Zure bezeroen ordainketentzako erosotasun eta segurtasunik handiena.
Gure bulego informatizatuetako edozeinen bidez onartzen dugu enpresek jaulkitako ordainagiriak kobratzea. Herritarrek kobrantza hori jasotzen dutenean, berehala ordaintzen dute eta Correosetik ordainagiria mekanikoki balioztatzen dugu.
Enpresa gisa, egunero jasoko dituzu kobratutako ordainagirien datuak gure bulego guztietan, AEBren 57. arauak ezartzen duen bezala. Gainera, enpresak erabakitzen du likidazioak hamabostean behin edo hilean behin egiten diren.