Correosen argitalpen-sektoreari laguntzen diogu, liburuak bidaltzeko gure zerbitzuaren bidez.
Kontratua duten bezeroentzat.
Zure helbideen kalitatea optimizatzen dizugu.
Kontratua duten bezeroentzat.
Zure helbideen kalitatea optimizatzeko tresna ezin hobea eskaintzen dizugu; horrela, zure kanpainak bezerogaiengana iritsiko dira. Normalizazioa eskuz edo automatikoki egin daiteke. Helbide-fitxategiak formatu estandarrean aztertu eta zuzentzen ditugu, eta zure datu-baseak aberastuko ditugu merkataritza-komunikazioak hobetzeko.
Kontratua duten bezeroentzako
Zure izenean kudeatzen ditugu itzulketak.
Kontratua duten bezeroentzako
Sorta masiboen bidalketen kasuan, zure izenean kudeatzen ditugu bidalketa arrunten itzulketak eta telematikoki jakinaraziko dizugu itzulketen arrazoia.
Gainera, etxera bidaliko dizkizugu itzulitako bidalketak eta sailkatu egingo ditugu itzulketen arrazoiak, haiei buruz jakinarazi baino lehen.
Kontratua duten bezeroentzako.
Zure paketeak etxean edo biltegian jasotzen ditugu. Erabilgarritasuna bidalketaren bolumenaren eta entrega-gunearen araberakoa da.
Deskribapena:
Argitaletxeek, banatzaileek edo baimendutako ikastetxeek bidalitako liburu koadernatuak edo faszikuluak bidaltzea, material bideografikoa eta fonografikoa barne. Ezin dute beren estalkietan dagoen publizitatea baino eduki, eta ez dugu gutxieneko bidalketa-kopururik eskatzen.
Argitaletxe txikiei eta liburu-banatzaileei laguntzeko, Correosen aurten ere PostLibris programa daukagu. Programa horren bidez, baldintza eta deskontu onuragarriak eskaintzen dizkiegu, postaz bidali ahal izateko. Bidali nahi diren liburuen pisuaren eta tratamendu eta entrega motaren araberakoak izango dira deskontuak.
Bidalketaren xehetasunak:
Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:
Gehienez:
• Gutun-azala edo kaxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm; neurri batek ere ezin du 60 cm gainditu.
Gutxienez:
• Gutun-azala edo kaxa: 14 x 9 cm.
Eta ez dezala 2 kg baino gehiago izan!
Azkenik, nora bidali nahi duzun esan beharko diguzu:
Eremu nazionala:
• A eremua: jatorrizko udalerrian barnera, probintzietako hiriburuetara, Correosen administrazioak dituzten udalerrietara eta Correosek zehaztutako 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietara zuzendutako bidalketak.
• B eremua: bestelako helmugak.
Nazioarteko eremua:
• 1. eremua: Europa (Groenlandia barne).
• 2. Eremua: zerbitzua eskaintzen duten gainerako herrialdeak.
Kontuan hartu behar dituzu zenbait baldintza:
• Ez da beharrezkoa gutxieneko kopuru bat eramatea bidalketa bakoitzean.
• Honelako bidalketa txikiak Correoseko edozein bulegotan egin daitezke. Bidalketa handiak egiteko, probintzia guztietan ditugun Onarpen Masiboak Hartzeko Zentroetara jo beharko da.
• Argitaletxeek, liburuen sektoreko banatzaileek, akademiek eta urrutiko ikastetxeek baino ezin izango dute “Liburuak” posta-tarifa erabili. Bidalketen bidaltzaileak agiri ofizialen bidez frogatu beharko du horietariko edozein dela bere enpresa-jarduera.
• Nahitaez sartu behar dira OR kodea eta tarifa espezifikorako sarbidea.
Entrega-epeak:
Correosek bermatzen dizu zure bidalketa lehenbailehen entregatuko dugula:
Eremu nazionala: 2-6 egun naturalen artean (bidalketen % 95ean). Arratsaldeko txanda duten bulegoetan 16:00ak baino lehen utzitako bidalketetarako, edo 14:30ak baino lehen goizeko ordutegia duten bulegoetarako.
Nazioarteko eremua:
• Europa: 6-8 egun naturalen artean, jatorri eta helmugaren arabera.
• Gainerako helmugak: herrialdearen arabera.