Saldu Marketplace-tan

Saldu mundu osoan marketplace garrantzitsuenen bidez, eta kudeatu zure eskaera guztiak plataforma bakar batetik Saldu Marketplace-tan soluzioari esker

SALDU NAHI DUT
Saldu Marketplace-tan SALDU NAHI DUT

Zergatik Correosekin

Correosen zure eskabide guztiak nazioko eta nazioarteko marketplace onenetan kudeatzen lagunduko dizugu, plataforma bakar batetik:

Kudeatu zure eskaerak puntu bakar batean, dena modu zentralizatuan izateko.
Online denda eduki beharrik gabe eskaeren kudeaketa marketplace desberdinetan zentralizatu ahal izango duzu.
Konektatu 50 marketplace baino gehiagoko saltzaile-kontuak, estatu mailan nahiz nazioartean, hala nola Amazon, eBay, AliExpress, eta abar.
Correos Taldeko logistikarekin integratua.
Sortu aduanako dokumentazio guztia zure eskaerak esportatzeko.

Gure plataforman integratutako marketplace-ak

Nola hasi Marketplace-n saltzen?

Zure negoziora hobeto egokitzen den plana zein den erabaki. Free, Basic edo Premium.
Lotu zure saltzaile-kontuak marketplace ezberdinetan.
Integratu Correosekin edo Correos Expressekin duzun logistika-kontratua.
 Kudeatu zure eskaerak puntu bakar batetik.

Hautatu zure plana

Free

Kudeatu Marketplace-tan doan DOAN

Basic

Kudeatu estatuko Marketplace-tan Hilean 19,95 euro

Premium

Kudeatu munduko merkatuetako Marketplace-tan Hilean 49,95 euro

(1) Soluzio honen planetan ez da sartzen konektatzeko dauden marketplace-tan alta ematea. Bezeroak, marketplace bat konektatzeko, aldez aurretik alta eman beharko du marketplace-an, marketplace-ak dituen baldintzak eta betebeharrak onartuz.

(2) Eskaerak kudeatzeko, Correos paketeria-zerbitzuaren kontratu aktiboa izan behar da, estatukoa edo nazioartekoa, dagokionaren arabera, Correos-eko kudeatzaile komertzial batekin sinatua. Eskaera-mugak hilekoak eta guztizkoak dira (hilabeteko bidalketa-motak batuta, Estatukoak eta/edo nazioartekoak). Correoseko paketeria zerbitzua kontratatzeari buruzko informazio gehiago Correosen webgunean (www.correos.es) 

Ohiko galderak

Zer dira ecommerce soluzioak: saldu Marketplace-etan?

Correosen ecommerce soluzio bat da. Horri esker, zure eskaera guztiak mundu osoko marketplace nagusietan eta modurik errazenean kudeatzeko aukera izango duzu, ez baituzu online dendarik behar.

Non sal dezaket?

Edozein marketplace-tan saldu ahal izango duzu, baldin eta aldez aurretik saltzaile gisa erregistratu bazara.

Gogoratu zure produktua argitaratu nahi duzun marketplace bakoitzaren baldintzak onartu behar dituzula, baita lege- eta merkataritza-baldintzak ere.

Noiz erabil dezaket zerbitzu hau?

Zerbitzu hau erabiltzen has zaitezke; erregistratu eta zure saltzaile-kontuak konektatu besterik ez duzu egin behar eskaerak kudeatzeko

Nola erabil dezaket?

Erregistratu plataforman, eta eman marketplace-etan konektatzeko behar den konfigurazio-informazioa (informazio hori bertan saltzaile gisa erregistratzean emango da). Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin; hor, saltzaile-kontuak konektatzeko egin beharreko urratsak azalduko dizkizute. 

Salmentak egiten direnean, tresna hori erabili ahalko duzu, modu zentralizatuan egindako salmentak ikusteko, eta Correos-eko paketeria zerbitzua erraz erabiliz bidalketa guztiak kudeatzeko. Correos-ekin oraindik kontraturik ez baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kudeatzen lagunduko dizugu. 

Zenbat balio du zerbitzuak?

Kontsultatu zure tarifa hemen.

Zalantza gehiagorik al duzu?

Email Ecommerce

Idatz iezaguzu, eta 48 orduko epean erantzungo dizugu