Publicorreo Premium

Muga zure irudimenak jarriko du.

Zergatik Correos-en

Irtenbide ezin hobea eskaintzen dizugulako zure marka modu zuzen, zirraragarri eta sortzailean ezagutarazteko zure bezeroei:

Malgutasun handiagoa formatuari, koloreari eta pisuari dagokienez, bezeroengan eragin handiagoa izateko eta markarekiko duten harremana hobetzeko.
Zure bidalketetan sormena eta originaltasuna, gaur egungo kontsumitzaileak harritzeko eta haien fideltasuna suspertzeko.  
Bezero berriak erakarri publizitate-bidalketa paregabeekin, hasiera-hasieratik arreta erakartzeko.
Entregatze-bermerik handiena, produktuak etxeko kutxatilan edo postontzian entregatzeko saiakera bakarra du. Hori egiterik ez badago, gure langileek Iritsi izanaren abisua utzi behar dute, hartzaileak posta-bulegoan jaso dezan.
Zure negozioa lehiakideengandik bereiztea, marketin zuzeneko sustapen-igorpenei esker edo ezaugarri ezberdineko salmentei esker.
Erosotasun handiena zure enpresarentzat, Correosetik arduratuko baikara guztiaz. 

Nola funtzionatzen du Publicorreo Premium zerbitzuak?

Prestatu bidalketa 50 edo 100 aleko paketetan, bidalketaren azalean “Publicorreo Premium” izena jarrita.
Neurrien batura ezin da 90 cm baino handiago izan, eta neurriak ezin dira 9 x 14 cm baino txikiagoak izan. Halaber, gehienez 2 kg onartzen dira unitate bakoitzeko.
Ekar iezazkiguzu zure bidalketak Correoseko edozein bulegotara edo onarpen-unitate batera, bidalketa masiboa bada. 
 Utzi eta 2-4 egun baliodunera iritsiko zaie zure jakinarazpena hartzaileei.

Produktuari buruzko informazioa

Zerbitzu hau Correosekin kontratupean bakarrik ematen da . Correoseko bezero egin nahi baduzu, egin klik hemen.

Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:

Gehienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm; neurri batek ere ezin du 60 cm gainditu.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 104 cm, eta neurri batek ere ezin du 90 cm gainditu.

 

Gutxienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9 cm.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 17 cm, eta neurri batek ere ezin du 10 cm baino txikiago izan.

Zerbait txikiagoa bidali nahi baduzu, ez zaitez kezkatu, nahikoa duzu 10 x 7 cm-ko etiketa bat eranstearekin, bertan helbidea eta frankeoa adierazita.

Eta ez dezala 2 kg baino gehiago izan!

Bidalketa horiek beti modu arruntean bidaltzen dira, eta hainbat modutan aurkeztu ahal izango dira:

  • Irekiak: eskuzko tratamendua eta manipulazioa ahalbidetzen dutenean.
  • Itxiak: bidalketaren egoerak langileei edukia ziurtatzen uzten dienean, onartzeko prozesuan batez ere. Helburua da bidalketek produktuaren berezko ezaugarriak betetzen dituztela berrestea.
  • Plastikozko bilgarriekin: Correoseko zerbitzu komertzialek baimentzen dutenean.

Bilgarriak edukiaren osotasuna bermatu beharko du. Orobat, bidalketaren azalean “Publicorreo Premium” adierazpena agertu beharko da, Ordaindutako Frankeoa koadrotxoan.