Apartado Postal (Posta-kutxa)

Posta-bidalketak helbiderik izan gabe jasotzeko

Hemendik

20,50 €

Zerbitzu gehigarriak

Entrega Apartado Postal FD

Hitzartutakoaren arabera, besteak beste, hiriaren egitura, entregen ordutegia, bidalketen kopurua eta motak, pisua eta bidalketa sortaren bolumena kontuan hartuta.
Etorri gu ikustera Correoseko bulego batera eta eska iezaguzu posta-kutxa bat kontratatzea.
Eman iezazkiguzu titularraren datuak. Baimendutako 5 pertsona gehi ditzakezu gehienez, bai fisikoak bai juridikoak.
Jaso bidalketak Correosen Posta-kutxaren zenbakia bakarrik emanez. Titulartasuna isilpean gordetzea bermatzen dugu. 

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Gure Posta-kutxa zerbitzuari esker, gutuneria edozein herritan jaso dezakezu bertan etxerik izan edo erroldatuta egon beharrik gabe. Itxita dauden armairuen arteko bat esleituko dizugu bilketak nahi dituzunean jaso ditzazun, betiere kokatuta dagoen bulegoko lanorduetan; bestela, zure etxean jasotzea hauta dezakezu.

Bidalketen bolumenak, tamainak edo izaerak hala eskatzen duen kasuetan, korrespondentzia bulego barruan utziko da, eta ohar bat utziko dugu Posta-kutxaren postontzian. Hala, titular den edozein pertsona leihatilatik pasatu ahal izango da jasotzeko.

Posta-kutxaren titularraren izena isilpean gordetzen dugula bermatzen dugu. Hori dela eta, ez da beharrezkoa inongo titularren izena bidalketa-helbidean adieraztea; nahikoa da posta-kutxaren zenbakiarekin. 

Prezioa

Eskaintza pertsonalizatua egitea nahi baduzu, hitz egin dezagun.