Gomendioak
- Mezua: hartzailearentzat garrantzitsua izan behar du, mugikorrean jasoko baitu. Ziurtatu esan behar duzuna hartzailearentzat garrantzitsua dela eta laguntzen diola.
- Aukera eta aurkezpena: mezua bezain garrantzitsua da aurkezteko une egokia aukeratzea. Lehenengo bidalketetarako, eta batez ere ohiko bezeroa ez bada, gogoratu zure enpresaren izena mezuan eta bidaltzailearen eremuan jarri behar duzula. Gainera, kanpaina astelehenetik ostiralera eta eguneko orduetan bidaltzea gomendatzen dizugu, traba ez egiteko.
- Laburra eta zehatza, baina atsegina: adiskidetsuago izan dadin harridura-zantzuak, emojiak edo agur-mezua jarri. Kontuan hartu laburra eta atsegina izan behar duela. Pertsona edo enpresa hartzailearen izena baduzu, aipa ezazu. Keinu oso pertsonala da, aldea egiten duena.
- Kupoia eta eskaintza, beti letra larriz: zure sustapenaren barruan nabarmendu behar dira, begiratu bakar batean ikusteko.
- Aukeratu mezuko gako-hitzak: pentsatu zer mezu komunikatu nahi duzun, aukeratu 2 edo 3 gako-hitz eta idatzi mezu labur bat hitz horiek aipatuz.
- Errespetatu beti hartzailearen nahiak: erabiltzaileari baja emateko aukera eman, garrantzitsua baita mezuak jasotzeari uzteko aukera ematea, noizbait hala nahi badu.
- Eman informazio gehiago: sortu zure landing-a behar duzun guztia karaktere gutxi batzuetan komunikatzeko, eta erantsi esteka SMSan. Hala, nahi izanez gero, erabiltzaileak zure negozioari buruzko informazio gehiago izango du.
Prezioak:
Kontsultatu gure tarifak; Correosen hoberenak ditugu.
- 1.000 bidalketa: 60 €
- 3.000 bidalketa: 140 €
- 5.000 bidalketa: 210 €
- 10.000 bidalketa: 400 €
Zerbitzua kontratatzen denetik 12 hilabeteko epean bidali beharko dira SMSak, gehienez ere 3 bidalketetan.