Lan-/funtzionaritza-harremanaren epean zehar zein harremana edozein arrazoi dela eta amaitu ondoren, langileak Correosen Informazio Konfidentziala sekretuan edukitzera behartuta dago, baita horri buruzko konfidentzialtasun osoa mantentzera ere.
Informazio Konfidentziala langileak egin behar dituen jarduerak gauzatzeko erabili behar duen informazioa da (datu pertsonalak barne).
Langileak egin behar dituen jarduera burutzeko edozein datu pertsonal erabili behar izanez gero, horietarako besterik ez ditu tratatuko; hori dela eta, ezingo ditu beste helburuetarako erabili, ezta inori komunikatu ere, are gutxiago hirugarrenek gorde ditzaten.
Langileak Correosek adierazitako neurri teknikoak eta antolakuntzakoak jarraituko ditu.
Langilearen datuak babesteko politika
Tratamenduaren arduraduna “Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., SME” da (“Correos”); IFZ: A-83052407; egoitza soziala: Peñalverko Kondearen kalea, 19. zk., 28006 Madril (Espainia).
Correosek Datuak Babesteko Ordezkari (DBO edo DPO) bat du datuak babesteko araudia betetzen dela bermatzeko, eta harengana zuzen daiteke gai horri buruzko edozein auzitarako, helbide elektroniko honetara zuzenduta: dpdgrupocorreos@correos.com
Lan- edo funtzionario-harremana era egokian kudeatzeko xedeak bultzaturik tratatzen ditugu zure datuak. Batzuk aipatzearren, eta mugatzeko asmorik gabe, jarduera hauek dira helburu horren barruan:
- Nominak kudeatu eta ordaintzea eta lan-harremanetik eratorritako legezko eta araudizko betebehar multzoa betetzea, administrazio-araudia, fiskala, lan-araudia eta Gizarte Segurantzarena, esate baterako.
- Lizentziak, baimenak, lekualdaketak, eszedentziak, aldi baterako ezintasuna eta abar kudeatzea.
- Lan arriskuen prebentziorako araudia aplikatzea.
- Correoseko langilearen garapen profesionala kudeatzea, enpresa barneko garapen eta/edo ebaluazio prozesuetan.
- Trebakuntza-plana eta horren barruan jasotzen ez diren bestelako trebakuntza- eta informazio-ekintzak planifikatzea eta egikaritzea.
- Enpresa zuzentzeko eta kontrolatzeko egitekoei dagozkien berezko lanak burutzea. Horrek, oro har hartuta, esan nahi du laneko jardunak lan-araudira, enpresak emandako irizpideetara (adibidez, Kode Etikoa eta Ekipo Informatikoak Erabiltzeko Politika) eta indarrean diren fede onezko kontratu-arauetara egokitzen direla egiaztatzera zuzendutako jarduera oro burutzea. Ildo horretan, hau jakinarazten zaio langileari:
- Lantokietan bideozaintza-kamerak jarri eta erabili ahalko dira.
- Correosek tratatzen duen informazioaren segurtasuna bermatzeko, esleitu izan zaizkion egitekoak burutzeko langileari ematen zaizkion ekipo informatikoek (ordenagailuak edo telefono mugikorrak), hala behar balitz, burutzen dutena erregistratu eta kontrolatzeko edo urrunetik dokumentazioa zifratzeko soluzio teknologikoak izango dituzte. Kontrako berariazko baimenik ez badago, debekatuta dago Correosen gailu informatikoak erabiltzea langileari esleitutako egitekoekin lotutakoa ez den beste zerbaiterako.
- Correosek teknologia erabili ahalko du langileak bere egitekoak (besteak beste, posta-zerbitzuen, paketeriaren eta abarren entrega eta banaketa) betetzeko erabiltzen dituen gailu mugikorrak edo korporazioko ibilgailuak behar bezala ibil daitezen. Aipatu teknologiak datuen minimizatze eta pribatutasun irizpideak beteko ditu, diseinutik hasita, eta, besterik adierazi ezean, enpresaren beharrezko kontrola egikaritzeko behar den informazioa besterik ez du jasoko eta bere jarduera ere langilearen lanaldira mugatuko da. Correosek aurrez jakinaraziko die ezartze horrek eragiten dien langileei, justifikatzen duten arrazoiak emanez.
- Langileei buruzko informazio profesionala sartzeko aukera ematea Correosi eskaintzen dizkioten zerbitzu-proposamenetan, lehiatu dezakeen lizitazio publiko eta/edo pribatuetan eskatzen den dokumentazioan edo Correos parte izanik hirugarrenekin hitzartzen diren kontratuetan, lan-harreman horiek garatzeko langilearen zuzeneko parte-hartzea aurreikusten denean.
Lan-harremana behar bezala kudeatzeko tratatzen diren datuak hainbat iturritatik jasoko dira, besteak beste:
- Langilea bera, adibidez hautaketa/ebaluazio prozesuan eta horren ondoren formalizatutako kontratuan edo, lanposturako hala eskatu badira, auditoria-inprimakiak betetzean eman duen informazioa.
- Kontratu- edo funtzionaritza-harremana izatetik eta garatzetik eratorritakoa.
- Taldeko enpresak, langileak aurretik horietan egin baditu zerbitzuak.
- Kanpoko beste iturri batzuk, langileak hautatu eta/edo ebaluatzeko enpresak, esate baterako.
- Administrazio publikoko erakundeak: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra, Zerga Administrazioko Estatu Agentzia, etab.
Langileak, bestalde, legez ezarri diren helburuetarako lan-araudia, administrazio-legeria, Gizarte Segurantzarena eta zerga-araudia betetzeko bere senideei buruz behar diren datu pertsonalak emango ditu, eta adierazten du senide horiei jakinarazi diela eta beren baimena jaso duela datu horiek Correosi laga diezazkion goian aipatutako helburuetarako, eta konpromisoa hartzen du datu horietan gertatzen diren edozein aldaketaren berri enpresari emateko, hark datu horiek zuzendu ditzan.
Tratatuko datuak mota hauetakoak dira:
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (adib., Egoera zibila, adina, sexua, etab.)
- Gizarte-gorabeherei buruzko datuak (adib., zaletasunak).
- Datu ekonomikoak, finantzarioak, aseguru-datuak (adib., aseguruak eta zergak).
- Datu akademiko eta profesionalak (adib., prestakuntza eta titulazioak).
- Lanpostuaren xehetasunei buruzko datuak (adib., kategoria eta postua,).
- Bereziki babestutako datuak. Kategoria honen barruan trata daitezke sindikatuko bazkidetze edo ordezkaritzari eta osasunari buruzko datuak, baita datu biometrikoak ere.
- Merkataritza-informazioko datuak (adib., jarduerak eta negozioak intereseko gatazkaren kudeaketarako).
- Arau-hauste penalei edo administrazio alorreko arau-hausteei buruzko datuak, lanpostuaren ezaugarriagatik beharrezkoak direnean.
Datuen tratamendua oinarri hauetan legitimatzen da:
A. Zurekin formalizatutako lan- edo funtzionaritza-harremana garatu eta egikaritzea.
B. Legezko betebeharrak betetzea eta enpresari izateagatik eratorritako eskubideak gauzatzea.
C. Correosen interes legitimoa korporazio-tresnak (langilearen ataria, esate batera) garatzeko. Tresna horiei esker, Correoseko eta Taldeko gainerako enpresetako langileak elkar ezagutu eta harremana izan lezakete, eta ezagutza partekatzeko ere aukera izango lukete.
D. Tratamendua aurreko egoeretako batean oinarritu ezin denean, langilearen baimen aske, informatu eta espezifikoa eskatuko da. (adib., langilearen irudia erabiltzea Correos edo Taldeko enpresak sustatzeko).
Zure datuak administrazio publikoei lagako zaizkie, legez ezarritako helburuetarako lan-araudia, administrazio-legeria, Gizarte Segurantzarena eta zerga-araudia betetzeko. Halaber, eta zure egiteko profesionalak betetzea bide, zure datuak honako elkarte hauei lagako zaizkie: (i) Aseguru-erakundeak, langilea onuradun izan daitekeen aseguruak kudeatzeko; (ii) Finantza-erakundeak, kreditu- edo ordainketa-txartelak emateko eta bidaia-agentziekin ordainketak gauzatzeko lanpostuaren ezaugarriek nahiz erantzukizunek hala eskatzen dutenean; (iii) Inprimategiak, aurkezpen-txartelak ateratzeko lanpostuaren jarduerak hala eskatzen duenean; (iv) Lan istripuetako mutuak, aldi baterako ezintasunaren kudeaketa enpresa laguntzaileak, eta lan-arriskuen prebentziora zuzendutako enpresak, lan-arriskuak prebenitzeko xedez; (v) Taldeko enpresak, langilearen profila hutsik dauden lanpostuetara egokitzen den ebaluatzeko eta Taldearen barruan izaten duen garapen profesionala balioesteko; (vi) Enpleguko Prestakuntzarako Estatuko Fundazioa edo antzeko erakundeak, dagozkion hobariak lortzeko; (vii) Langileak modu zuzenean parte hartuko duen Taldearen bezero direnak edo izan daitezkeenak, beharrezkoa denean hornitzaile horiekin zerbitzuak emateko kontratuak behar bezala formalizatzen eta sinatzen direla berma dadin.
Datu pertsonalak kasu zehatz bakoitzean aplika daitezkeen legezko epeak kontuan hartuz gordeko dira, datuen tipologia eta tratamenduaren helburua kontuan hartuta. Tratamendua jada beharrezkoa ez denean, datuak blokeatu egingo dira eta administrazio publikoen eta zerga-administrazioen eskakizunetarako baino ez dira eskura egongo. Behin preskribatu direnean erator daitezkeen ekintza guztiak, datuak oso-osorik ezabatuko dira eta ezingo dira berreskuratu. Esaterako, gizarte segurantzako araudiaren urraketek 4 urteko preskripzio-epea dute, eta kapital zuriketa prebenitzeko araudiak, berriz, 10 urteko epea ezartzen du.
Datuen tratamenduei buruz, langileak honako eskubide hauek gauzatu ahalko ditu, betiere unean uneko datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian onartuta bada:
A. Datuak atzitzeko eskubidea: eskubide hau erabiliz gero, aukera izango du tratatutako datuen tipologia eta tratamenduaren ezaugarriak ezagutzeko.
B. Zuzentzeko eskubidea: eskubide hau erabiliz gero, zuzenak edo egiazkoak ez diren datuak aldatzea eska dezake.
C. Eramateko eskubidea: eskubide hau erabiliz gero, tratatzen ari diren datuen kopia bat eskuratu ahal izango duzu formatu elkarreragile batean.
D. Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea: lan-harremanaren esparruan legeak ezarritako kasuetan zure datuen tratamendua mugatzeko, baldin eta mugatze horrek ez badu eragozten datuen tratamendua, aurrez azaldutako baldintzetan.
D. Aurka egiteko eskubidea: datuak tratatzearen eta automatizatutako erabakiak hartzearen aurka egin dezake, legeak ezarritako kasuetan, aurkaritza horrek, betiere, ez duenean eragozten legea behar bezala betetzea aurrez azaldutako baldintzetan.
F. Ezabatzeko eskubidea: datuak ezabatzea eskatu ahal izango du, tratamendua jada ez denean beharrezkoa.
Eskubide horietako edozein egikaritzeko, langilea Correoseko Giza Baliabideen Sailera zuzen daiteke, bide hauetako bat erabilita: Posta-helbidea: Peñalverko Kondearen kalea, 19. zk., 28006 Madril (Espainia). Helbide elektronikoa: derechos.protecciondatos.correos@correos.com