Dokumentu garrantzitsuetarako aukerarik azkarrena eta seguruena.
Hemendik
7,62 €
Entregaren frogagiri ziurtatua, denbora-zigiluarekin elektronikoki sinatua eta hartzailearen sinaduraren xehetasunarekin, PDF fitxategi baten bidez bidalia. Correosen berme osoarekin.
CSV (Egiaztapen Kode Ziurtatua) bisorearen bidez egiazta daiteke. Bisoreak fitxategia deskargatzeko aukera ematen dizu, denbora-zigiluaren eta bertan dauden sinaduren osotasuna eta benetakotasuna egiaztatzeko.
3000 €-ko kalte-ordaina ordainduko da gehienez ere, aseguratutako zenbatekoaren arabera.
Nazioarteko pakete ekonomikoa bada, gehieneko muga 3000 €-koa da, eta beharrezkoa da helmugako herrialdeak onartzea:
Bidalketaren itzulera egiteko edota helbide postala aldatu nahiz zuzentzeko eska dezakezu. Eskakizuna telegrafo bidez egiten bada, zerbitzu telegrafikoari dagokion prezioa ere ordaindu beharko duzu.
Zerbitzu hau bidalitako gai bakoitzeko eskaintzen da, ez bidalketa sorta bakoitzeko.
Kontratua duten bezeroentzako.
Eskatu zure bidalketen jarraipen telematikoa webgunearen bidez edo fitxategiak partekatuz.
Kontratua duten bezeroentzako.
Eskatu zure bidalketen jarraipen telematikoa webgunearen bidez edo fitxategiak partekatuz. Bidalketaren ezagutzen eta erregistratu den azken egoerari buruz jakinaraziko dizugu, baita jaso zuen pertsonaren datuei, entrega-data eta -orduari edo entrega-saiakerari eta bidalketan eragina daukan edozein egoerari buruz ere.
Bidalketa-sorta bat gordailutu zen egunetik 40 egun natural igaro direnean, prozesu informatiko bat abiaraziko dugu egoerari buruzko jakinarazpena jaso ez dutenak hautemateko. Jarraian, behar dugun informazio guztia eskatuko diegu banaketa-bulegoetako langileei, dagokion erantzuna erregistratzeko.
Kontratua duten bezeroentzat.
Zure helbideen kalitatea optimizatzen dizugu.
Kontratua duten bezeroentzat.
Zure helbideen kalitatea optimizatzeko tresna ezin hobea eskaintzen dizugu; horrela, zure kanpainak bezerogaiengana iritsiko dira. Normalizazioa eskuz edo automatikoki egin daiteke. Helbide-fitxategiak formatu estandarrean aztertu eta zuzentzen ditugu, eta zure datu-baseak aberastuko ditugu merkataritza-komunikazioak hobetzeko.
Kontratua duten bezeroentzako.
Zure paketeak etxean edo biltegian jasotzen ditugu. Erabilgarritasuna bidalketaren bolumenaren eta entrega-gunearen araberakoa da.
Datu pertsonalak dituzten dokumentu garrantzitsuak bidaltzeko aukera azkarrena eta seguruena da Carta Certificada Urgente, hala nola sinatutako kontratuak edo aurrekontuak.
Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:
Gehienez:
Gutxienez:
Zerbait txikiagoa bidali nahi baduzu, ez zaitez kezkatu, nahikoa duzu 10 x 7 cm-ko etiketa bat eranstearekin, bertan helbidea eta frankeoa adierazita.
Eta ez dezala 2 kg gainditu! !
Azkenik, nora bidali nahi duzun esan beharko diguzu:
Bidalketa helmugara iristean arazoren bat egonez gero, Correosek kalte-ordaina emango dizu. Ordaina hartzaileak jasotzea nahiago baduzu, sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.
Badakigu gutaz fidatzen zarela; horregatik, horrela eskertzen dizugu:
Bidalketa nazionaletarako bermeak:
Bidalketa hondatzeagatik:
Horrez gain, bidalketa ahal bezain laster ere entregatuko dugu.
Aurkitu hurbilen duzun Correosen bulegoa, ekarri zure bidalketa 16:00ak baino lehen (arratsaldeko txanda duten bulegoetan) edo 14:30ak baino lehen (goizeko ordutegia duten bulegoetan), eta 24 ordutan eramango dugu.