Saldu internet bidez estatu mailan eta Portugalen, arriskurik eta inbertsiorik gabe.
Correosek eskubidea du iragarle, ekoizle edo sortzaile oro ikuskatzeko, betatzeko edo haren jarduera eteteko, baldin eta kalitate-bereizgarria lortzeko beharrezko baldintzak betetzen ez baditu:
Eskaerak astelehenetik ostiralera (jaiegunak sartu gabe) bidaliko dira estatu mailan, Correosen Paq Premium zerbitzua erabiliz. Bidalketa estandar bat entregatzeko lehen saiorako gehienezko epea 24 ordutik 48 ordura bitartekoa da, helmugaren arabera eta larunbatak kontuan hartu gabe.
Correosen eskubidea dugu entregak edo bilketak egiteko adostutako ordutegiak aldatzeko, gure antolaketa-beharren arabera.
Zure bezeroak aukeratu ahal izango du etxean, Correoseko bulego batean edo CityPaq batean jaso nahi duen. Zure produkturen ezaugarriak direla-eta modalitate guztietan entregatzea ezinezkoa bada, egoera hori produktuaren fitxan zehaztu beharko duzu. Correosek sinadurapean adierazitako helbidean entregatuko dela bermatzen du:
Gogoratu baldintza hauek onartzen badira soilik ziurta dezakegula SMS edo mezu elektroniko horien bidalketa:
Bestalde, zure bidalketen egoerari buruzko informazioa izango duzu uneoro, gure lokalizatzailearen bidez. Bertan, itzultzearen edo entregako hutsegitearen arrazoiak eta hori konpontzeko hartu ditugun neurriak kontsultatu ahal izango dituzu.
Bigarren entrega saioa lehen saioaren biharamunean eginen da helmuga nagusietarako, eta egun bat beranduago 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietarako.
Produktuen prezioak BEZa barne dela erakutsiko dira, bai eta eskaintzan aplikagarri diren igoera edo deskontuak eta jasanarazten zaizkion gastu gehigarriak ere. Hala, bezeroak produktuaren azken prezioa jakin ahal izango du erosketa-orgara gehitu aurretik, ez baitu bidalketa-gasturik bere gain hartu beharko.
Erosketa-inprimakia betez eskaera bat egitean, une horretan indarrean dauden prezioak eta salmenta-baldintzak onartzen dira, eta, beraz, ezin izango dira aldatu bi aldeek berariaz adosten ez badute.
Ordaintzeko moduak zordunketa- edo kreditu-txartelak edo PayPal izango dira, eta bezeroak txartelaren laburpenean ikusiko duen kargua Correosen izenean egongo da. Gogoan izan batzuetan 60 egun arteko atzerapenak izan daitezkeela kobrantza-eragiketetan.
Bezeroak erosketaren faktura nahi badu, Correosek eskaera tramitatuko du eta garaiz igor dezazun jakinaraziko dizugu.
Bezero batek erositako produktuaren izakinik ez baduzu, egoera hori berehala jakinarazi beharko diozu Correosi, eta ordaindutako zenbatekoa itzuliko dizugu.
Kreditu- edo zordunketa-txartelarekin eskaera bat egitean ordainketa baimendu ondoren, bankuak eskaeraren zenbateko osoa atxikiko du onartzen duzun arte. Edozein arrazoirengatik ezeztatu behar izanez gero, bankuak ez du transferentziarik egingo eta dagokion zenbatekoa bezeroaren kontuan libratuko du berriro. Prozesu horrek 3 eta 5 egun natural bitartean iraun dezake; beraz, bezeroak onartu beharko du ez Correosek ez saltzaileak ez dutela erantzukizunik zenbatekoa bere kontuan libratzen bankua atzeratzen bada.
Produktu bakoitza deskribapen batekin aurkeztu beharko da, bezeroari bere funtsezko ezaugarrien berri emateko eta erosketa eragiteko:
Correosek saltzaile bakoitzari bezeroak erositako produktuen berri emango dio, gure marketplaceak eskaera berean hainbat saltzaileren produktuak erosteko aukera ematen baitu.
Gogoan izan saltzailea dela erantzule bakarra eskaeraren bat errefusatzen bada. Horregatik, Correos Marketen salgai dituen produktuen stocka eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartu behar du.
Saltzaileak kudeatuko ditu bezeroak erositako salgaiak, bidalketa-etiketa erabiliz. Etiketa hori bere kudeaketa pribatuko eremuan prozesatuko du.
Indarrean dagoen legediaren arabera, bezeroak ezin izango ditu eskaera jakin batzuk itzuli:
Saltzaileak bere gain hartu behar ditu bezeroaren eta kontsumitzailearen eskubideak erregulatzen dituen araudiaren ondoriozko betebeharrak, eta kontratuari uko egiteko aukera eskaini behar dio 14 egun naturaleko epean erosketak itzuliz. Bezeroak jatorrizko bilgarririk gabe itzultzen badu produktua, erosketan ordaindu zuena baino gutxiago itzuli ahalko zaio.
Itzultzeko epea 14 egun naturaletan amaituko da, eskaera entregatu zen egunetik zenbatzen hasita. Bezeroak eskaera berean produktu bat baino gehiago erosi baditu eta bereizita entregatu bazaizkio, azken produktua jaso duen egunetik hasiko da epea.
Produktu bat itzultzeko eskatzeko, bezeroak saltzailearekin harremanetan jarri behar du bere fitxan agertzen diren harremanetarako datuak erabiliz. Horrela, saltzailea izango da itzulketa kudeatzeko eta bezeroari dagozkion ondorioen berri emateko arduraduna.
Bezeroak eskaera bat itzuli nahi badu baina saltzaileak Correosen eskutik ordainketarik jaso ez badu, Correosekin jarri beharko du harremanetan, geuk itzul diezaiogun erosketagatik ordaindutako zenbatekoa bezeroari.
Bezeroaren eta saltzailearen arteko auziak haiek zuzenean konponduko dituzte, beraz, irtenbide adiskidetsua lortzen saiatu beharko dute. Behar izanez gero, eskatutako produktua birbidali edo itzuliko da.
Saltzailea eta bezeroa enpresaburu eta kontsumitzaile badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 524/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, Europako Batzordeak auziak judizioz kanpo ebazteko online plataforma bat eskaintzen du, zure erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.
Correosek ez du inoiz erantzukizunik izanen honako egoera hauen aurrean:
Llámanos al 915 197 197. De Lunes a Viernes (salvo festivos) de 10:00 a 18:00.
Escríbenos y te contestaremos en un plazo de 24h market@correos.com