Aldizkako argitalpenak

Egunkari eta aldizkarien bidalketa preziorik onenean eta helmuga guztietara.

Zerbitzu gehigarriak

Posta-helbideen normalizazioa

Kontratua duten bezeroentzat.

Zure helbideen kalitatea optimizatzen dizugu.

INFORMAZIO GEHIAGO

Itzulketei buruzko informazioa

Kontratua duten bezeroentzako

Zure izenean kudeatzen ditugu itzulketak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Etxean jasotzea

Kontratua duten bezeroentzako.

Zure paketeak etxean edo biltegian jasotzen ditugu. Erabilgarritasuna bidalketaren bolumenaren eta entrega-gunearen araberakoa da.

 

Prestatu zure bidalketa eta jarri harremanetan zure gestore komertzialekin aldizkako zure argitalpena balioztatu dezan.  
Etorri gu ikustera gertuen duzun Correoseko bulegora edo gure Harrera Zentroetarako batera.
Utzi aldizkako argitalpena dagokion albaranarekin batera. 

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Zerbitzu hau argitaletxeek edo enpresa banatzaileek bakarrik erabil dezakete eta aurretiaz Correoseko Merkataritza Zerbitzuek baimendu behar dute.

“Aldizkako argitalpen” gisa kalifikatu ahal izango dira soilik egunkariak edo eguneroko prentsa, eta baita informazio orokorreko edo gai espezializatuetako argitalpenak ere: teknikoak, zientifikoak, profesionalak edo publiko jakin bati zuzendutakoak.

Argitalpen bakoitzak bere baimena izan behar du, eta, hori lortzeko, Correosek ezarritako baldintzak bete beharko ditu:

Argitalpeneko testuaren edukiaren arabera:

  • Titulu berbera ale bakoitzean.
  • Eduki askotariko testu eta artikuluak.
  • Publizitatea ezin da izan eduki osoaren 2/3 baino gehiago (tartekoak barne).
  • Orrituta egon behar du.

Argitalpenaren aldizkakotasunaren arabera:

  • Gutxieneko aldizkakotasuna: hiru hilean behin
  • Urteko gutxieneko ale-kopurua: 1.000 ale.

Argitaletxeei eta enpresa banatzaileei eskatzen zaizkien baldintzak:

  • Espainian edo Europar Batasuneko beste herrialde batean editatuak eta inprimatuak izan behar dute.
  • Argitalpenak lege-gordailu zenbakia, ISSN edo NIPO izan behar du.

Argitalpenarekin batera entregatu ahal den edukiaren arabera:

  • Gehigarriak: atal berezi erantsi bat da, argitalpenaren gai bera duena.
  • Tartekoak: orria edo orri-multzoa, aske edo argitalpenean bertan lotuta egon daitekeena, baina formatu ezberdinekoa. Publizitatea edo promozioak izan ohi dituzte, eta produktuen laginak ere izan ditzakete. Argitalpen bakoitzeko tarteko kopurua mugagabea da, baldin eta horren gainerako publizitateari gehituta edukiaren 2/3 ez badu gainditzen. Tarteko horien tamaina argitalpenaren tamaina berekoa edo hura baino txikiagoa izango da beti.
  • Balio-lagina/Sachet (poltsatxoa): behin bakarrik kontsumitzeko produktuaren lagina, argitalpenari edo tartekoari itsatsita egon behar dena. Ezin dira 3 lagin baino gehiago egon argitalpen bakoitzeko, eta argitalpenak baino tamaina txikiagoa , 50 gr baino gutxiago eta gehienez ere 5 milimetroko lodiera izan behar dute.

Bidalketaren xehetasunak

Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:

Gehienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm; neurri batek ere ezin du 60 cm gainditu.

Gutxienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9 cm.

 

Eta ez dezala 2 kg gainditu!

 

Jada guri nora bidali nahi duzun esatea besterik ez zaizu geratzen:

Eremu nazionala:

  • A eremua*: udalerrira bertara, probintzietako hiriburuetara, Correosen administrazioak dituzten herrietara eta Correosek zehaztutako 50.000 biztanletik gora dituzten herrietara zuzendutako bidalketak.
  • B eremua: gainerako helmugak.

Nazioarteko eremua:

  • 1. eremua: Europa, Groenlandia barne.
  • 2. eremua: zerbitzua eskaintzen duten gainerako herrialdeak.

 

Eta Correosetik hori entregatzeaz arduratuko gara:

  • 800 gr-ra arteko bidalketak hartzailearen etxeko postontzian edo kutxatilategian utziko dira.
  • 800 gr baino gehiagoko bidalketetan, hartzaileari oharra utziko zaio bere helbideari dagokion Correos bulegoan jaso dezakeela jakinarazteko. Hala ere, bidalketa etxean entregatzea eska dezakezu, “Bidalketak etxean entregatzea” zerbitzu gehigarria kontratatuz.

 

Gainera, kontuan hartu behar dituzu zenbait baldintza:

  • Gutxienez 50 ale bidalketa bakoitzean, nazioarterako bidalketak eta nazionalak gehituta.
  • Tamaina txikiko bidalketak Correosen edozein Posta-bulegotan egin daitezke. Bidalketa handiak egiteko, Correosek probintzia guztietan dituen Onarpen Masiboak Hartzeko Zentroetara jo beharko da.
  • Correoseko Merkataritza Zerbitzuek baimendutako enpresa editoreek eta banatzaileek soilik erabili ahal izango dute “Aldizkako Argitalpenak” posta-tarifa. Posta eremuan aldizkako argitalpen gisa kalifikatuak izateko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren emango da baimena egunkariko edo aldizkariko izenburu edo goiburu bakoitzeko.
  • Bidalketak edukia egiaztatu ahal izateko moduan prestatu behar dira.
  • Bidalketak gutun-azal itxietan egiten badira, "Posta ikuskaritzarako, hemendik ireki” oharra eramango dute hegaletako batean.
  • Plastikozko bilgarriak onartu ahal dira, baldin eta bidalketaren atzealdean zerrenda opaku edo zuri bat badaramate, inprimatze ezabaezina ahalbidetzen duena, bai mekanikoa, bai eskuz idatzitakoa.

Entregatzeko epeak

Correosetik bermatzen dizugu zure bidalketa lehenbailehen entregatuko dugula:

Eremu nazionala: 4 egun naturaletan bidalketen %90. Arratsaldeko txanda duten bulegoetan 16:00ak baino lehen utzitako bidalketetarako, edo 14:30ak baino lehen goizeko ordutegia duten bulegoetarako.

Nazioarteko eremua:

  • Europa: 3-8 egun naturalen artean, jatorri eta helmugaren arabera.
  • Gainerako helmugak: herrialdearen arabera.

Prezioak

Eskaintza pertsonalizatu bat egitea nahi baduzu, utz iezazkiguzu zure datuak hemengo inprimakian.