1. Nork tratatuko ditu zure datuak?
Datuen tratamenduaren arduraduna: “Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E” (aurrerantzean, “Correos”); IFK: A-83052407; egoitza soziala: Conde de Peñalver 19, 28006 - Madril (Espainia).
Correosek Datuak Babesteko Ordezkari bat du izendatuta, (DPD edo DPO) tratamendua behar bezala kudeatzen dela bermatzeko, eta harengana zuzen zaitezke gai horri buruzko edozein auzitarako, helbide elektroniko honetara zuzenduta: dpdgrupocorreos@correos.com
2. Zertarako eta zergatik tratatuko dira zure datuak?
A. Informazio-eskaeraren eta, hala badagokio, bisitaren kudeaketa
Erabiltzailearen datu pertsonalak zure eskaera izapidetzeko eta zurekin harremanetan jartzeko tratatuko dira, eta, hala badagokio, gure komertzialaren bisita-eguna eta -ordua adosteko, Correoseko produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eman diezazun.
Eman diguzun telefono-zenbakiaren bidez eta, hala badagokio, helbide elektronikoaren edo gure komertzialaren bisitaren bidez emango dizugu informazio hori.
Halaber, jakinarazten dizugu inprimakian eskatzen dizkizugun derrigorrezko datuak ematen ez badizkiguzu (izartxoa dutenak), Correosek ezin izango dizula eskatutako zerbitzua eman.
Tratamendu hau babesten duen oinarri legitimoa kontratua gauzatzea edo kontratu aurreko neurriak aplikatzea da, interesdunak eskatuta.
B. Correosen produktu eta zerbitzuen eskaintzak eta sustapenak bidaltzeko
Baimena emanez gero, zure informazio-eskaera kudeatzeko bidalitako informazioaz gain, informazio komertziala helarazi ahal izango dizu Correosek gure produktuak eta zerbitzuak emateari, hobetzeari eta eguneratzeari buruz, eta tarifa berriei eta deskontuei buruz, edozein bide elektroniko nahiz ez-elektronikoren bitartez.
Generikoa zein pertsonalizatua izan daiteke aipatu informazio komertziala. Azken kasu horretan, aldez aurretik tratatu beharko ditu Correosek zure datuak, honako xede hauetarako: zure profila egin eta zorroan sartzeko eta, zure zaletasunak, lehentasunak eta premiak oinarri, interesgarrien suerta dakizkizukeen eskaintzak identifikatzeko.
Edozein unetan kendu dezakezu baimena, doan, eta eskaintzak eta sustapenak jasotzeari utzi. Horretarako, bidali jakinarazpen bat gorago adierazitako posta-helbidera, derechos.protecciondatos.correos@correos.com helbide elektronikora edota bezeroaren arretarako gure zerbitzura. Halaber, jakinarazpen komertzial elektroniko orotan, zure baimena ezeztatzeko duzun eskubidearen berri emango dizugu berriro.
C. Correos Taldeko beste enpresa batzuen eta hirugarrenen eskaintzak eta sustapenak bidaltzeko
Baimena emanez gero, zure informazio-eskaera kudeatzeko bidalitako informazioaz gain, Correosek eskaintzak eta promozioak helarazi ahal izango dizkizu edozein bide elektroniko nahiz ez-elektronikoren bitartez. Adibidez:
Generikoa zein pertsonalizatua izan daiteke aipatu informazio komertziala. Azken kasu horretan, aldez aurretik tratatu beharko ditu Correosek zure datuak, honako xede hauetarako: zure profila egin eta zorroan sartzeko eta, zure zaletasunak, lehentasunak eta premiak oinarri, interesgarrien suerta dakizkizukeen eskaintzak identifikatzeko.
Edozein unetan kendu dezakezu baimena, doan, eta eskaintzak eta sustapenak jasotzeari utzi. Horretarako, bidali jakinarazpen bat gorago adierazitako posta-helbidera, derechos.protecciondatos.correos@correos.com helbide elektronikora edota bezeroaren arretarako gure zerbitzura. Halaber, jakinarazpen komertzial elektroniko orotan, zure baimena ezeztatzeko duzun eskubidearen berri emango dizugu berriro.
D. Correos Taldeko beste enpresa batzuei eta hirugarrenei datuak jakinarazteko
Baimena emanez gero, zure informazio-eskaera kudeatzeko bidalitako informazioaz gain, Correosek aukera izango du bere Taldeko enpresei eta arestian zehaztutako sektoreetako hirugarren enpresei zure datuak jakinarazteko, enpresa horiek beren produktu eta zerbitzuei buruzko eskaintzak eta promozioak helarazi ahal diezazkizuten, zuzenean eta Correos bitarteko izan gabe.
Baimena emanez gero, Correosek zure ezaugarriei, zaletasunei eta premiei buruzko informazio xeheagoa eskuratu ahal izango du, zenbait kanpo-iturrik (hala nola erregistro publikoak, katastroak, sare sozialak, geomarketin-tresnak eta kreditu-informazioko fitxategiak, besteak beste, ASNEF eta BADEXCUG) emandako informazioaz baliatuta, betiere, gure produktu eta zerbitzuak hobetzeko eta/edo zure profilarekin hobekien egokitu eta bat datozen produktu eta zerbitzuen eskaintzak hautatzeko.
F. Lege-betebeharrak betetzeko
Betebeharrok betetze aldera, Correos-ek aukera izango du zure datuak Administrazio Publikoei eta auzitegiei jakinarazteko, baldin eta ezarritako lege-prozesuen arabera eskatzen bada aipatu informazioa.
3. Zer datu tratatuko dira?
Alta-inprimakian emandako datuak tratatuko dira.
2.E helburuan zerrendatutako iturrietatik jasotako datuak tratatzeko baimena eman bada.
4. Noiz arte tratatuko dira zure datuak?
Informazio-eskaeraren ondoriozko datu pertsonalak gorde egingo dira, zuk eskatutako kudeaketa komertzialerako beharrezkoak diren bitartean.
Epe hori igarotakoan, blokeatu egingo dira, eta Epaileek eta auzitegiek, Fiskaltzak edo Administrazio Publiko eskudunek eskatuz gero baino ez dira erabilgarri egongo, sor litezkeen ekintzen preskripzio-epeak iraun bitartean. Aipatutako blokeo-aldia igarotakoan, guztiz ezabatuko dira datuak. Esaterako, 3 urtekoa izango da preskripzio-epea oro har, datuak babesteko araudiaren arabera.
5. Zer eskubide dituzu?
Unean-unean aplikagarri den datuak babesteko araudian aintzatesten diren heinean, erabiltzaileak honako eskubide hauek gauzatu ahal izango ditu datuen tratamenduari dagokionez:
Eskubideok gauzatzeko, erabili nahi duzun eskubidea adierazi beharko duzu, eta Nortasun Agiri Nazionalaren edo beste agiri baliokidearen kopia erantsi, bai eta egokitzat jotzen den beste edozein dokumentazio ere. Honako bide hauek dituzu aukeran:
1. Posta helbidea: Conde de Peñalver 19, 28006 - Madril (Espainia)
2. Posta elektronikoa: derechos.protecciondatos.correos@correos.com
Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (DBEB) hainbat eredu aurki ditzakezu, zure eskubideak gauzatzen lagunduko dizutenak. Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula kontrol-agintaritzan (Espainian, DBEB) erreklamazioa jartzeko zure eskubideak urratu direla uste baduzu.