoa duzu 10 x 7 cm-ko etiketa bat eranstearekin, bertan helbidea eta frankeoa adierazita.
Eta ez dezala 2 kg baino gehiago izan!
Azkenik, nora bidali nahi duzun esan beharko diguzu:
Bidalketa helmugara iristean arazoren bat egonez gero, Correosek kalte-ordaina emango dizu. Ordaina hartzaileak jasotzea nahiago baduzu, sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.
Badakigu gutaz fidatzen zarela; horregatik, horrela eskertzen dizugu:
Bidalketa nazionaletarako bermeak:
Bidalketa hondatu edo galtzeagatik:
Nazioarteko bidalketetarako bermeak:
Bidalketa hondatu edo galtzeagatik:
Horrez gain, bidalketa ahal bezain laster ere entregatuko dugu.
Aurkitu hurbilen duzun bulegoa, eta ekarri zure bidalketa. Paketea bulegoan utzi eta 4 eguneko epean entregatzen ditugu bidalketen % 93