Moldagarria: Zerbitzuaren ezaugarriek aukera ematen diete bezeroei beren beharretara hobekien egokitzen diren kanpainak Correosekin planifikatzeko, bai bezeroaren datu-baseko erregistroak berrikusiz, bai ezarritako baldintzak betetzen dituzten erregistro berriak jasoz.
Erabilera anitzekoa: Gehien eskatzen den informazio motari dagokionez, kalean bertan datuak eskuratzean datza, batez ere negozio jakin batzuena. Adibidez, logo edo marka jakin batzuei buruzko informazioa, edukiera-datuak, kontagailuen irakurketak edo ibilgailu baten bastidore-zenbakiak jabearekin hitzordua eskatuta, negozioaren fatxadari buruzko xehetasunak, etab. Halaber, interesguneak, bideen inguruko gorabeherak, higiezinen monitorizazioa identifikatu ahalko dira edo, bestela, aurez aurreko inkestak egin ahal izango dira, gero enpresarentzako estatistika erabilgarriak eraikitzeko.
Erabilgarria: Beraz, Correoseko bezeroek beren datu-baseak aktibo mantendu, egiaztatu eta eguneratu ahal izango dituzte, haien tipologia edo helburuak edozein direla ere.
Erraza: Bezero bakoitzak bere erabiltzaile-ataria izango du. Espazio intuitiboa da, nabigatzeko erraza, eta kanpaina aktibo guztiei buruzko informazioa kontsultatu ahal izango da bertatik. Halaber, landu diren erregistro adina zerbitzu-agindu izango dituzte kanpaina horiek. Plataformatik, bezeroak zerbitzu-agindu bakoitzeko informazio-eskuraketaren emaitzak kontsultatu eta deskargatu ahal izango ditu, baita horri lotutako edozein multimedia-elementu ere.