Ibilgailu baten salmentaren jakinarazpena

Correosi esker, zure autoaren salerosketa-izapideak ez dira izango arazo. Jakinarazi zure ibilgailuaren salmenta modurik errazenean.

13,59 €-tik aurrera

INFORMAZIO GEHIAGO
Ibilgailu baten salmentaren jakinarazpena 13,59 €-tik aurrera INFORMAZIO GEHIAGO
Zoaz Correosen bulegora. Gogoan izan ezin duzula izapide hori egin gure sukurtsal guztietan. Egiaztatu aldez aurretik zure probintziako Correosen zein bulegok ematen duen zerbitzu hori, eta joan bertara dagokion dokumentazioarekin. 
Jaso izapidearen eskaera zure helbide elektronikoan edo paperean.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Oraindik ez duzu argi zertarako balio duen ibilgailuen salmentaren jakinarazpenak? Legezko izapide horren bidez, ibilgailu baten salerosketa egiten den bakoitzean saltzaileak Trafiko-administrazioari jakinarazten dio haren titulartasun-aldaketa.

Gogoratu zerbitzu hau lehen aipatu ditugun bulegoetan bakarrik dagoela erabilgarri!

Ez ahaztu IAO! Salmenta Jakinarazpena eskatu ahal izateko, jatorrizko Identifikazio Agiri Ofiziala (IAO) aurkeztu behar duzu. 

 

Bulegoak: Oso garrantzitsua! Zerbitzu hau ez dugu gure sukurtsal guztietan eskaintzen. 

Hauek dira zure ibilgailuaren salmenta-jakinarazpena eskatzeko bulegoak:

  • Madrileko 29. sukurtsala. Helbidea: Calle de Arturo Soria, 189. 28043 Madril.
  • Bartzelonako 22. sukurtsala. Helbidea: Avenida Mistral 44, 08015, Bartzelona.
  • Correosen Murtziako bulego nagusia. Helbidea: Plaza Circular 8, Murtzia.
  • Correosen Logroñoko bulego nagusia. Helbidea: Calle Once de junio 1, 26001, Logroño.
  • Correosen Barakaldoko bulego nagusia. Helbidea: Arana kalea eta Ibarra Zeharbidea, 8, 48901, Euskadi.
  • Correosen Gandiako bulego nagusia. Helbidea: Calle San Rafael, nº21, 46701, Comunidad de Valencia.
  • Correosen Calahorrako bulego nagusia. Helbidea: Calle Ruiz y menta, nº7, La Rioja. 

 

Kasu hauetan, Correosetik ezin izango dugu izapide hori egin eta dagokizun Trafikoko Probintzia Burutzara jo beharko duzu:

  • Ibilgailuaren zerbitzu-aldaketa.
  • Ibilgailuak renting-a badu.
  • Titulartasun-aldaketak ondorengotza edo dohaintzengatik.
  • Esleipen judiziala edo enkantea.
  • Salerosketa ibilgailuaren jabetzan.
  • Titularkideak egotea, ibilgailuaren saltzailearen kasuan.
  • Ibilgailua Ceutan, Melillan eta Kanarietan Penintsulara eta Balearretara eskualdatzea, eta alderantziz.
  • Ibilgailuari buruzko ohartarazpenik badago, eta horrek transmisioa galarazten badu DGTrekin kontsulta egitean.
 
Jakin behar duzuna:
 
  • Zirkulazio-baimena beharrezkoa da, eta hori ezean galdu izanaren erantzukizuneko aitorpena aurkeztu ahal izango da; agiri hori ez zaio erosleari emango, saltzaileak bere izenean zaindu behar du.
  • Aurkeztu indarrean dauden dokumentuak! Iraungitako dokumentuek ez dute eskabidea egiteko balio. Agirien fotokopiak aurkeztuz gero, gogoratu erakunde publiko eskudun batek konpultsatu behar izan dituela.
  • Eroslearen IAOren fotokopia erantsi behar duzu. Ibilgailua erosten duena pertsona juridikoa bada (enpresa bat), identifikazio fiskaleko txartelaren (IFZ) fotokopia aurkeztu beharko da.
  • Izapidetu ondoren ezin izango duzu eskaera baliogabetu.
  • Saltzailearen IAOrekin lotuta egon behar da matrikula.
  • Behar duzun guztietan, trafiko-administrazioari ohartarazpenak kontsultatzeko aukera izango duzu.

Dokumentazioa

Ibilgailuaren titularrak eskatzen badu eta pertsona fisikoa bada:

1.       Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.

2.       Eskualdaketaren egiaztagiria (salerosketa-faktura).

3.      Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria:

  • Identifikazio fiskaleko txartela (IFZ).
  • Ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Baimenduaren/ahaldunaren IAOa, jatorrizkoa eta indarrean dagoena.
  • NANa.
  • Espainiako gidabaimena.
  • Egoitza-txartela.
  • Pasaportea + atzerritarren identifikazio-zenbakia.

4.      Eroslearen IAOren fotokopia.

 

Eskatzailea ibilgailuaren titularra ez bada, enpresak baimendutako pertsona bat baizik:

  1. Saltzaileak sinatutako baimena, ibilgailuaren salmentaren jakinarazpena bere izenean izapidetzeko. Baimen horretan adierazi behar da izapidea erabat doakoa dela saltzailearentzat, hau da, adierazi behar da saltzailearentzat kudeaketa doakoa dela.
  2. Nortasuna egiaztatzea, titularraren dokumentazio bera aurkeztuz.

Tramitazioa

Dokumentazio guztia eman diguzunean, dagokion eskaera-inprimakia emango dizugu, posta elektronikoz edo paperean. Zuk aukeratu nola jaso nahi duzun!

 
Gainera, behin-behineko zirkulazio-baimena luzatuko diogu ibilgailuaren erosleari, 30 egunekoa. Agiri horren bidez, ibilgailuaren titular berriak zirkulatu ahalko du zirkulazio-baimen berria iritsi arte.

Prezioak

Zerbitzuaren prezioa 13,59 € da (BEZa barne): 8,59 € DGTk zerbitzuari ezartzen dion tasari dagozkio eta 5,00 € Correosen kudeaketa-gastuei.