Filatelia-datuak babesteko politika

1. Tratamenduaren arduraduna 

 

Hau da bidaltzailearen datuen tratamenduaren arduraduna: “Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E” (aurrerantzean, “Correos”); IFK: A-83052407; egoitza soziala: Conde de Peñalver 19, 28006 -Madril (Espainia).

Hartzailearen datuei dagokionez, Correosek honela jokatuko du:

i. Tratamenduaren enkargatu gisa, datuak babesteko araudiaren baitan dagoen pertsona juridiko edo fisiko batek jakinarazi baditu datuok;

ii. Tratamenduaren arduradun gisa, datuak babesteko araudiaren baitan ez dagoen pertsona juridiko edo fisiko batek jakinarazi baditu datuok.

Correosek Datuak Babesteko Ordezkari (DBO edo DPO) bat du tratamendua ondo kudeatzen dela bermatzeko, eta harengana zuzen zaitezke gai horri buruzko edozein auzitarako, helbide elektroniko honetara zuzenduta: dpdgrupocorreos@correos.com

 

2. Tratamenduaren helburua eta legitimazioa  

 

Zure datuak honako helburu hauetarako tratatuko dira:

A. Eskatutako zerbitzua emateko

Bidaltzailearen datuak tratatuko dira eskatutako paketeria-zerbitzua, posta-bidalketa eta komunikazio elektronikoen zerbitzua emateko; horrek guztiak, besteak beste, hau dakar: (i) Erregistratutako edo erregistratu gabeko bezero gisa Correosen zerbitzuen kontratazioa izapidetzea; (ii) adierazitako helbidera komunikazioa bidaltzea, eta, dagokion kasuan, edukia eta entrega-egoera ziurtatzea; (iii) zalantzak, kontsultak edo erreklamazioak izapidetu eta argitzea; eta, (iv) Zerbitzu Filatelikoak ematea.

Bestalde, hartzailearen datuak tratatuko dira entrega egiteko eta, bidaltzaileak hala eskatzen duen egoeretan, jaso dela ziurtatzeko, hauen bidez:

- Entregaren jasotzailearen izen-abizenak erregistratuz, baita NANa ere sinaduraren argazkiarekin, izan paperean edo PDAn. Edozein kasutan, jasotzaileak paperean sina dezake.

- Horrez gain, zenbait bidaltzailek Correosi eskatzen diote, aurreko tratamenduez gain, jasotzailearen nortasuna identifikatzen duen dokumentua benetakoa den egiaztatzea, izan araudia betetzeko, iruzurra saihesteko, edo, bidaltzaileak egiten duen balorazio bakarra eta esklusiboa denez, baliozkotze beharrezkoa eta proportzionala izan behar delako. Zerbitzua ematerakoan, Correosek bidaltzailearen argibideei jarraituko die soilik, eta, ondorioz, identifikazioaren frogagiriaren kopia bat eskuratuko du eta iruzurren zantzuak aztertuko ditu, irakurketa mekanikoko tresnen edo bestelako egiaztapen-tekniken bidez. Correos ez da erantzule jasotzailearen nortasunaren egiaztapenik ez dagoenean, baldin eta jasotzaileak bere -identifikazio-datuak eta, hala badagokio, hartzailearen ordezkari gisa identifikatzen duten datuak egiaztatzea ukatzen badu. Jasotzaileak edo/eta hartzaileak horren harira kexarik edo erreklamaziorik balu, bidaltzailearekin jarri beharko du zuzenean harremanetan.

Entrega-prozesua kudeatzeko, betiere bidaltzaileak hartzailearen telefono-zenbakia edo/eta helbide elektronikoa bidaltzen baditu, Correosek erabili egingo ditu hartzailearekin harremanetan jarri eta entrega kudeatzeko, adibidez, entregaren gutxi gorabeherako eguna eta ordua edo horri buruzko arazoak jakinarazteko (atzerapenak, gabeziak banatzean...). Bidaltzaileak berariaz aitortzen eta Correosi bermatzen dio datuak hartzaileak eman dizkiola, eta haren baimena duela aipatutako helburuetarako erabiltzeko.

Entregak Correosen posta-bulego batean egiten badira eta hartzailearen nortasuna eta jasotzailearena bat ez badatoz, Correosek jasotzaileari eskatuko dio hartzailearen nortasuna egiaztatzen duen frogagiri bat, eta kopia bat gorde ahalko du.

Correosen Oficina Virtual plataforman erregistratuta ez dauden harpidedunei ZERBITZU FILATELIKOAK eman ahal izateko, haien datuak produktu filatelikoen eskaera burutzeko tratatuko dira, noizbehinkako eskaera zein gure edozein bildumarako harpidetza dutela eta egindako eskaera izan arren.

 

B. Correosen Bulego Birtuala plataformaren produktu eta zerbitzuen eskaintzak eta promozioak bidaltzeko

Correosek merkataritza-informazioa bidal diezazuke, metodo elektronikoen bidez, Correosen Oficina Virtual plataformaren bidez merkaturatutako produktu eta zerbitzuei buruz.

Edonola ere, merkataritza-komunikazio horiek jasotzearen aurka egin dezakezu bitarteko hauen bidez:

- Zerbitzuaren erabiltzaile gisa alta ematean, datu pertsonalak biltzeko unean aurkaritza-laukia markatuz.

- bajas-comunicaciones@correos.com helbideari zuzendutako mezu elektroniko baten bidez.

- Merkataritza-komunikazio guztiekin batera doazen “Baja” edo antzeko esteken bidez.

ZERBITZU FILATELIKOEI dagokienez, Correosek merkataritza-informazioa metodo elektroniko zein ez elektronikoen bidez bidali ahalko dizula ulertzen du, baldin eta informazio hori filateliarekin zerikusirik duten produktu eta zerbitzuekin lotuta badago. Aurrekoan sartzen dira: (i) Filateliako newsletter-a,

(ii) ekitaldi filatelikoetarako gonbidapenak, (iii) bildumak (iv) eskaintzak eta sustapenak (filateliaren munduarekin zerikusia duten eskaintza bereziak eta deskontuak produktu eta zerbitzuetan) eta (v) opariak. Horrela, bilduma berriak hasi, dagoeneko hasitako bildumak osatzen ahalbidetzen dizuten promozioez gozatu edo gure museo filatelikoari esker filateliari buruz gehiago ezagutu ahal izango duzu. Merkataritzako informazioa bidaltzearen oinarri legitimatzaileak hauek dira:

.- Bitarteko ez-elektronikoen bidez merkataritzako informazioa bidaltzeko interes legitimoa.

.- Zure eta Correosen arteko kontratu-harremana, bitarteko elektronikoen bidez merkataritza-informazioa bidaltzeko.

Edonola ere, merkataritza-komunikazio horiek jasotzearen aurka egin dezakezu bitarteko hauen bidez:

- Zerbitzuaren erabiltzaile gisa alta ematean, datu pertsonalak biltzeko unean aurkaritza-laukia markatuz.

- filatelia.crm.datos@correos.com helbideari zuzendutako mezu elektroniko baten bidez.

- Merkataritza-komunikazio guztiekin batera doazen “Baja” edo antzeko esteken bidez.

 

C. Eguberrietako zorion-mezuak bidaltzea

Correosek Eguberriak zoriontzeko mezuak bidal diezazkieke aldez aurretik Sozietatearekin kontratu-harreman bat duten bezeroei, komunikazioen hartzaileekin Correosek duen harremana sendotzeko asmoz. Horretarako, zorion-txartel bat bidaliko die urtero Eguberrietan, elektronikoa den edo ez den komunikazio baten bidez, Eguberrietako kanpainan. Tratamendu honetarako erabilitako datuak harremanetarako izango dira soilik, baina, batzuetan, identifikatzeko balioko dute.

Correos-en interes legitimoa da Correos-en irudi korporatiboa sustatu, sendotu eta finkatzea , eta, horretarako, zoriontzeko komunikazio hauek bidaltzen ditu. Zorion-mezuak korporatiboak izango dira. Hartzaileak aukera du komunikazio hori ez jasotzeko, mezu elektroniko honetan baja-eskaera eginda: derechos.protecciondatos.correos@correos.com Gure interes legitimoa eta zurea baloratzeko egin dugunari buruzko informazio gehigarria eskatzeko, jarri gurekin harremanetan dpdgrupocorreos@correos.com helbidearen bidez.

Tratamendua legitimatzeko oinarria Correosen interes legitimoa da.

 

D. Correosen gainerako produktu eta zerbitzuen eskaintzak eta promozioak bidaltzea

Baimena emanez gero, informazio komertziala helarazi ahal izango dizu Correosek gure produktuak eta zerbitzuak emateari, hobetzeari eta eguneratzeari buruz, eta tarifa berriei eta deskontuei buruz, edozein bide elektroniko nahiz ez-elektronikoren bitartez.

Generikoa zein pertsonalizatua izan daiteke aipatu informazio komertziala. Azken kasu horretan, aldez aurretik tratatu beharko ditu Correos-ek zure datuak, honako xede hauetarako: zure profila egin eta zorroan sartzeko eta, zure zaletasunak, lehentasunak eta premiak oinarri, interesgarrien suerta dakizkizukeen eskaintzak identifikatzeko.

 

E. Correos Taldeko beste enpresa batzuen eta hirugarrenen eskaintzak eta sustapenak bidaltzea

Baimena emanez gero, Correos-ek eskaintzak eta promozioak helarazi ahal izango dizkizu edozein bide elektroniko nahiz ez-elektronikoren bitartez. Adibidez,

- Correos Taldeko beste enpresa batzuenak, sektore hauetan dihardutenak, besteak beste: paketeria-zerbitzuak, posta-zerbitzuaren balio erantsia, logistika, marketina eta telekomunikazioa.

- Correos-ekin lankidetza-hitzarmenak sinatu dituzten beste enpresa batzuenak, sektore hauetan dihardutenean, besteak beste: telekomunikazioan, finantzetan, komenentziako produktuetan, osasunean eta GKE-etan.

Generikoa zein pertsonalizatua izan daiteke aipatu informazio komertziala. Azken kasu horretan, aldez aurretik tratatu beharko ditu Correos-ek zure datuak, honako xede hauetarako: zure profila egin eta zorroan sartzeko eta, zure zaletasunak, lehentasunak eta premiak oinarri, interesgarrien suerta dakizkizukeen eskaintzak identifikatzeko.

 

F. Correos Taldeko beste enpresa batzuei eta hirugarrenei datuak jakinaraztea

Baimena emanez gero, Correos-ek aukera izango du bere Taldeko enpresei eta arestian zehaztutako sektoreetako hirugarren enpresei zure datuak jakinarazteko, enpresa horiek beren produktu eta zerbitzuei buruzko eskaintzak eta promozioak helarazi ahal diezazkizuten, zuzenean eta Correos bitarteko izan gabe.

 

G. Informazioa aberastea

Baimena emanez gero, Correosek zure ezaugarriei, zaletasunei eta premiei buruzko informazio xeheagoa eskuratu ahal izango du, zenbait kanpo-iturrik (hala nola erregistro publikoak, katastroak, sare sozialak, geomarketin-tresnak eta kreditu-informazioko fitxategiak, besteak beste, ASNEF eta BADEXCUG) emandako informazioaz baliatuta, betiere, gure produktu eta zerbitzuak hobetzeko eta/edo zure profilarekin hobekien egokitu eta bat datozen produktu eta zerbitzuen eskaintzak hautatzeko.

 

H. Lege-betebeharrak betetzea

Correosek hainbat lege-betebehar hartzen ditu bere gain. Horien artean, posta-araudia (43/2010 Legea, posta-zerbitzu unibertsalari, erabiltzaileen eskubideei eta posta-merkatuari buruzkoa), jakinarazpenak isilpean gordetzearen betebeharra (Konstituzioaren 18. artikulua) eta zerga-araudia aplikatzetik eratorritakoak daude.

Betebeharrok betetze aldera, Correos-ek aukera izango du zure datuak Administrazio Publikoei eta auzitegiei jakinarazteko, baldin eta ezarritako lege-prozesuen arabera eskatzen bada aipatu informazioa.

I. Informazio estatistikoa eta gogobetetze-inkestak

Correos-ek interes legitimoa du bezeroek produktuei eta zerbitzuei buruz zer uste duten jakiteko eta beren kontsumo-ohiturak ezagutzeko (esate baterako, zerbitzuak zenbatetik behin kontratatzen diren), haien beharretara hobeto egokitzen diren produktuak eta zerbitzuak eskaini eta egungo produktuak eta zerbitzuak nahiz horiek kontratatzeko prozesua hobetze aldera.

Aurreko paragrafoan azaldutako helburua lortzeko, Correos-ek zure datuak tratatu ahal izango ditu, eta:

- Gogobetetze-inkestak egin, bai telefono bidez nahiz bitarteko elektronikoak erabilita, baita bezero izateari uzten diozunean ere, horren arrazoiak ezagutze aldera. Gogobetetze-inkesta egitean bezeroak Correos Taldeko enpresaren baten produktu eta zerbitzuei buruzko iritzia ematen badu, enpresa horri jakinarazi ahal izango zaizkio inkestaren emaitza eta parte-hartzailearen identifikazio-datuak.

- Datuak anonimo bihurtuko ditu eta kontsumo-ohituren gaineko informazioa ez da berriz lotuko pertsonarekin; ondoren, azterketa estatistikoak eta ekonometrikoak egin ahal izango ditu (bezeroaren bizi-zikloa ezagutzeko edota bertan behera uzteko joera-ereduak identifikatzeko, kasu).

 

3. Tratatuko diren datu-motak 

Aurreko ataletan zehaztutako helburuak betetze aldera, hainbat datu pertsonal tratatzen dira. Honako iturri eta kategoria hauetan bana daitezke:

 

A. Bezeroak zuzenean emandako datuak:

Bezero gisa erregistratzeko unean edota zerbitzua eskatzean bertan, horretarako gaitutako inprimakiak betez.

Bezeroak hitzematen du eskatutako zerbitzuetarako Correos-i emandako datuak benetakoak direla, eta horiei eragiten dien edozein aldaketaren berri emango duela. Bezeroak, hortaz, Correos-en eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko du klausula honetan adierazitakoa ez betetzeagatik edozein kalte edo galera eragingo balu.

 

B. Zeharka bildutako datuak:

Baimena emanez gero, Correosek kanpo-iturrietatik bildutako datu guztiak, 2.F helburuan xedatutakoari jarraituta.

 

C. Zerbitzua ematearen ondoriozko datuak:

Adib.: Kontratatutako produktu eta zerbitzuen historikoa, eta ezaugarri, erreklamazio edo informazio-eskaerei buruzkoa.

 

4. Datuen komunikazioa eta nazioarteko transferentziak 

Printzipioz, eta oro har, zure datuak ez dira Correos ez den beste norbaitzuekin partekatuko. Hala ere, salbuespen batzuk egon daitezke:

- Legea betetzeko, baliteke Administrazio Publikoekin (Poliziarekin, adibidez) edo auzitegiekin zure datuak partekatu behar izatea.

- Gure webgunean barrena nabigatzean ahalik eta zerbitzurik onena eman ahal izateko eta zure eskaera bideratzeko, baliteke Correos Taldeko beste enpresa batzuekin partekatu behar izatea zure datuak. Sektore hauetakoak dira aipatu enpresak: paketeriakoak, posta-zerbitzuaren balio erantsikoak, logistikakoak, marketinekoak eta telekomunikaziokoak. Hala, zuzeneko marketinaren bide anitzeko konponbideei buruzko informazioa eskatzen baduzu, adibidez, NEXEA Gestión Documental S.A., S.M.E enpresari jakinaraziko zaizkio zure datuak, hark erantzuna bidera dezan.

Era berean, nazioarteko bidalketetan, bidaltzaileak egindako eskaera betetzeko, ezinbestekoa da Correosek bidaltzailearen eta hartzailearen datuak eta salgaiaren deskribapena jakinaraztea aduana-agintaritzari, baita xede-herrialdeko posta-operadoreari ere, entrega egingo duena baita.

Zentzu horretan, bidaltzaileari jakinarazten zaio bai aduana-agintaritzaren bai xede-herrialdeko posta-operadorearen herrialdean egon litekeela datuak babesteko araudia Europako Batzordeak ez onartu izana edo/eta berme adina ez eskaintzea datuak tratatzerakoan. Segurtasun-maila egokia duten datuak babesteko araudietako herrialdeen zerrenda kontsulta dezakezu DBEBren eta Europako Batzordearen webguneetan. Era berean, jakinarazten dizugu datuen nazioarteko transferentzia legitimatuta dagoela, beharrezkoa baita bidaltzaileari zerbitzua eskaintzeko, DBEOaren 49.1.b), c) eta d) artikuluen arabera.

Bestalde, Nazioarteko Paq Premium zerbitzua kontratatzen baduzu, ezinbestekoa da Correosek bidaltzailearen eta hartzailearen datuak eta salgaiaren deskribapena jakinaraztea EMS kooperatibari, estatistika-txostenak egiteko, Nazioarteko Paq Premium zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta ikuskapenak jasotzeko. Prozesu guztia Posta-Batasun Unibertsalaren (UPU) eta Correos parte den EMS kooperatibaren barne-araudiaren baitan dago. Jakinarazten dizugu datuen nazioarteko transferentzia legitimatuta dagoela, beharrezkoa baita kontratatu duzun zerbitzua eskaintzeko, DBEOaren 49.1.b), c) eta d) artikuluen arabera.

 

5. Datuak gordetzeko epea 

Zerbitzuan baja eskatu eta 6 hilabetez, Correosek lehengo kontua berreskuratzeko aukera emango die erabiltzaileei. Epe hori igarotakoan, ezabatu egingo dira, datuak babesteko araudian xedatutakoari jarraituta. Hortaz, blokeatu egingo dira, eta epaileek, auzitegiek, Fiskaltzak edo Administrazio Publiko eskudunek eskatuz gero baino ez dira erabilgarri egongo, sor litezkeen ekintzen preskripzio-epeak iraun bitartean. Ondoren, ezabatu egingo dira datuak. Preskripzio-epeak zerbitzu motaren araberakoak izango dira; adibidez, oro har, ekintza zibil gehienen preskripzio-epea 5 urtekoa da.

Era berean, Correosek blokeatu egingo ditu 5 urtez ez-aktibo egon diren erabiltzaileak. Bezero ez-aktiboa izango da Oficina Virtual zerbitzuan alta eman baina hori 5 urte baino gehiagoz erabili ez duena.

 

6. Zure eskubideak 

Datuak babesteko gure araudiak eskubide jakin batzuk ematen dizkizu zerbitzuek berekin dituzten datuen tratamenduari dagokionez. Honela laburbildu litezke eskubideok:

- Atzitzeko eskubidea: Zein datu mota tratatzen ari garen eta burutzen ari garen tratamenduak zein ezaugarri dituen jakiteko.

- Zuzentzeko eskubidea: Datuak aldatu daitezen eskatzeko, zehatzak edo egiazkoak ez izateagatik.

- Eramateko eskubidea: Tratatzen ari diren datuen kopia bat eskuratzeko, formatu elkarreragile batean.

- Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, legean jasotzen diren kasuetan.

- Ezabatzeko eskubidea: Datuak ezaba daitezen eskatzeko, tratamenduak beharrezkoa izateari uzten dionean.

- Aurka egiteko eskubidea: Eskubide honi esker, merkataritza-komunikazioak etetea eska dezakezu, esaterako.

- Emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

 

Zure eskubideak erabil ditzakezu kanal hauetako baten bidez:

a) Posta helbidea: Conde de Peñalver 19, 28006- Madril (Espainia)

b) Posta elektronikoa: derechos.protecciondatos.correos@correos.com

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (DBEB) webgunean eskubideak erabiltzen lagunduko dizuten eredu batzuk aurkituko dituzu. Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula kontrol-agintaritzan (Espainian, DBEB) erreklamazioa jartzeko zure eskubideak urratu direla uste baduzu.

 

7. Hirugarrenen datuak atzitzea 

Correos tratamenduaren arduraduna den kasuetan, hartzailearen datuak tratatuko ditu esklusiboki, komunikazioaren edo bidalketaren entrega egiteko, eta, dagokion kasuan, entrega ziurtatzeko, bai jasotzailearen datuak jasoz, bai bidaltzaileak eskatuta egiaztapen-ekintza gehiago eginez.

Halaber, zerbitzua hobetzeko helburuz, hartzaileari gutxi gorabeherako entrega-daten berri emateko eta bidalketari loturiko edozein arazo kudeatzeko ere erabili ahal izango dira telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa. Horren harira, bezeroak hitzematen du hartzailearen datuak egiazkoak direla eta eguneratuta daudela; hala badagokio, datuak babestearen alorrean egotz dakizkiokeen betebehar guztiak bete dituela ziurtatuko du, hau da, hartzailearen baimena lortu duela Correos-ek aurreko paragrafoetan azaldutako tratamendua burutu dezan, baldin eta aipatu baimena beharrezkoa balitz.

Bestalde, erabiltzailea enpresa edo profesionala balitz eta Correosi baimena emango balio bere erantzukizunpean datu pertsonalak atzi ditzan zerbitzuren bat emateko, Correosek hitzematen du tratamenduaren arduradun izateak berekin dituen betebehar guztiak beteko dituela. Ildo horretan:

- Argibideei jarraituz atzi ditzakeen datuak atzitu eta tratatuko ditu, eta ez ditu erabiliko zerbitzua ematea ez den beste helburu batzuetarako. Horretarako, hirugarrenen zerbitzuez (azpiarduradunak) baliatu ahal izango da Correos , zerbitzua emateko edo kontratuaren eragiketak burutzeko edota gordetzeko beharrezkoa bada, baldin eta: (i) arduradun berria baldintza berberei lotuta badago (argibideak, betebeharrak, segurtasun-neurriak, etab.) eta Correosek dituen betekizun formal berberak baditu, eraginpeko pertsonen datu pertsonalak behar bezala tratatzeari eta beren eskubideak bermatzeari dagokienez; (ii) Correosek, berariaz eskatuta, eskuordetutako zerbitzuak eta azpiarduradunen identitatea zehazten diren zerrenda bat jartzen badu zure eskura; eta, (iii) azpiarduradunek adostutakoa bete ezean, Correosek guztiz erantzule izaten jarraitzen badu.

- Arriskuarekin bat datorren segurtasun-maila bermatzeko lege-neurriak, neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak ezarriko ditu Correos-ek, DBEOren 32. artikuluan xedatutakoarekin bat. Eskatuz gero, arriskua aztertzeko erabilitako metodologiaren berri emango dizu.

- Kontratu-prestazioa betetakoan, tratatutako datuak suntsitu edo itzuliko ditu, bai eta tratamenduaren xede diren datuak biltzen dituen euskarri edo dokumentu oro ere; hala ere, ez da bazter utziko datuok behar bezala blokeaturik gordetzeko aukera, datuak babesteko gure araudian ezarritakoa betez.

- Datuak babesteko araudian jasotako gainerako betebeharrak betetzen direla ziurtatuko du.