Carta Ordinaria (Gutun Arrunta)

Helmuga guztietara iristen da eta izugarri sinplea da.

Hemendik

0,65 €

BIDALI
Carta Ordinaria (Gutun Arrunta) Hemendik 0,65 € BIDALI

Zerbitzu gehigarriak

Bidalketen sailkapena eremuaren eta posta-kodeen arabera

Kontratua duten bezeroentzako.

Eskatu zerbitzu hau Correosek zure bidalketak eremuen eta posta-kodeen arabera ordenatzeko. Hori ezinbestekoa da onarpen masiboko unitateetan korrespondentzia aurkezteko. 

Itzuleraren edota helbide-aldaketaren eskaera

Bidalketaren itzulera egiteko edota helbide postala aldatu nahiz zuzentzeko eska dezakezu.
INFORMAZIO GEHIAGO

Itzulketei buruzko informazioa

Kontratua duten bezeroentzako

Zure izenean kudeatzen ditugu itzulketak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Igorleak paketea berriz bidaltzeko eskaera egitea

Gainera, bidalketak berriro bidaltzea eska dezakezu. Bidalketa bidez ordaintzen da, ez sorta bidez, eta, telegrafo bidez egiten bada, dagokion zerbitzu telegrafikoaren prezioa ordaindu beharko duzu.

Posta-helbideen normalizazioa

Kontratua duten bezeroentzat.

Zure helbideen kalitatea optimizatzen dizugu.

INFORMAZIO GEHIAGO

Etxean jasotzea

Kontratua duten bezeroentzako.

Zure paketeak etxean edo biltegian jasotzen ditugu. Erabilgarritasuna bidalketaren bolumenaren eta entrega-gunearen araberakoa da.

 

Hautatu BIDALI eta erregistratu gutunak aurrez online edo etorri edozein bulegotara.
Adierazi bidali nahi duzun gutun-mota, bete datuak eta adierazi zerbitzu gehigarriren bat gehitu nahi duzun. Gure Carta Digital ere aukera dezakezu!
Ordaindu banku-txartel edo PayPal bidez, edota edozein bulegotan.
Inprimatu etiketak gutunak identifikatzeko bilketa kudeatu edo bulegora eraman baino lehen.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

  • Erraza: hautatu normalizatutako bidalketen aukera denbora eta dirua aurrezteko.
  • Zuri egokitua: 2 kg-ra arteko bidalketak 2 eta 4 egunen arteko entregarekin.
  • Helmuga guztietara: bidalketa nazionaletarako eta nazioartekoetarako erabilgarri gure bulegoetan edo online.

Bidalketaren xehetasunak

Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:

Gehienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm; neurri batek ere ezin du 60 cm-ak gainditu.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 104 cm, eta neurri batek ere ezin du 90 cm-ak gainditu.

Gutxienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9 cm.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 17 cm, eta neurri batek ere ezin du 10 cm baino txikiago izan.

Zerbait txikiagoa bidali nahi baduzu, ez zaitez kezkatu, nahikoa duzu 10 x 7 cm-ko etiketa bat eranstearekin, bertan helbidea eta frankeoa adierazita.

Eta ez dezala 2 kg gainditu!

Bestela, normalizatutako bidalketen aukera hauta dezakezu. Formatu egokitua duenez, automatikoki trata ditzakegu kostuak murrizteko eta prozesua sinplifikatzeko:

  • Formatu angeluzuzena: gutun-azalean edo txartel-eran.
  • Gutun-azalaren kolorea: zuria edo kolore argiak (urdina izan ezik).
  • Letraren formatua: 2 eta 8 mm-ren arteko altuera, letra-tipo komertziala, lodiera normala eta kolore iluna. Saihestu karaktereak gainjartzea edo horien artean ukitzea, baita letra-tipo artistikoak, letra etzana, azpimarraketak, letra oso finak edo oso lodiak eta tinta fluoreszenteak ere.
  • Neurriak: gutxienekoa 14 x 9 cm-koa eta gehienezkoa 23,5 x 12 cm-koa. Lodiera ezin da 5 mm baino gehiagokoa izan.
  • Pisua: Gehienez 20 gr.

Jada guri nora bidali nahi duzun esatea besterik ez zaizu geratzen:

  •  Oso garrantzitsua da zure datuak eta hartzailearenak bilgarrian jarrita egotea, ikusteko moduan.
  •  Andorra, Kanariak, Ceuta eta Melillara zuzendutako eta eduki komertziala duten gutunek, DA 1 inprimakia betea eramango dute. 

Bermeak eta entrega-epeak

Bidalketa ahal bezain laster entregatuko dugu

Kokatu hurbilen duzun Correosen bulegoa eta ekarri zure bidalketa 16:00ak (arratsaldean ere irekita dauden bulegoetarako) edo 14:30ak (goizean soilik irekita dauden bulegoetarako) baino lehen. Denbora honetan entregatuko dugu:

  • Nazionala: 3 egun (bidalketen % 93an).
  • Europa: 2 eta 4 egun.
  • Gainerako helmugak: herrialdearen arabera.

Prezioa

Eskaintza pertsonalizatua egitea nahi baduzu, hitz egin dezagun.