Denbora-zigiluen Agintaritza

Zure fitxategi elektronikoetarako ziurtagiri seguruena.

Bidali eskaera bat Correosen denbora-zigiluen zerbitzura gure webgunearen bidez. 
Zerbitzuak denbora-zigilu bat sortuko du, hauekin: Correosen denbora-zigiluaren hash-a, data, ordua eta sinadura elektronikoa.
Bidali egingo dizugu, zeuk gorde dezazun.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena:

Zerbitzu honen bidez, bermatu egiten dugu fitxategi edo dokumentu bateko informazioa ez dela aldatu zigilua sortu zenetik, denbora igaro arren aldatu ez dela egiaztatzeko. Hori dela eta, zure fitxategi elektronikoentzako ziurtagiri seguruena da:

Faktura elektronikoak: garrantzitsua da faktura baten igorpen- eta sinadura-data jakitea, eragin juridikoak ditu eta.

Kontratuen sinadura: kontratu baten sinadura-datak zehazten du alderdien betebeharrak eta eskubideak noiz sortzen diren.

Lehiaketetan aurkeztea: lizitazio aurreko prozesu osoak zenbait ekintza dakartza, eragin juridikoak dituztenak lehiaketaren datatik aurrera.

Aldizkari ofizialetako argitalpenak: aldizkari ofizialetan egiten diren hainbat argitalpen, hala nola legeak edo arauak, indarrean sartzen dira argitaratzen direnetik aurrera, egun beretik, biharamunetik edo denbora jakin batean izan daitekeelarik. Hori dela eta, oso garrantzitsua da argitalpen-data horrek konfiantzako norbaiten sinadura izatea denbora-zigiluan.

Jabetza intelektualaren babesa: obra literario, artistiko edo zientifiko bati denbora-zigilu bat jartzea metodo ona da sortzailearen jabetza intelektuala plagio edo eskakizun legalen aurrean babesteko.

Aseguruak:

Polizak: polizaren sinadura-datak zehazten du alderdien betebeharrak eta eskubideak sortzen diren unea.

Perituak: perituek egindako argazkiei zigiluak ezartzeko aukera ematen du, aseguratutako interes bat modu jakin batean zegoela egiaztatu ahal izateko.