Posta elektronikozko marketin-kanpaina

Hobetu zure negozioaren irismena eta areagotu zure bezeroen leialtasuna.

Hemendik

60 €

Zergatik Correosen

Zure bezeroekiko harremana hobetzeko aukera ezin hobea aurkezten dizugulako:

Zuzeneko komunikaziorako aukerarik merkeena eta gutxien inbaditzen duena eskaintzen dizugu.
Posta elektronikoaren marketin-bidalketak denbora errealean aztertuko ditugu.
Errorea eman duten edo itzuli diren mezu elektronikoen txostena prestatzen eta bidaltzen dizugu. 
Programatu bidalketak hoberen funtzionatzen duten orduen arabera
Gure langileek posta elektronikoa diseinatzen eta zure landing page delakoa sortzen lagunduko dizute. 

Produktuari buruzko informazioa

Posta elektronikoaren bidezko marketina “baimenen marketina” kontzeptupean sartzen da. Horren oinarria da aurretik erabiltzaileak ageriko baimena eman izana, inolako harremanik ezarri aurretik. Horrela, erabiltzaile interesdunek edo eskatu dutenek bakarrik jasoko dituzte zure mezuak.

Baimen horren ondorioz, zure komunikazioak ez dira nekagarriak edo intrusiboak izango, erabiltzaileak zure markaren informazioa ezagutzeko aurretiko interesa baitu.

Marketineko kanpaina bat bidaltzeko maiztasuna enpresaren beharren araberakoa da; halere, ohikoena da hilean 2 edo 3 mezu elektroniko bidaltzea (%28,48) edo hilean bat bakarrik bidaltzea (%25,32). Gogoan izan mezu elektroniko gehiago bidaltzea ez dela lehiakideen artean nabarmentzeko oinarria; zure bezeroen postontzia beteko duzu, ordea, eta ez dute nahiko zure informazioa jasotzen jarraitzerik.

Zure helburuak zein direnargi izatea eta kalitatezko edukia bidaltzea da garrantzizkoena, hainbat xede lortu nahi direla kontuan hartuta:

  • Sortu salmentak: % 47,47
  • Sortu lead-ak: % 46,83 
  • Sortu trafikoa edo bisitak: % 42,40
  • Sortu lead nurturing-a: % 23,42

Erabili hainbat metrika zure posta elektronikozko marketin-kanpainen emaitzak eta funtzionamendua ebaluatzeko:

  • Klik tasa: enpresen % 47,47k adierazi du azken 12 hilabeteetan mantendu egin dela; % 40,51k, berriz, igo egin dela dio; beraz, puntu bat jaitsi da 2017an erregistratutako zifrarekiko (% 41,52).
  • Irekiera-tasa: enpresen % 45,57k adierazi du azken urtean igo egin dela (hau da, 2017ko azterlanaren emaitzetan baino % 4 gehiago), eta % 44,94k adierazi du aldaketarik gabe mantendu dela.
  • Bihurketa: enpresen % 48,73k dio posta elektronikoko ekintzetan inbertsioa marketin-aurrekontuaren % 10 baino gutxiago dela, hau da, 2017koa baino 8 puntu gutxiago (% 56). Halere, nabarmentzekoa da aurrekontuaren %20tik %40ra bitarte posta elektroniko bidezko marketinean inbertitzen duten enpresek gora egin izana.
  • ROI: galdekatutako enpresen % 29,75ek adierazi du posta elektroniko bidezko marketinak sortutako diru-sarrerak egindako inbertsioaren % 10 direla. Horregatik, inkestatuen % 55,70ek posta elektroniko bidezko marketinerako inbertsioari eutsiko dio datozen hilabeteetan; % 37,97k, berriz, handitu egingo duela dio. 

Zure negozioaren beharretara egokitzeko bi modalitate daude:

  • Newsletter-a: aldizkako argitalpen bat da, erabiltzailearentzat interesgarriak diren gaiak biltzen dituena. Ohiko edukia izan ohi dira albisteak, nobedadeak, merkaturatzeak edo produktuei eta enpresari buruzko artikuluak. Haren helburu nagusia da epe luzerako balioa sortzea, erabiltzailearentzat eduki garrantzitsua eta eskaintza bereziak baititu.
  • Emailing-a: bezero fidelizatu bati publizitate pertsonalizatua bidaltzen zaio, harremanari eusteko eta harremana hobetzeko.
  • Formatua grafikoa da eta testu gutxikoa. Eskerrak emateko oharrak, ekitaldi pertsonal batengatik zorionak emateko oharrak, sustapenak, berriak edo produktu edo zerbitzu berri bat merkaturatzeko aukera ematen du. Epe laburreko helburu komertziala du, eta bezeroei azkar eta merke iristeko aukera ematen du.

Prezioak:

Kontsultatu gure tarifak; Correosen hoberenak ditugu.

  • 5.000 bidalketa: 60 €
  • 10.000 bidalketa: 90 €
  • 20.000 bidalketa: 150 €
  • 30.000 bidalketa: 220 €

Zerbitzua kontratatzen denetik 12 hilabeteko epean bidali beharko dira mezu elektronikoak, gehienez ere 3 bidalketetan.