Hau da bidaltzailearen datuen tratamenduaren arduraduna: “Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E” (aurrerantzean, “Correos”); IFK: A-83052407; egoitza soziala: Peñalverko Kondearen kalea, 19. zk., 28006 Madril (Espainia).
Hartzailearen datuei dagokionez, Correosek hala jokatuko du:
Correosek Datuak Babesteko Ordezkari (DBO edo DPO) bat du tratamendua ondo kudeatzen dela bermatzeko, eta harengana zuzen zaitezke gai horri buruzko edozein auzitarako, helbide elektroniko honetara zuzenduta: dpdgrupocorreos@correos.com
Zure datuak honako helburu hauetarako tratatuko dira:
A. Eskatutako zerbitzua emateko
Bidaltzailearen datuak tratatuko dira eskatutako paketeria-zerbitzua, posta-bidalketa eta komunikazio elektronikoen zerbitzua emateko; horrek guztiak, besteak beste, hau dakar: (i) Bezero gisa erregistratzea; (ii) adierazitako helbidera komunikazioa bidaltzea, eta, dagokion kasuan, edukia eta entrega-egoera ziurtatzea; (iii) zalantzak, kontsultak edo erreklamazioak izapidetu eta argitzea eta (iv) Zerbitzu Filatelikoak.
Bestalde, hartzailearen datuak tratatuko dira entrega egiteko eta, bidaltzaileak hala eskatzen duen egoeretan, jaso dela ziurtatzeko, hauen bidez:
Entrega-prozesua kudeatzeko, bidaltzaileak hartzailearen telefono-zenbakia edo/eta helbide elektronikoa bidaltzen baditu, Correosek erabili egingo ditu hartzailearekin harremanetan jarri eta entrega kudeatzeko, adibidez, entregaren gutxi gorabeherako eguna eta ordua edo horri buruzko arazoak jakinarazteko (atzerapenak, gabeziak banatzean...). Bidaltzaileak berariaz aitortzen eta Correosi bermatzen dio datuak hartzaileak eman dizkiola, eta bere baimena duela aipatutako helburuetarako.
Entregak Correosen posta-bulego batean egiten badira eta hartzailearen nortasuna eta jasotzailearena bat ez badatoz, Correosek jasotzaileari eskatuko dio hartzailearen nortasuna egiaztatzen duen frogagiri bat, eta kopia bat gorde ahalko du.
Correosen Bulego Birtuala plataforman erregistratuta ez dauden harpidedunei ZERBITZU FILATELIKOAK eman ahal izateko, haien datuak produktu filatelikoen eskaera burutzeko tratatuko dira, noizbehinkako eskaera zein gure edozein bildumarako harpidetza dutela eta egindako eskaera izan.
B. Correosen Bulego Birtuala plataformaren produktu eta zerbitzuen eskaintzak eta promozioak bidaltzeko
Correosek merkataritza-informazioa bidal diezazuke, metodo elektronikoen bidez, Correosen Bulego Birtuala plataformaren bidez merkaturatutako produktu eta zerbitzuei buruzkoak.
Edonola ere, merkataritza-komunikazio horiei aurka egin diezaiekezu bitarteko hauen bidez:
ZERBITZU FILATELIKOEI dagokienez, Correosek merkataritza-informazioa metodo elektroniko zein ez elektronikoen bidez jasotzeko interes legitimoa duzula ulertzen du (filateliari buruzko Newsletter-a barne), baldin eta informazio hori filateliarekin zerikusirik duten produktu eta zerbitzuekin lotuta badago. Horrela, bilduma berriak hasi, dagoeneko hasitako bildumak osatzen ahalbidetzen dizuten promozioez gozatu edo gure museo filatelikoari esker filateliari buruz gehiago ezagutu ahal izango duzu.
Edonola ere, merkataritza-komunikazio horiei aurka egin diezaiekezu bitarteko hauen bidez:
C. Correosen gainerako produktu eta zerbitzuen eskaintzak eta promozioak bidaltzeko
Baimena emanez gero, informazio komertziala helarazi ahal izango dizu Correosek gure produktuak eta zerbitzuak emateari, hobetzeari eta eguneratzeari buruz, eta tarifa berriei eta deskontuei buruz, edozein bide elektroniko nahiz ez-elektronikoren bitartez.
Generikoa zein pertsonalizatua izan daiteke aipatu informazio komertziala. Azken hipotesi horretan, aldez aurretik tratatu beharko ditu Correosek zure datuak, honako xede hauetarako: zure profila egin eta zorroan sartzeko eta, zure zaletasunak, lehentasunak eta premiak oinarri, interesgarrien suerta dakizkizukeen eskaintzak identifikatzeko.
D. Correos Taldeko beste enpresa batzuen eta hirugarrenen eskaintzak eta sustapenak bidaltzeko
Baimena emanez gero, eskaintzak eta promozioak helarazi ahal izango dizkizu Correosek edozein bide elektroniko nahiz ez-elektronikoren bitartez. Adibidez,
Generikoa zein pertsonalizatua izan daiteke aipatu informazio komertziala. Azken hipotesi horretan, aldez aurretik tratatu beharko ditu Correosek zure datuak, honako xede hauetarako: zure profila egin eta zorroan sartzeko eta, zure zaletasunak, lehentasunak eta premiak oinarri, interesgarrien suerta dakizkizukeen eskaintzak identifikatzeko.
E. Correos Taldeko beste enpresa batzuei eta hirugarrenei datuak jakinarazteko
Baimena emanez gero, Correosek aukera izango du Correos Taldeko enpresei eta arestian zehaztutako sektoreetako hirugarren enpresei zure datuak jakinarazteko, enpresa horiek beren produktu eta zerbitzuei buruzko eskaintzak eta promozioak helarazi ahal diezazkizuten, zuzenean eta Correos bitarteko izan gabe.
F. Informazioa aberasteko
Baimena emanez gero, zure ezaugarriei, zaletasunei eta premiei buruzko informazio xeheagoa eskuratu ahal izango du Correosek, zenbait kanpo-iturrik (hala nola erregistro publikoak, katastroak, sare sozialak, geomarketin-tresnak eta kreditu-informazioko fitxategiak, besteak beste, ASNEF eta BADEXCUG) emandako informazioaz baliatuta, betiere, gure produktu eta zerbitzuak hobetzeko eta/edo zure profilarekin hobekien egokitu eta bat datozen produktu eta zerbitzuen eskaintzak hautatzeko.
G. Lege-betebeharrak betetzeko
Correosek hainbat lege-betebehar hartzen ditu bere gain. Horien artean, posta-araudia (43/2010 Legea, posta-zerbitzu unibertsalari, erabiltzaileen eskubideei eta posta-merkatuari buruzkoa), jakinarazpenak isilpean gordetzearen betebeharra (Konstituzioaren 18. artikulua) eta zerga-araudia aplikatzetik eratorritakoak daude.
Betebeharrok betetze aldera, Correosek aukera izango du zure datuak Administrazio Publikoei eta auzitegiei jakinarazteko, baldin eta ezarritako lege-prozesuen arabera eskatzen bada aipatu informazioa.
H. Informazio estatistikoa eta gogobetetze-inkestak
Correosek interes legitimoa du bezeroek produktuei eta zerbitzuei buruz zer uste duten jakiteko eta beren kontsumo-ohiturak ezagutzeko (esate baterako, zerbitzuak zenbatetik behin kontratatzen diren), haien beharretara hobeto egokitzen diren produktuak eta zerbitzuak eskaini eta egungo produktuak eta zerbitzuak nahiz horiek kontratatzeko prozesua hobetze aldera.
Aurreko paragrafoan azaldutako helburua lortzeko, Correosek zure datuak tratatu ahal izango ditu, eta:
Aurreko ataletan zehaztutako helburuak betetze aldera, hainbat datu pertsonal tratatzen dira. Honako iturri eta kategoria hauetan bana daitezke:
A. Bezeroak zuzenean emandako datuak:
Erregistratzeko unean edota zerbitzua eskatzean bertan, horretarako gaitutako inprimakiak betez.
Bezeroak hitzematen du eskatutako zerbitzuetarako Correosi emandako datuak benetakoak direla, eta horiei eragiten dien edozein aldaketaren berri emango duela. Bezeroak, hortaz, Correosen eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko du klausula honetan adierazitakoa ez betetzeagatik edozein kalte edo galera eragingo balu.
B. Zeharka bildutako datuak:
Baimena emanez gero, Correosek kanpo-iturrietatik bildutako datu guztiak, 2.G helburuan xedatutakoari jarraituta.
C. Zerbitzua ematearen ondoriozko datuak:
Adib.: Kontratatutako produktu eta zerbitzuen historian eta ezaugarrietan, erreklamazioetan, informazio-eskaeretan.
Printzipioz, eta oro har, zure datuak ez dira Correos ez beste pertsona batzuekin partekatuko. Hala ere, salbuespen batzuk egon daitezke:
Era berean, nazioarteko bidalketetan, bidaltzaileak egindako eskaera betetzeko, ezinbestekoa da Correosek bidaltzailearen eta hartzailearen datuak eta salgaiaren deskribapena jakinaraztea aduana-agintaritzari, baita xede-herrialdeko posta-operadoreari ere, entrega egingo duena baita.
Zentzu horretan, bidaltzaileari jakinarazten zaio bai aduana-agintaritzaren bai xede-herrialdeko posta-operadorearen herrialdean litekeela datuak babesteko araudia Europako Batzordeak ez onartu izana edo/eta berme adina ez eskaintzea datuak tratatzerakoan. Segurtasun-maila egokia duten datuak babesteko araudietako herrialdeen zerrenda kontsulta dezakezu AEPDaren eta Europako Batzordearen webguneetan. Era berean, jakinarazten dizugu datuen nazioarteko transferentzia legitimatuta dagoela, beharrezkoa baita bidaltzaileari zerbitzua eskaintzeko, DBEOaren 49.1.b) artikuluaren arabera.
Bestalde, Nazioarteko Paq Premium zerbitzua kontratatzen baduzu, ezinbestekoa da Correosek bidaltzailearen eta hartzailearen datuak eta salgaiaren deskribapena jakinaraztea EMS kooperatibari, estatistika-txostenak egiteko, Nazioarteko Paq Premium zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta ikuskapenak jasotzeko. Prozesu guztia Posta-Batasun Unibertsalaren (UPU) eta Correos parte den EMS kooperatibaren barne-araudiaren baitan dago. Jakinarazten dizugu datuen nazioarteko transferentzia legitimatuta dagoela, beharrezkoa baita kontratatu duzun zerbitzua eskaintzeko, DBEOaren 49.1.b) artikuluaren arabera.
Zerbitzuan baja eskatu eta 6 hilabetez, Correosek lehengo kontua berreskuratzeko aukera emango die erabiltzaileei. Epe hori igarotakoan, ezabatu egingo dira, datuak babesteko araudian xedatutakoari jarraituta. Hortaz, blokeatu egingo dira, eta epaileek, auzitegiek, Fiskaltzak edo Administrazio Publiko eskudunek eskatuz gero baino ez dira erabilgarri egongo, sor litezkeen ekintzen preskripzio-epeak iraun bitartean. Ondoren, ezabatu egingo dira datuak. Preskripzio-epeak zerbitzu motaren araberakoak izango dira; adibidez, oro har, ekintza zibil gehienen preskripzio-epea 5 urtekoa da.
Era berean, Correosek blokeatu egingo ditu 5 urtez ez-aktibo egon diren erabiltzaileak. Bezero ez-aktiboa izango da Bulego Birtuala zerbitzuan altan eman baina 5 urte baino gehiagoz erabili ez duena.
Datuak babesteko gure araudiak eskubide jakin batzuk ematen dizkizu zerbitzuek berekin dituzten datuen tratamenduari dagokionez. Honela laburbildu litezke eskubideok:
Zure eskubideak erabil ditzakezu kanal hauetako baten bidez:
Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (DBEB) webgunean eskubideak erabiltzen lagunduko dizuten eredu batzuk aurkituko dituzu. Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula kontrol-agintaritzan (Espainian, DBEB) erreklamazioa jartzeko zure eskubideak urratu direla uste baduzu.
Correos tratamenduaren arduraduna den kasuetan, hartzailearen datuak tratatuko ditu esklusiboki, komunikazioaren edo bidalketaren entrega egiteko, eta, dagokion kasuan, entrega ziurtatzeko, bai jasotzailearen datuak jasoz, bai bidaltzaileak eskatuta egiaztapen-ekintza gehiago eginez.
Halaber, zerbitzua hobetzeko helburuz, hartzaileari gutxi gorabeherako entrega-daten berri emateko eta bidalketari loturiko edozein arazo kudeatzeko ere erabili ahal izango dira telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa. Horren harira, bezeroak hitzematen du hartzailearen datuak egiazkoak direla eta eguneratuta daudela; hala badagokio, datuak babestearen alorrean egotz dakizkiokeen betebehar guztiak bete dituela ziurtatuko du, hau da, hartzailearen baimena lortu duela Correosek aurreko paragrafoetan azaldutako tratamendua burutu dezan, baldin eta aipatu baimena beharrezkoa balitz.
Bestalde, erabiltzailea enpresa edo profesionala balitz eta Correosi baimena emango balio bere erantzukizunpean datu pertsonalak atzi ditzan zerbitzuren bat emateko, Correosek hitzematen du tratamenduaren arduradun izateak berekin dituen betebehar guztiak beteko dituela. Ildo horretan: