Correosen mugikorreko aplikazioaren pribatutasun-politika

Lege-ohar honek Correos aplikazioaren erabilera-baldintza orokorrak ezartzen ditu, zeinak Correos y Telégrafos S.A., S.M.E. Estatuko Sozietateak (aurrerantzean, Correos), IFK: A-83052407 enpresak informazio-gizartearen zerbitzuena eta merkataritza elektronikoarena den uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoari jarraikiz erabiltzaileen eskura jartzen dituen.

Onarpena

Erabiltzailea Correos aplikazioan sartzen denean, lege-ohar honetan jasotako baldintza guztiak osorik eta salbuespenik gabe onesten ditu.

Horretarako, aplikazioa lehen aldiz erabili baino lehen, erabiltzaileak erabilera-baldintzak osorik eta berariaz onartu beharko ditu. Lege-ohar honen edukia alda daiteke; hortaz, erabiltzailea Correos aplikazioan sartzerakoan Correosek indarrean duen lege-oharraren bertsioa onetsiko da.

Erabilera-baldintza hauek onartuz, Erabiltzaileak aitortzen du:

  • Legezko ohar honetan ezarritakoa irakurri eta ulertu duela.
  • Legezko ohar honetan ezarritako betebeharrak onartzen dituela.
  • Adinduna dela eta deskribatutako zerbitzua erabiltzeko behar adina legezko gaitasuna duela.

Erabilera-baldintza Orokor hauekin guztiz edo partzialki ados ez badago, Erabiltzaileak zerbitzua erabiltzea saihestu behar du

Correos mugikorreko aplikazioaren erabilera-baldintza orokorrak eta pribatutasun politika