Buzón de Vacaciones (Oporretako postontzia)

Oporretan itxita egotean, Correosen zure bidalketak zaintzen ditugu.

Hemendik

12,75 €

NAHI DUT
Buzón de Vacaciones (Oporretako postontzia) Hemendik 12,75 € NAHI DUT

Nola kontratatu online

Bete harpidetza-inprimakia online edo etorri gure bulego batera eta bete ezazu bertan, Buzón de Vacaciones zerbitzua kontratatzeko.
Eman iezazkiguzu zure IFKa eta enpresaren eskriturak, baita titularren eta zerbitzua erabiltzeko baimena dutenen NANa ere. Egiaztatu dokumentazioa zuzena dela eta osatuta dagoela.
Ordaindu eta, online kontratatzen baduzu, idatzi BUZONDEVACACIONES kodea, bidalketa-gastuak ez ordaintzeko.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Zure enpresak ere atsedena behar du. Gure Buzón de vacaciones postontziarekin, zure oporrez goza dezakezu kezkarik gabe; izan ere, Correosen arduratuko gara zure bidalketa guztiak gordetzeaz itzultzen zaren arte:

  • Esklusiboa zure negoziorako: enpresa bakarra sartzen da kontratatzen den postontzi bakoitzeko, nahiz eta beste saltoki batzuk egon egoitza sozial berean.
  • Zure lasaitasunerako: bidalketa arruntak zein ziurtatuen iriste-jakinarazpenak gordetzen ditugu. Bestalde, SMS bidezko oharren doako zerbitzuari esker, zure postontzian erregistratutako bidalketa bat duzula jakinaraziko dizugu epearen barruan jaso dezazun. 
  • Zure beharretara egokitua: zerbitzu hau Correosen edozein bulegotan zein online kontrata dezakezu, aste batetik 14 astetara arte.
  • Zure enpresari egokitua: zuk aukeratuko duzu noiz hasten den zerbitzua. Hori bai, kontratazioaren ondoren gutxienez 72 ordu igaro behar dira aktibazioa behar bezala kudeatzeko.
  • Praktikoagoa: bidalketak aldizka jaso daitezke zerbitzua erabilgarri dagoen bitartean.
  • Erosotasun osoa: zerbitzua amaitzean, aukeratu bidalketak nora bidaltzea nahi duzun; bestela, postontzia dagoen Correosen bulegoan jaso dezakezu. 

Bermeak

Correosek eskaintzen dituen berme guztiekin, postontzian utzitako bidalketen konfidentzialtasun eta segurtasunik handiena eskaintzen dugu.

Prezioak

Eskaintza pertsonalizatua egitea nahi baduzu, hitz egin dezagun.