Correosetik munduko edozein tokitara.
Badakigu turismoa garrantzitsua dela eta, horregatik, sektore horretara bideratutako produktu-barietate zabala eskaintzen dugu, turistari bere bidaian laguntzeko eta nahi duenarekin partekatzeko, nonahi dela.
Gure Agente Turistikoak zerbitzuarekin, Correosek guztion eskura jartzen du herrialde osoko gune turistiko nagusietan zabaldutako baimendun establezimendu-sare zabala. Turismo-sektorea ondo baino hobeto ezagutzen duten enpresak dira, eta zerbitzu hori ahalik eta bermerik handienarekin emateko behar den gaitasun teknikoa nola antolatzailea dute.
Gure agenteen sustapen- eta salmenta-jarduera hori Correosek babesten du beti. Horretarako, postontziak instalatzen dira, sektorearen beharrei erantzuteko bereziki diseinatuta daudenak, eta liburuxkak, poltsak eta zigilu ofizialak banatzen dira, establezimendu bakoitzean turismo nazionala sustatzeko.
Horrela, gure agente turistikoei esker, turistak gure zigilu ofizialak erosi ahal izango ditu bere gutunak eta posta-txartelak munduko edozein lekutara bidaltzeko, edo, zegoen ostatuan zerbait ahaztu bazaio, bere gauzak erosotasun osoz berreskuratu ahal izateko.
Bidalketa gure postontzi batean utzi besterik ez duzu egin beharrik, eta helmugara iritsiko dela bermatzen dizugu, nazionala zein nazioartekoa izan.
Hori bai, gutunaren edo posta-txartelaren zigiluek baldintza batzuk bete behar dituzte:
• Zein herrialdetan jaulki den azaltzen du: Espainia.
• Zein erakundek jaulki duen azaltzen du: Correos.
• Tamaina honako hau da: 40,9 x 28,8 mm / 24,5 x 35 mm.
• Zigiluaren eskuineko oinean “Ñ” hizkia agertzen da.
• FNMT bidez inprimatu dela ziurtatzen da inprenta-oinean.
• Zigiluaren prezioa eurotan edo letretan agertzen da, dagokion tarifaren arabera.
• Fosforoaren bereizketa bat du, paperean bertan edo inprimatzeko tintan.
Bestalde, frankeoaren balioa zenbakizkoa izan daiteke, eurotan edo letretan adierazita, eta lau tarifa-mota ere izan ditzake, helmugaren arabera:
• A tarifa: 20 gr-ra arteko gutun edo posta-txartel nazional “normalizatuarentzat”.
• A2 tarifa: 50 gr-ra arteko gutun edo posta-txartel nazional arrunt “ez normalizatuarentzat”.
• B tarifa: Europara zuzendutako (Groenlandia barne) 20 gr-ra arteko nazioarteko gutun edo tarjeta postal (posta-txartel) arrunt “normalizatuak”.
• C tarifa: munduko gainerako tokietara bidaltzen diren 20 gr-ra arteko nazioarteko gutun edo posta-txartel arrunt “normalizatuarentzat”.
Informazio gehiago behar baduzu, gure tarifak kontsulta ditzakezu.