Berehalako komunikazio digitalak.
Hemendik
600 €
Correosen Postontzi Digitala zure enpresaren beharretara egokitzen da, eta, horretarako, erraztu eta sinplifikatu egiten ditu zure bezeroei dokumentu digitalak bidaltzeko lana, alekoak zein masiboak izan, seguruago, modernoago, errazago eta erosoago den komunikazio-kanal baten bidez, eta kanpoko sistemekin integratu beharrik gabe.
Zuk zure enpresa erregistratu besterik ez duzu egin beharrik igorle gisa plataformaren barruan, bezeroekin komunikazio-kanal seguruak, pribatuak eta konfidentzialak sortzen hasteko: izan ere, soilik harpidetza bidez sartu ahal izango diraPostontzi Digitalaren edukira. Igorle bakoitzak behar beste komunikazio-bide edo harpidetza ezar ditzake.
Zure enpresa korporazio handia bada, zure sistema korporatiboetatik automatikoki eta era masiboan bidaltzeko aukera eskaintzen dizugu, integrazioaren bidez eta Correosekin kontratu bat sinatu ondoren:
Komunikazioak bidaltzea baimendu aurretik, plataformak bermatzen du komunikazio-kanala balioztatuko dela kontratu bat sinatuz edo hartzaile bakoitzaren gonbidapen- eta baimen-sistema baten bidez.
Igorlea izanez, mota guztietako dokumentuak bidal ditzakezu, hala nola fakturak, nominak edo aldizkariak. Horiek zure Postontzi Digitaleko karpeta pertsonalizatuan sailkatuko dira , ordenatuta eta automatikoki eskuragarri, zure bezeroek edozein lekutatik eskuratu ahal izan ditzaten.
Gainera, trazabilitate-zerbitzu bat izango duzu, egindako bidalketak dataren arabera aztertzeko, zenbat jaso eta irakurri diren jakiteko.
Bestalde, laster Postontzi Digitalak aukera emango die igorleei bezeroekin bi norabideko komunikazioak egiteko, egindako bidalketei erantzun ahal izateko, testua eta dokumentu berriak erantsita.
Dokumentuen sinadura elektronikoa sartuko da, zure bezeroei bidaltzen dizkiezun poliza edo kontratuak sinatuta itzuli ahal izateko.
Eta ziurtatutako dokumentazioa bidali eta jaso ahal izango da, legezko balioa duten komunikazio elektronikoen bidez.
Zerbitzu honek bidalketa-bonu hauek eskaintzen ditu (zergak kanpo), zure beharretara gehien egokitzen dena aukera dezazun:
Korporazio handien kasuan, zerbitzua Correosekin kontratu bat sinatuz ematen da. Horren aurretik, baina, eskaintza pertsonalizatua aurkeztuko dugu, aurreikusitako bidalketa-bolumenaren arabera.