Correos Add

Zure datu-baseak estandarizatzen eta aberasten ditugu, zure merkataritza-kanpainak optimizatzeko.

Zergatik Correosen.

Adituak garelako zure datu-baseetako informazio desegituratua kalitatezko informazio ordenatuan bihurtzen:

Zure kanpainak optimizatzea bidalketen hobekuntzari esker. 
Iruzurra saihesten laguntzen du
Zure datu-basea aberasten du, zure bezeroa hobeto ezagutzeko aukera ematen dizun informazioarekin
Zure komunikazio komertzialak hobetzen ditukalitatezko helbide fidagarriekin.
Kanpaina bat egitean saihets daitezkeen kostuak aurrezten ditu.
Aldea egiten du zure lehiakideengandik, eta hedapen handiagoa lortzen du.
Erosotasun handiena zure enpresarentzat, Correosetik arduratuko baikara guztiaz. 

Gehiago jakin nahi al duzu?

Idatzi correosdirecto@correos.com helbidera, eta neurrira prestatutako proposamena egingo dizugu.

Zer zerbitzu sartzen dira Correos ADDn?

Helbideen normalizazio informatizatua:fitxategiaren tratamendu automatizatua, errepikatutako datuen kopiak normalizatu edo ezabatzen dituena, jakinarazpenen igorpenean hutsegiteak murrizteko.

Helbideen eskuzko normalizazioa:fitxategiaren eskuzko tratamendua, prozesu automatikoek datuen kalitatea hobetu ez dutenean, modu honetan normalizatzen dira helbideak.

Helbideen aberaste informatizatua: biztanleriaren eta bidearen EIN kodeak, errolda-saila eta helbidearen koordenatua sartzea fitxategiko erregistro bakoitzean, bidalketak hobetzeko erregistroaren geokokapen egokia lortzeko.

Helbidea katastroko informatizazioaren bidez aberastea: Erregistro Katastralean alta eman zaien helbide normalizatu guztietan, tratatutako atariari dagokion informazioa sartzea, betiere helbide normalizatuaren identifikatzaile uniboko gisa jokatuko lukeen katastroko erreferentzia bati lotuta.

Informazioaren atzitzea neurrira:Correosek estatu mailan 20.000 postari baino gehiagoko sarea du, eta egunero aritzen dira euren banaketa-eremuan. Hala, informazioa modu aktiboan nahiz pasiboan jasotzen dugu: datu-bilketa, neurketak, ebaluazioak edo inkestak.  Zerbitzu hau funtsezko informazio-iturri berri bihurtzen da honako hauek egin nahi dituzten enpresentzako: Facing ikuskapenak, koordenatu-eskuratzea, enpresei zein partikularrei inkestak egitea, datu-basea eguneratzea edo enpresetan nahiz etxeetan ziurtagiriak eta baliozkotzeak egitea.

Ohiko galderak

Zer da helbideen normalizazio informatizatua?

Fitxategi baten tratamendu automatizatua da, erregistro bakoitzaren datuak normalizatu eta estandarizatzen dituena:

  • Helbidearen izendapenak: udalerriak edo kaleak erlazionatzea, bai eta funtsezko informazio geografiko estatistikoa eranstea ere, bikoizketak identifikatzea are errazagoa izan dadin.
  • Posta-kodeak: helbide normalizatuari dagokion posta-kodea esleitu edo zuzentzea.
  • Herriaren izendapena: helbide normalizatua dagoen herriaren izen ofiziala esleitu edo zuzentzea.

Bestalde, hauteman egiten ditu fitxategian errepikatzen diren datuak eta ezabatu egiten ditu kopiak. Horrela, multzokatze-prozesuen bidez, datu-basearen informazioa sendotzen du.

Normalizazio-prozesuari ekin baino lehen, ezinbestekoa da normalizatu beharreko fitxategia bera aztertzea; hau da, fitxategi bakoitza normalizatu eta aberasteko dituen aukerak ezagutzen laguntzen duen estatistika bat. Horrez gain, zuzendu edo aberasteko prozesu baten ondoren lortutako emaitzen kalitatearen “neurketa” ere eskaintzen du.

Nola hobetzen du Correos Add-ek bezeroak atzematea?

Zure kanpaina komertzialak hobetzeko datu-baseak antolatzeaz gain, Correosen Landing Page bat sortzea eskaintzen dizugu, leads-ak atzeman eta sortzeko, eta, honela, bezero potentzialek izena ematea lortzeko.

Horren truke, pizgarri bat ematen zaio erabiltzaileari, hala nola lehiaketak, deskontu-kupoiak, produktu-laginak edota bisita komertzialak.

Bezeroa orrialdean QR kode, BIDI kode edo esteka baten bidez sartu ostean, ezinbestekoa da komunikazio komertzialak sortu dituen itxaropenak mantendu eta betetzea, baita xede diren lead-ak atzematea ere.

Faktorerik garrantzitsuena bisitaria motibatzea da, inprimakia bete dezan. Hori dela eta, ezinbestekoa da landing-eko informazioa argia eta egokia izatea. Behin erabiltzaileak inprimakia bete ostean, eskerrak emateko mezu elektroniko bat bidaliko zaio; halaber, bildutako informazioa fitxategi batean gordeko da, bezeroarekin harremanetan has zaitezen.

Zein da operatiboa?

Kudeatzaile komertzialak biltzen du bezeroak eskatutako informazioa, eta Correos Directo zerbitzuak eskaera aztertzen du. Jarraian, proposamen komertzial bat egiten da, bezeroari aurkezteko, haren neurrira egina.

Behin interesdunak proposamena onartuta, entrega-epea lanaren konplexutasunaren araberakoa izango da:

  • Txikia: 2 egun.
  • Ertaina: 3 egun.
  • Handia: 5 egun.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Tarifa (zergak kanpo) emandako zerbitzuaren eta kudeatu beharreko erregistro-bolumenaren araberakoa izango da. 5.000 erregistrotik beherako bolumena duten fitxategietan:

  • Helbideen normalizazio informatizatua: 0,02 € erregistroko.
  • Helbideen eskuzko normalizazioa: 0,25 € erregistroko.
  • Helbideen aberaste informatizatua: 0,01 € erregistroko.
  • Neurrirako informazioa atzitzea: neurrirako aurrekontua

Prezio bereziak eskaintzen dizkizugu, zure datu-basearen bolumenaren arabera

Zergak:

  • Penintsula/Balearrak: BEZa (%21).
  • Kanariak: IGICa (%7).
  • Ceuta edo Melilla: IPSIa (%9 Ceutan eta %4 Melillan).