1. Tratamenduaren arduraduna
“Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E” sozietateak (aurrerantzean, Correos) tratatuko ditu zure datuak. IFZ: A83052407; egoitza soziala: Calle del Conde de Peñalver, nº 19, 28006 Madrid (España). Gure webgunean Datuak Babesteko Ordezkariaren izendapenari buruzko informazioa aurkituko duzu. Berarekin harremanetan jar zaitezke honako helbide elektroniko honetan: dpdgrupocorreos@correos.com.
2. Tratamenduaren helburua eta legitimazioa
Zure datuak honako helburu hauetarako tratatuko dira:
A. Kontsultaren izapidetzea
Kontsulta izapidetzeko eta erantzun pertsonalizatua eman ahal izateko tratatuko dira erabiltzailearen datu pertsonalak. Inprimakian jasotzen diren nahiz erabiltzaileak berak erabiltzen dituen komunikatzeko edozein bideren bitartez erantzungo da; hau da, kontsulta sare sozial baten mezularitza-zerbitzuen bitartez egiten badu erabiltzaileak, Correosek bitarteko beraren bidez erantzun ahalko dio.
B. Lege-betebeharrak betetzea
Egotz dakizkiokeen betebeharrak betetze aldera, Correosek Administrazio Publikoei eta auzitegiei jakinarazi ahalko dizkie zure datuak, informazio hori, betiere, ezarritako legezko prozesuei jarraituz eskatu bada.
C. Informazio estatistikoa eta gogobetetze-inkestak
Erabiltzailearen arretarako zerbitzuari buruz eta kontsultak ebazteko moduari buruz erabiltzaileek zer uste duten jakiteko interes legitimoa du Correosek.
Aurreko paragrafoan azaldutako helburua lortzeko, Correosek zure datuak tratatu ahal izango ditu, eta:
- Gogobetetze-inkestak egin, bai telefono bidez bai bitarteko elektronikoak erabilita.
- Datuak anonimo bihurtu, kontsumo-ohituren gaineko informazioa ezin dadila berriz lotu pertsonarekin; ondoren, azterketa estatistikoak eta ekonometrikoak egin ahal izango ditu (bezeroaren bizi-zikloa ezagutzeko edota bertan behera uzteko joera-ereduak identifikatzeko, kasu).
3. Tratatuko diren datu-motak
Lehengo atalean zehaztutako helburuak betetze aldera, hainbat datu pertsonal tratatzen dira, zeinak honako iturri eta kategoria hauetan bana baitaitezke:
A. Erabiltzaileak zuzenean emandako datuak:
Kontsulta egiteko unean edo hori izapidetzean.
Bezeroak hitzematen du eskatutako zerbitzuetarako Correosi emandako datuak benetakoak direla, eta horiei eragiten dien edozein aldaketaren berri emango duela. Bezeroak, hortaz, Correosen eta hirugarrenen aurrean erantzungo du klausula honetan adierazitakoa ez betetzeagatik edozein kalte edo galera eragingo balu.
Kontrakoa adierazten ez bada behintzat, harremanerako inprimakietan jasotako edo izapidetzeko eskatutako datu guztiak nahitaezkoak izango dira.
4. Datuak gordetzeko epea
Kontratu-harremana garatzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira zure datu pertsonalak. Epe hori igarotakoan, ezabatu egingo dira, datuak babesteko araudian xedatutakoari jarraituta. Hortaz, blokeatu egingo dira, eta epaileek, auzitegiek, Fiskaltzak edo Administrazio Publiko eskudunek eskatuz gero baino ez dira erabilgarri egongo, sor litezkeen ekintzen preskripzio-epeak iraun bitartean. Ondoren, ezabatu egingo dira datuak. Oro har, 3 urte igaro ondoren ezabatuko dira.
5. Zure eskubideak
Datuak babesteko gure araudiak eskubide jakin batzuk ematen dizkizu zerbitzuek berekin dituzten datuen tratamenduari dagokionez. Honela laburbildu litezke eskubideok:
- Atzitzeko eskubidea: Zein datu mota tratatzen ari garen eta burutzen ari garen tratamenduak zein ezaugarri dituen jakiteko.
- Zuzentzeko eskubidea: Datuak aldatu daitezen eskatzeko, zehatzak edo egiazkoak ez izateagatik.
- Eramateko eskubidea: Tratatzen ari diren datuen kopia bat eskuratzeko, formatu elkarreragile batean.
- Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, legean jasotzen diren kasuetan.
- Ezabatzeko eskubidea: Datuak ezaba daitezen eskatzeko, tratamenduak beharrezkoa izateari uzten dionean.
- Aurka egiteko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari uztea eskatzeko, arestian aipatutako baldintzetan.
- Emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.
Eskubideok gauzatzeko, erabili nahi duzun eskubidea adierazi beharko duzu, eta Nortasun Agiri Nazionalaren edo beste agiri baliokidearen kopia erantsi, bai eta egokitzat jotzen den beste edozein dokumentazio ere. Honako bide hauek dituzu aukeran:
a) Posta-helbidea: Calle del Conde de Peñalver, nº 19, 28006 Madrid (España)
b) Posta elektronikoa: derechos.protecciondatos.correos@correos.com
Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (DBEB) hainbat eredu aurki ditzakezu, zure eskubideak gauzatzen lagunduko dizutenak. Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula kontrol-agintaritzan (Espainian, DBEB) erreklamazioa jartzeko zure eskubideak urratu direla uste baduzu.