Bulegoetako sustapen-pantailak

Handitu zure markaren ikuspena Espainia osoan, gure bulegoetan instalatutako 1.300 sustapen-pantaila digital baino gehiagori esker.

Adierazi zure kanpainaren hasiera-data eta iraupena, eta aukeratu iragarkia zein pantaila edo bulegotan agertzea nahi duzun.
Gure eskaintzarekin pozik bazaude, bete eta sinatu zerbitzuaren baldintzak.
Ia prest gaude! Bidali zure iragarkia, eta heldu milioika pertsonarengana Espainia osoan.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Pantaila digital pertsonalizatuetako publizitatea geratzeko iritsi da. Zure publizitate-aurrekontua zatika inbertitzeak zure ahaleginak errentagarri bihurtzen eta zure negozioaren eraginak handitzen lagunduko dizu.

Correosen hori badakigu, eta egunetik egunera urrunago iristen lagundu nahi dizugu. Horregatik, bulegoetan pantaila digitalen sarea zure eskura jartzen dugu, gehien interesatzen zaizkizun herrian edo herrietan zure marka sustatzeko.

1.300 pantaila digital baino gehiago ditugu. Horiek guztiak kontratatuz gero, 88 milioi lagun ingururi helduko zara.

Kanpaina eta sormen bakoitzeko, pantaila bakoitzeko 4 errepikapen kontrata ditzakezu gehienez, hau da, emisio-kuotaren %33.

Gainera, gure pantailetan nahi duzun edukiaren publizitate digitaleko formatuak erakusteko aukera emango dizugu. Argazki estatikoak edo bideoak, dinamismoa emateko eta egunero gure bulegoetara etortzen diren pertsonen arreta erakartzeko. Zuk erabaki zer den zure negozioa bultzatzeko aukerarik onena.

Kanpaina bakar bat abiarazi eta berehala ebaluatu ahal izango duzu komunikaziorako sustapen-panel digitalen onura,emaitzen neurketari esker. Hala, erraza egingo zaizu hurrengo kanpaina optimizatzea eta zure markaren eta negozioaren sarrera-ahalmena ezagutzea.

Azkenik, imajinatu 5 minutuko itxaronaldian, horietako bitan zure bezeroek mugikorren pantailak begiratzeari uzten diotela eta zure markan arreta jartzen dutela. Hori da Correos-ek eskaintzen dizuna pantailetako publizitatearen sustapenarekin. 

Eragin-eremua

Gure pantaila-sarea Espainiako lurralde osoan banatuta dago

Zure negoziorako 1340 pantaila ditugu prest, 870 bulego baino gehiagotan banatuak, zure mezua nahi duzun publikoari helarazteko. 

Onena? Zure kanpainak segmentatu ahal izango dituzu hainbat aldagairi erantzunez, hala nola jarduera-eremua, kokapen geografikoa edo erabiltzaile jakinen etorrera.

Pertsonalizazioa

Kanpaina perfektua ez da existitzen, ala bai? Correosen uste dugu neurtu ezin dena ezin dela hobetu. Baina, horretarako, lehenik eta behin, zure esperientziari esker eragingarriak izango diren kanpainak abiarazi behar dira.

Aukeratu beharreko segmentazio-aldagaiei dagokienez, erraza jarriko dizugu. Zuk erabakiko dituzu jarduera-eremua, kokapen geografikoa edo jende gehien biltzen duten bulegoak.

Kontratatzeko baldintzak

Lege- eta marka-baldintzak

Sustapen-euskarri motei dagokienez, Correosek markaren baldintzak eta Espainiako publizitatearen lege-esparruan ezarritako baldintzak betetzeko emisio-murrizketak betetzen ditu.

Baldintza logistikoak

Onartutako publizitate digitaleko formatu guztiak hartu behar dituzu kontuan, irudienak eta bideoenak, zure iragarkiek bateragarritasun-arazorik izan ez dezaten:

  • Onartutako irudi-formatuak: JPG, JPEG eta PNG.
  • Onartutako bideo-formatuak: MP4, MOV, FLV, WMV, MPG, AVI, M2V, M4V, DIVX.

Prezioa

Kontsultatu gure bulegoetan zure kanpainari buruzko zalantzak, konpromisorik gabe; zure iragarkirako pantaila mota, orientazioa eta errepikapen kopurua baloratuko ditugu.