GANES

Kudeatu zure emate-agiriak Correos-ekin.

Zer behar dut GANES erabiltzeko?

GANES abiarazteko, Java softwarea instalatuta izan behar duzu. 
DESKARGATU HEMEN
Albaranak inprimatzeko, Acrobat Reader instalatuta izan behar duzu. 
DESKARGATU HEMEN

Nola funtzionatzen du GANESek?

Prestatu zure bidalketak.
Prestatu emate-agiria GANESekin: adierazi Correos-ekin duzun kontratu-zenbakia, bidalketa-kopurua eta horien modalitateak.
Gogoratu Correos-ekin kontratatuta dituzun produktuen emate-agiriak bakarrik sortu behar dituzula.
Inprimatu emate-agiria eta utzi zure bidalketekin batera hurbilen duzun Correos-eko bulegoan.

Nola deskarga dezaket?

Ez dago erregistratu beharrik.
Egiaztatu zure ekipoak GANES erabiltzeko baldintza teknikoak betetzen dituela.
Deskargatu instalazio-fitxategia ordenagailuko sistema eragilearen arabera.
Abiarazi instalatzailea eta jarraitu instalazioa osatzeko adierazitako urratsei.

Softwarea deskargatzeko gunea

Deskargatu GANES ordenagailuko sistema eragilearen arabera

Ezin da deskargatu gailu mugikorretan eta tabletetan.

Zure GANES bertsioa emate-agiriak mantenduz eguneratu nahi duzu?

MAC OS
WINDOWS
LINUX
UNIX/SOLARIS
BISTARATU SOFTWAREA ERABILTZEKO LIZENTZIA

Berriak

23.03.00.00 bertsioa – 2023ko martxoaren 24a

  • Eguneratzea: Kontrol-etiketa berriak puntu-hodeian

22.01.00.00 bertsioa: 2022ko urtarrilaren 31a.

  • Akatsen zuzenketa.

21.11.00.00 bertsioa: 2021eko abenduaren 2a.

  • Correos-en irudi korporatibo berriaren eguneraketa.

21.10.00.00 bertsioa: 2021eko urriaren 5a.

  • Akatsen zuzenketa.

4.5.0 bertsioa: 2021eko urtarrilaren 12a.

  •  Nazioarteko 3. eremua  gehitu da (AEB, Kanada, Japonia, Zeelanda Berria eta Australia) produktu hauetarako: nazioarteko gutun ziurtatuak, nazioarteko gutun arruntak, Libros Internacional, Publicorreo Internacional eta Publicaciones Periódicas Internacional.

4.3.0 bertsioa: 2020ko maiatzaren 29a.

  • Jakinarazpen-produktuen izenak egokitu dira.
  • Jakinarazpen-produktuetan eskainitako modalitateak doitu dira.

4.2.0 bertsioa: 2020ko urtarrilaren 21a.

  • Publicorreo nacional eskaintzeari utzi zaio (bai ordaindutako frankeoan bai makina bidezkoan); hori dela eta, produktuen zerrendatik kendu da. Publicorreo Óptimo eta Publicorreo Premium aukerak mantendu dira.
  • Publicorreo Premium bidezko bidalketen gutxienekoa 50etik 100era igo da.

4.1.0 bertsioa: 2019ko urriaren 18a.

  • Hobekuntzak egin dira aplikazioan.
  • 4.0.1 bertsioa: 2019ko otsailaren 22a.
  • Hobekuntzak egin dira aplikazioan.

4.0.0 bertsioa: 2019ko urtarrilaren 3a.

  • Gutun ziurtatua Informazio Itzulketarekin (80. eranskinekoa) Entregaren froga elektronikoa (PEE) modalitate gisa eskaintzen hasi da, zerbitzu gehigarri moduan eskaini ordez.
  • Aipatutako produktuan PEEren zaintza 5 urtez eskaintzeaz gain, 10 eta 15 urtekoa ere eskaintzen da.
  • eAR-a (hartu-agiri elektronikoa) eskaintzeari utzi zaio; horren ordez, PEE eskaintzen jarraitzen da, eraginkoarragoa eta entrega-froga gisa eAr-a bezain baliozkoa baita.
  • Horren ondorioz, eAR-a zeukaten produktuen izenak aldatu dira; orain, horiek PEE Gutun Ziurtatuak dira (80. Eranskina), eta gainerako izenak hauek dira: PEE Hitzarmen Berezietako Gutun Ziurtatuak, eta PEE Hitzarmen Berezietako Jakinarazpenak.

 

Zatoz Mi oficina-ra

Correos-ek eskura jartzen dizu emate-agiriak modu arinagoan eta errazagoan linean erregistratzeko aukera ere.
JOAN MI OFICINA-RA