Carta Certificada (Gutun Ziurtatua)

Konfiantza eta babesik handiena bidalketarik garrantzitsuenetarako.

Hemendik

3,80 €

BIDALI
Carta Certificada (Gutun Ziurtatua) Hemendik 3,80 € BIDALI

Entregaren Froga Elektronikoa (PEE)

Entrega ziurtatuaren frogagiri digitala.
INFORMAZIO GEHIAGO

Jasotze-oharra

Eentregatu izanaren idatzizko berrespena, bidalketa noiz eta nork jaso zuen jasota gera dadin.
Ikusi helmugako herrialdeak

Adierazitako balioa

Bidalketa bakoitzari aplikagarria da, eta kalkulatzeko salgaiaren balioaren portzentajea erabiltzen da. 
INFORMAZIO GEHIAGO

Itzuleraren edota helbide-aldaketaren eskaera

Bidalketaren itzulera egiteko edota helbide postala aldatu nahiz zuzentzeko eska dezakezu.
INFORMAZIO GEHIAGO

Ziurtagiriak

Erregistratutako bidalketetarako, entrega-ziurtagiriaren zerbitzu gehigarria, beharrezkoa den helburuetarako jasota gera dadin, eta hirugarrenen aurrean legezko balioa izan dezan. 

Igorleak paketea berriz bidaltzeko eskaera egitea

Gainera, bidalketak berriro bidaltzea eska dezakezu. Bidalketa bidez ordaintzen da, ez sorta bidez, eta, telegrafo bidez egiten bada, dagokion zerbitzu telegrafikoaren prezioa ordaindu beharko duzu.

Hirugarren entrega-saiakera

Kontratua duten bezeroentzako.

Zerbitzu hau eska dezakezu zure bidalketa garrantzitsuenetarako.

Informazio itzulketa

Kontratua duten bezeroentzako.

Eskatu zure bidalketen jarraipen telematikoa webgunearen bidez edo fitxategiak partekatuz.

INFORMAZIO GEHIAGO

Posta-helbideen normalizazioa

Kontratua duten bezeroentzat.

Zure helbideen kalitatea optimizatzen dizugu.

INFORMAZIO GEHIAGO

Bidalketen sailkapena eremuaren eta posta-kodeen arabera

Kontratua duten bezeroentzako.

Eskatu zerbitzu hau Correosek zure bidalketak eremuen eta posta-kodeen arabera ordenatzeko. Hori ezinbestekoa da onarpen masiboko unitateetan korrespondentzia aurkezteko. 

Dokumentuen digitalizazioa

Kontratua duten bezeroentzako.

Eskatu entregatu diren eta entregatu ez diren bidalketen frogagiriak digitalizatzea. Gainera, aukera ematen dizugu bezeroei eskaneatutako irudiak ziurtagiri digitalarekin sinatuta bidaltzeko, baita denbora zigiluarekin ere.

INFORMAZIO GEHIAGO

Etxean jasotzea

Kontratua duten bezeroentzako.

Zure paketeak etxean edo biltegian jasotzen ditugu. Erabilgarritasuna bidalketaren bolumenaren eta entrega-gunearen araberakoa da.

 

Diru-itzulketa

Jaso zure bidalketen kobrantza modu seguruagoan, errazagoan eta fidagarriagoan. Correosen hartzaileak aurrez ordaindutako eta bidalketan agertzen den kopurua itzuliko dizugu.
Hautatu BIDALI eta erregistratu gutunak aurrez online edo etorri edozein bulegotara.
Adierazi bidali nahi duzun gutun-mota, bete datuak eta adierazi zerbitzu gehigarriren bat gehitu nahi duzun.
Ordaindu banku-txartel edo PayPal bidez, edota edozein bulegotan.
Inprimatu etiketak gutunak identifikatzeko bilketa kudeatu edo bulegora eraman baino lehen.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Carta Certificada datu pertsonalak dauzkaten dokumentu garrantzitsuak bidaltzeko aukerarik onena da, hala nola, kontratuak edo sinatutako aurrekontuak.

  • Segurtasunik handiena: bidalketak banaka identifikatu eta erregistratzen dira barra-kode bakarrarekin.
  • Bermearekin: bidalketa helmugara iristen denean, hartzaileak sinatu behar du jaso ahal izateko. Entrega ezin bada egin, postontzian ohar bat utziko dugu adierazitako bulegoarekin bidalketa 15 egun igaro baino lehen jasotzeko. 
  • Zure lasaitasunerako: kontsultatu dohainik gutunaren jarraipena eta kontrola bidalketa-bilatzailearen bidez. 
  • Zure beharretara egokitua: bidalketa nazionaletarako eta nazioartekoetarako erabilgarri gure bulegoetan edo online.
  • Probatu Carta Certificada Urgente(Gutun Ziurtatu Urgentea) zure bidalketa urgente bilakatzeko eta ahal bezain laster entrega dezagun.

Bidalketaren xehetasunak

Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:

Gehienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm; neurri batek ere ezin du 60 cm gainditu.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 104 cm, eta neurri batek ere ezin du 90 cm gainditu.

Gutxienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9 cm.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 17 cm, eta neurri batek ere ezin du 10 cm baino txikiago izan.

Zerbait txikiagoa bidali nahi baduzu, ez zaitez kezkatu, nahikoa duzu 10 x 7 cm-ko etiketa bat eranstearekin, bertan helbidea eta frankeoa adierazita.

Eta ez dezala 2 kg gainditu! 

Azkenik, nora bidali nahi duzun esan beharko diguzu:

  • Oso garrantzitsua da zure datuak eta hartzailearenak bilgarrian jarrita egotea, ikusteko moduan.
  • Nazionala bada, CERTIFICADO” adieraziko da etiketan, bidalketaren aurrealdeko goiko ezkerreko izkinan.
  • Nazioartekoa izanez gero,RECOMMANDÉ / CERTIFICADO” eta “PRIORITARIO / PRIORITYadieraziko da alde berean kokatu behar den etiketan.
  • Gogoan izan etiketa sortzeko eta bidalketa ordaintzeko hona joan zaitezkeela.

Bermeak eta entrega-epeak

Bidalketa helmugara iristean arazoren bat egonez gero, Correosek kalte-ordaina emango dizu. Ordaina hartzaileak jasotzea nahiago baduzu, sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.

Badakigu gutaz fidatzen zarela; horregatik, horrela eskertzen dizugu:

Bidalketa nazionaletarako bermeak:

Bidalketa hondatu edo galtzeagatik:

  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 7 egun eta gehienez 4 hilabete bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: 30€ + asegurua, baldin eta kontratatu baduzu.
  • Kalte-ordainaren zenbatekoari Adierazitako balioa gehitu beharko zaio, baldin eta kontratatu baduzu. Ezbeharra jazotzen bada, honako zenbateko hauetako zenbatekorik txikiena ordainduko zaizu:
    • Adierazitako balioa.
    • Galdutako objektua birjartzea.
    • Kaltetutako objektua konpontzea.
  • Baldintzak: beharrezkoa da hondatzeari buruz bidalketa jasotzerakoan berri ematea. Bestela, bidalketa egoera onean entregatu dela izango da kontuan eta ez dugu erreklamaziorik onartuko.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: bilgarriaren eta hondatutako edukiaren argazkiak eskatu ahal izango dizkizugu, kaltea eta bidalketaren osotasuna bermatzeko bilgarri egokia zuen egiaztatzeko. Bidalketa onartzean, hura nola prestatu aholkatu eta bilgarririk egokiena eskain diezazukete gure langileek.
  • Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat galtzeagatik, hondatzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.

Nazioarteko bidalketetarako bermeak:

Bidalketa hondatu edo galtzeagatik:

  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 15 egun eta gehienez 6 hilabete bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: gehienezko zenbatekoa tarifa + 30 IEB edo tarifa + Adierazitako balioa, baldin eta asegurua kontratatu baduzu; horren gehienezko estaldura 3.000 €-koa da.
  • Baldintzak: edukiaren osotasuna bermatzen duten gutun-azalak eta bilgarriak erabili behar dituzunez, Correosek behar guztietara egokitzen diren produktuen aukera zabala eskaintzen dizu. Gogoan izan igorlearen eta hartzailearen datuak bilgarrian toki ikusgarri batean jarri beharko direla.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat galtzeagatik, hondatzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.

Horrez gain, bidalketa ahal bezain laster ere entregatuko dugu

Bilatu gertuen duzun Correosen bulegoa eta ekarri zure bidalketa 16:00ak baino lehen (arratsaldeko txanda duten bulegoetan) edo 14:30ak baino lehen (goizeko txanda duten bulegoetan) eta honako epe hauetan eramango dugu: 

  • Tokikoa: 1 egun.
  • Probintziakoa: 2 egun.
  • Nazionala: 3 egun (bidalketen % 93an).
  • Europa: 2 eta 4 egun.
  • Gainerako helmugak: herrialdearen arabera.

Prezioa

Kontsultatu zure tarifa; Correosen hoberenak ditugu.