Aurreztu denbora eta dirua, erosotasuna irabazten duzun bitartean Correos Empresas Aurreordainketa Txartelarekin, hots, zure negoziorako behar duzun soluzioarekin.
Empresas Aurreordainketa Txartelaren abantailez hitz egitean, tresna honek eskaintzen dizun kudeaketa-gaitasunari buruz ari gara. Zuk erabakitzen duzu zenbat diru izan dezaketen langileek, zertan gastatu dezaketen eta zer jakinarazpen jaso nahi dituzun horien jardueraren inguruan (gastu-muga, atzerrian egindako erabilera, txartel-blokeatzeak...).
Zure taldeak nahi duzun tokian ordaindu ahal izango du, baita Google eta Apple Pay aplikazioekin ere gutxi barru. Baina, gainera, era seguruan egingo du. Zure negozioarentzat segurtasuna bermatzea gure arauetako bat.
Zure langileetako batek txartela erabiltzen duen bakoitzean, jakinarazpen bat jaso ahal izango duzu zure mugikorreko app-ean, tiketaren argazki bat igo eta gastua etiketa dezaten. Halakoxe erraza! Une horretatik aurrera, jardueraren txosten osoa unean bertan izango duzu eskura. Guztia kontrolpean izateak jada ez du zertan odisea bat izan beharrik.
Hala ere, txartel hori bere eraginkortasunagatik nabarmenduko duzu zure egunerokoan. Antolaketa eta aurreikuspena funtsezkoak dira edozein negoziotan, baina badakigu ezin dugula beti guztia garaiz egin. Zure kudeaketak programatu ahal izango dituzu, eta egin ez baduzu... Ez kezkatu! Zure txartelak unean bertan kargatzen dira.
Ez dizugu proposatzen lan gutxiago egitea, hobeto lan egitea baizik. Badituzu dagoeneko hamaika gauza egiteko. Gastuen kontuan, utzi zure txartelei zure ordez lan egiten ekintza programatuekin eta jakinarazpen automatikoekin. Ez duzu etengabe oharrak egiten ibili beharrik eta, gainera, zure ordainketak erraz eta leku bakar batean ikusiko dituzu. Denbora aurreztu eta finantzak optimizatzea da ametsa