Citypaq pribatutasun-politika

1. Nork tratatuko ditu zure datuak?

Datuen tratamenduaren arduraduna: “Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E” (aurrerantzean, “Correos”); IFK: A-83052407; egoitza soziala: Conde de Peñalver 19, 28006 - Madril (Espainia).

Correosek Datuak Babesteko Ordezkari bat du (DBO edo DPO) tratamendua behar bezala kudeatzen dela bermatzeko, eta harengana zuzen zaitezke gai horri buruzko edozein auzitarako, helbide elektroniko honetara zuzenduta: dpdgrupocorreos@correos.com

2. Zertarako eta zergatik tratatuko dira zure datuak?

A. Informazioa eskatzeko kudeaketa

Erabiltzailearen datu pertsonalak zure eskaera izapidetzeko eta zurekin harremanetan jartzeko tratatuko dira, Correosen Citypaq aukeraren inguruko produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eman diezazugun.

Eman diguzun telefono-zenbakiaren bidez eta, hala badagokio, helbide elektronikoaren bidez emango dizugu informazio hori.

Halaber, jakinarazten dizugu inprimakian eskatzen dizkizugun derrigorrezko datuak ematen ez badizkiguzu (izartxoa dutenak), Correosek ezin izango dizula eskatutako zerbitzua eman.

Tratamendu hau babesten duen oinarri legitimoa kontratua gauzatzea edo kontratu aurreko neurriak aplikatzea da, interesdunak eskatuta.

B. Lege-betebeharrak betetzea

Betebeharrok betetze aldera, Correosek aukera izango du zure datuak Administrazio Publikoei eta auzitegiei jakinarazteko, baldin eta ezarritako lege-prozesuen arabera eskatzen bada aipatu informazioa.

Tratamendua legitimatzeko oinarria legezko betebeharra betetzea da.

3. Zein datu tratatuko dira?

Alta-inprimakian emandako datuak tratatuko dira.

2.E helburuan zerrendatutako iturrietatik jasotako datuak tratatzeko baimena eman bada.

4. Noiz arte tratatuko dira zure datuak?

Informazio-eskaeraren ondoriozko datu pertsonalak gorde egingo dira, zuk eskatutako kudeaketa komertzialerako beharrezkoak diren bitartean.

Epe hori igarotakoan, blokeatu egingo dira, eta epaileek, auzitegiek, Fiskaltzak edo Administrazio Publiko eskudunek eskatuz gero baino ez dira erabilgarri egongo, sor litezkeen ekintzen preskripzio-epeak iraun bitartean. Aipatutako blokeo-aldia igarotakoan, guztiz ezabatuko dira datuak. Esaterako, 3 urtekoa izango da preskripzio-epea oro har, datuak babesteko araudiaren arabera.

5. Zer eskubide dituzu?

Unean-unean aplikagarri den datuak babesteko araudian aintzatesten diren heinean, erabiltzaileak honako eskubide hauek gauzatu ahal izango ditu datuen tratamenduari dagokionez:

  • Atzitzeko eskubidea: eskubide hau erabiliz gero, zein datu mota erabiltzen ari garen eta burutzen ari garen tratamenduaren ezaugarriak ezagutu ahal izango dituzu.
  • Zuzentzeko eskubidea: eskubide hau erabiliz gero, datuak aldatu daitezen eskatu ahal izango duzu, zehatzak edo egiazkoak ez izateagatik.
  • Eramateko eskubidea: eskubide hau erabiliz gero, tratatzen ari diren datuen kopia bat eskuratu ahal izango duzu formatu elkarreragile batean.
  • Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea: eskubide hau erabiliz gero, datuen tratamendua mugatu ahal izango duzu, legeak horrela zehazten duen kasuetan.
  • Aurka egiteko eskubidea: eskubide hau erabiliz gero, datuak tratatzeari aurka egin ahal izango diozu, eta merkataritza-mezuak bidaltzeari uzteko eskatu.
  • Ezabatzeko eskubidea: eskubide hau erabiliz gero, datuak ezabatu daitezen eskatu ahal izango duzu tratamenduak beharrezkoa izateari uzten dionean.
  • Emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

Eskubideok gauzatzeko, erabili nahi duzun eskubidea adierazi beharko duzu, eta Nortasun Agiri Nazionalaren kopia bat edo beste edozein agiri baliokide erantsi, bai eta egokitzat jotzen den beste edozein dokumentazio ere. Honako bide hauek dituzu aukeran:

1. Posta helbidea: Conde de Peñalver 19, 28006 - Madril (Espainia)

2. Posta elektronikoa: derechos.protecciondatos.correos@correos.com

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (DBEB) webgunean eskubideak erabiltzen lagunduko dizuten eredu batzuk aurkituko dituzu. Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula kontrol-agintaritzan (Espainian, DBEB) erreklamazioa jartzeko zure eskubideak urratu direla uste baduzu.