Hasi online saltzen Correosekin eta Kit Digitalarekin

Atera etekin osoa Kit Digitalari eta utzi Correosen eskuetan zure online denda diseinatzea eta abiaraztea. Saltzeaz bakarrik arduratu beharko duzu.

Ezagutzen duzu Kit Digitala?

Espainiako Gobernuaren ekimen bat da, autonomoentzat eta 0 eta 50 langile artean dituzten ETEentzat. Helburua diru-laguntza ematea da soluzio digitalak merkatuan ezarri nahi dituztenentzat, enpresen digitalizazioan aurrerapauso garrantzitsua eman ahal izateko.

Correos, zure agente digitalizatzailea

Enpresa gisa ETEekin batera lan egitea da gure helburua, horiek sustatu eta hazten laguntzeko.
Zure online denda diseinatzen eta abian jartzen lagundu nahi dizugu, lehenbailehen saltzen has zaitezen.
Plataforma erabilerraz bat dugu, zuk zeuk kudeatu ahal izateko zure eskaerak, produktuak, salmena-txostenak…
Hainbat ordainketa-metodo eta hizkuntzekin, munduko edozein tokitan saldu ahal izateko. 
Eta SEO optimizazioa eta posizionamendua barne ditu, zure bezeroek erraz bila zaitzaten.
Eta, hori guztia, herrialdean logistika-esperientzia gehien duen enpresetako baten eskutik. Atera etekina gure ezagutzari.

Zer dakar gure pack digitalizatzaileak?

KONTRATATU

Kit Digitala - Lortu zure enpresa digitalizatzeko zure bonua

Norentzat da?

Estatuko edozein sektore edo negozio-motako enpresa txikien, mikroenpresen eta langile autonomoen beharretara zuzentzen den programa da. Kit Digitala laguntzaren deialdiko oinarrietan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzu, digitalizazioko soluzioetarako sarbidea emango dizun bonu digital bat eskura dezakezu.

Nola lortu bonua?

Kit Digitala laguntzaren deialdiko oinarrietan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzu, digitalizazioko soluzioetarako sarbidea emango dizun bonu digital bat eskura dezakezu. Deskargatu Gida azkarra gehiago jakiteko.

Nola eskatu laguntza?

Eman izena Acelera Pyme Atarian eta egin autodiagnostikoa zure negozioak zein digitalizazio-maila duen jakiteko.
Eskatu zure kit digital bonua Red.es-en egoitza elektronikoan
Bonua eskuratu ostean, zure negozioa digitalizatzen hasiko gara

Zure negozioa digitalizatzen laguntzen dizugu

Correosetik zure Kit Digitala kudeatzen lagundu nahi dizugu, merkatu berrietara sartzeko eta zure enpresaren potentzial guztia garatzeko behar diren tresna digitalak eskainita. 
INFORMAZIO GEHIAGO

Ohiko galderak

Zer soluzio digitalizatzaile aukeratzen dut nire negozioarentzat?

Zure negozioak zein digitalizazio-maila behar duen eta zein soluzio digital datozkion hoberen jakiteko , sartu  Acelera Pyme webgunera eta egin autodiagnostiko testa. Heldutasun digitalean zenbateko maila duzun jakin eta zure negozioa digitalizatzeko eman beharreko urratsak ezartzen dituen ibilbide-orri bat lortuko duzu.

Noiz eska dezaket kit digitalaren laguntza?

Laguntza-eskaerak gutxi gorabehera 3 hilabete irauten duten deialdietan egingo dira, edo funtsak agortu arte; hainbat epeegongo dira, enpresaren tamainaren arabera.

  1. Lehen deialdia 10 eta 50 langile bitarteko enpresentzat izan da, eta zabalik dago martxoaren 15etik.
  2. Bigarren deialdia uztailaren amaiera ialderako aurreikusten da, eta 3 eta 9 langile bitartean dituzten enpresentzat izango da.
  3. Hirugarren eta azkena, berriz, 1 eta 2 langile bitartean dituzten enpresentzat izango da, eta irailean egitea espero da. 

Zenbat diru eska dezaket?

Zure bonu digitala lortzen baduzu, zenbateko bat jaso ahal izango duzu gehienez, zure enpresak duen tamainaren araberakoa.

Bonua zerbitzu digitalizatzaile baterako edo gehiagorako erabil daiteke, jasotako zenbatekoa xahutu arte.

Jarraian, laguntzaren gehiengoak zehazten dira:

  • I. segmentua. 10 eta 50 langile bitartean dituzten enpresa txikiak: 12.000 €
  • II. segmentua. 3 eta 10 langile bitartean dituzten enpresa txikiak edo mikroenpresak: 6.000 €
  • III. segmentua. 1 eta 2 langile bitartean dituzten enpresa txikiak edo mikroenpresak eta autonomoak: 2.000 €

 

Zer da agente digitalizatzaile bat?

Digitalizazio Soluzioak eman edo ezartzeaz arduratzen dira. Red.es webgunean altan eta baimenduta daude zerbitzuak emateko. Digitalizazio-agente asko daude, eta batekin baino gehiagorekin egin dezakezu lan soluzio digitalizatzaileetarako, zure bonuaren zenbatekoa xahutu arte.

Nola lagun diezadake Correosek digitalizazio-agente gisa?

Correosen sare komertzial zabala dugu Kit Digitalaren prozesu guztian zehar zu gidatu eta laguntzeko.

Bonua lortu ostean, zure online denda diseinatzen eta abian jartzen lagundu diezazukegu, lehen egunetik saltzen has zaitezen plataforma erraz eta malgu bat erabiliz, zeure kabuz kudeatu ahalko duzuna.

Zer baldintza bete behar ditut kit digitala eskatzeko?

  • Enpresa txikia, mikroenpresa edo autonomoa izatea.
  • Enpresa-kategoriek zehazten dituzten finantza- eta langile-mugak betetzea.
  • Altan egotea eta gutxienez bi urteko antzinatasuna izatea.
  • Krisian dagoen enpresa ez izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Europako Batzordearen berreskuratze-agindurik ez izatea jasota, legez kanpoko edo merkatu bateratuarekin bat ez datorren laguntza bat aitortzeagatik.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan ezartzen diren inolako debekutan ez egotea.
  • Gutxieneko diru-laguntzen (zenbateko txikikoak) muga ez gainditzea.

Nola sar naiteke Kit Digitalaren Izapidetze Plataformara?

Esteka honen bidez sar zaitezke Izapidetze Plataformara: https://portal.gestion.sedepkd.red.gob.es/portal/kitdigital Jarraian, zein gunetara sartu nahi duzun adierazi beharko duzu, ETEa, Autonomoa edo Atxikitako Agente Digitalizatzailea izatearen arabera.

Laguntza behar dut

Kit Digitalari buruzko edozein galdera edo zalantza rgitzeko, jarri harremanetan gurekin edo Acelera Pyme-ren bulegoarekin:

  • info@acelerapyme.gob.es
  • 900 909 001
  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 18:00etara.
JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN